Vicinay acelera sus procesos de innovación para liderar la nueva generación de líneas de fondeo inteligentes
Berrikuntza
Albisteak 26 ekaina, 2020

Vicinayk bere berrikuntza-prozesuen garapena bizkortu ditu ainguratze-linea adimendunen belaunaldi berriaren buru izateko

Itsasoan petrolio-plataformak edo haize-plataforma flotatzaileak bezalako egitura handiak daude, eta haiek ziurtatzen dituzten mundu osoko ainguratze-linea handi asko Euskadin egiten dira. Linea horien fabrikatzaileak, Vicinay Marine taldeak, urtero 50.000 tona esportatzen ditu 30 herrialdetara; orain, euskal enpresa honek I+G+b prozesu sakon bati ekin dio nazioartean "ainguratze-linea adimendun, iraunkor, lehiakor eta jasangarrien belaunaldi berria" zuzentzeko. 
-

Itsasoan petrolio-plataformak edo haize-plataforma flotatzaileak bezalako egitura handiak daude, eta haiek ziurtatzen dituzten mundu osoko ainguratze-linea handi asko Euskadin egiten dira. Linea horien fabrikatzaileakVicinay Marine taldeak, urtero 50.000 tona esportatzen ditu 30 herrialdetara; orain, euskal enpresa honek I+G+b prozesu sakon bati ekin dio nazioartean “ainguratze-linea adimendun, iraunkor, lehiakor eta jasangarrien belaunaldi berria” zuzentzeko. Ainguratze-lineetako tamaina handiko kateak eta osagarriak egiten dituen enpresa-talde honek Bizimoor proiektuan murgilduta dago horretarako. Proiektu hori enpresaren I+G+b proiektu nagusia da 2021. urtearen amaierara arte, eta ikerketa-ildo ugari biltzen ditu, hogei bat jarduera-sektoreekin. 

Kate seguruagoak, jasangarriagoak, lehiakorragoak eta adimentsuagoak lortzea da proiektu honen helburua. Izan ere, mundu mailan Vicinay Marine gailu flotatzaileentzako kateen fabrikazioaren arloan buru da. Hamarkadetan zehar itsasoan irauten duten tamaina handiko kateak dira hauek eta etengabe hobekuntza berriak txertatzeko I+Gn soilik lan egiten duten 16 pertsonako lantaldedaukateBizimoor aurrera ateratzeko, taldeak Bizkaian dituen lantegi guztiak proiektuan murgilduta daude. 

Bizimoor (ingelesez moor lotura edo ainguraketa esan nahi du, beraz, “Ainguratze lerro bizia” itzulpena egin daiteke) kateen fase guztietan berrikuntzak txertatu nahi ditu: fabriketan kateen fabrikazio prozesuan, itsasoan 20 eta 35 urte bitarteko bizitza baliagarrian dagoen garapenean eta ondorengo birziklatzean gertatzen den prozesuan ere. 

Fabrikazioan, 4.0 industriako soluzioak ezartzea da egiten ari den apustua, automatizazio-prozesuekin edo robotizatu daitezkeen ikuskapen-teknikekin hain zuzen ere, lanpostuak ergonomikoagoak eta sinpleagoak izan daitezen. Helburuetako bat prozesua adimentsua izatea da, eta, horretarako, fase bakoitzean biltzen den big datarekin, makinak aurreko etapetan jasotako aldagaien arabera doitzeko gai izatea bilatzen ari da Vicinay Marinek. Horrela, kateak soldatzeko prozesuan kontuan hartuko da, adibidez, altzairu hori zehazki zein tenperaturatan urtu behar izan den. Fabrikazio aurreratua proiektuaren oinarrietako bat da. 

450 langile enplegatzen dituen taldeak integrazio handiagoa duten kateak lortzeko lan egiten dute, erresistentzia handiko altzairuekin, soluzio kimiko desberdin eta jasangarriagoekin, eta ainguratze-lineen osotasuna hobetuko duten estaldurekin, korrosioa eta higadura bezalako efektuak saihestuzKateak kokatuko diren lekuetara eramaten direnean, instalazio-prozesu konplexua robotizatzeko lan egiten da, eoliko flotatzailean denbora murrizteko eta hori ahalbidetzen duten konektoreak errazago abian jartzeko. 

Itsas azpiko sentsorika 

Proiektuaren gakoen artean, kateetan sentsoreak gehitzea dago, kateak itsasoan dauden bitartean denboran zehar gertatzen denari buruzko datuen bilketa errazteko, pitzadurak identifikatzetik, ingurune konplexu honetan duten bilakaerari eta osagarriei buruzko informazioa biltzera arte, kontrolatu ezin diren aldagai askoren eragina (baldintza meteorologikoak, etab.) neurtuzGaur egun urpekari edo roboten urperaketekin egiten dira ikuskapenak, bisualak eta aldizkoak, eta, horregatik, sentsorikak dakarren bilakaera nabarmena da.  

Kateek eta horien osagarriek nola funtzionatzen duten eta nola degradatzen diren hobeto jakiteak mantentze-lan prediktiboa ezartzen eta simulazioak hobetzen laguntzen du. Ainguratze-lineak konpontzeko plataforma baten lana etetea saihestea da helburua, horrek ekonomikoki eragin nabaria duelako. Beste helburu bat ingurumen arriskuak –petrolio-isurketak, adibidez- gutxitzea da. Gainera, espazio horietan lan egiten duten pertsonen lan-arriskuak murriztea bilatzen du Bizimoorrek, baita kateen ikuskapena egiten duten profesionalenak ere.  

“Arlo honetan aurrera egiteko gaitasun handia dago. Gaur egun, ez dago hain sentsorika aurreratua duen katerik”, zehaztu du Onintze Matiasek, Vicinay taldeko I+G+b arduradunak. Matiasek azpimarratzen duenez, lantzen ari diren berrikuntzen artean dago “plataforma baten eragiketa-denbora ez dadila arriskuan jarri ainguratze-lineen osotasuna arriskuan egoteagatik, hauek lortu behar dutena da energia-baliabideen ahalik eta aprobetxamendu handiena ziurtatzea”. 

Kateak birziklatzea 

Jasangarritasuna da proiektuaren beste gakoetako bat, ingurumenean eragin handia duen industria bat delako. Karbono-aztarna murrizteko aurrerapenak egiten ari dirakateen eta osagarrien bizi-zikloa aztertzen ari da, eta horiek instalatzeko eta desinstalatzeko prozesuak ere. Gainera, behin itsas-plataformen bizi-zikloa bukatzen denean kateak birziklatzeko prozesua hasi du Vicinayk – gaur egun txatarra sortzeko eta beste erabilera batzuetarako saltzen dira–. 

Bizimoorrek 4,4 milioi euroko aurrekontua du Hazitek programatik eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik (FEDER) eskuratuta. Proiektuan Vicinay Marine taldeak Bizkaian dituen enpresa guztiek hartzen dute parte: Vicinay SestaoVicinay Cadenas, Vicinay MarineIngemoor eta Desarrollo y MantenimientoInformático -taldeak, gainera, Brasilen, Txinan eta Suedian kokatutako enpresak ditu -.  

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

José  Jainaga  industrialak  Joxe  Mari  Korta  2025  saria  irabazi  du
23/06/2025 Berrikuntza

José Jainaga industrialak Joxe Mari Korta 2025 saria irabazi du

Epaimahaiak aho batez erabaki zuen 25. Joxe Mari Korta saria pertsona bakar bati ematea: José Jainaga industrialari, industria errotzearen, industria bikaintasunaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enplegua sortzearen aldeko konpromisoagatik.

Innobasquek  2024ko  ekitaldiko  emaitzar  aurkeztu  ditu,  eta  guztiz  bat  datoz  Zientzi,  Teknologia  eta  Berrikuntzako  Euskal  Planarekin
05/06/2025 Berrikuntza

Innobasquek 2024ko ekitaldiko emaitzar aurkeztu ditu, eta guztiz bat datoz Zientzi, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planarekin

Gaur egin da urteroko topaketa Getxoko Itsas Geltokian (Olatua), eta bertan bildu dira Innobasqueko entitate bazkideak –administrazioak, enpresak eta hezkuntza, gizarte, zientzia eta teknologia arloetako eragileak-, baita Agentziaren Zuzendaritzako 60 kideak ere, Euskadin berrikuntza bultzatzen duen aliantza publiko-pribatuaren goi ordezkariak guztiak

Euskadik  ikerkuntzarako  eta  berrikuntzarako  duen  giharra  erakutsiko  du  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziaren  Batzar  Nagusiak
30/05/2025 Berrikuntza

Euskadik ikerkuntzarako eta berrikuntzarako duen giharra erakutsiko du Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Batzar Nagusiak

Ekitaldian bilduko dira Innobasqueko entitate bazkideetako kideak ­–administrazioak, enpresak eta hezkuntza, zientzia eta teknologia arloetako eragileak- eta Agentziako zuzendaritzako kideak; Euskadin berrikuntza bultzatzen duen aliantza publiko-pribatu horretako 60 goi ordezkar

+INDUSTRY  873  enpresa  baino  gehiago  bilduko  ditu
30/05/2025 Berrikuntza

+INDUSTRY 873 enpresa baino gehiago bilduko ditu

Smart manufacturingari eskainitako Espainiako urteko topaketarik handiena,  ekainaren 3tik 5era bitarte, Bilbao Exhibition Centren ospatuko da

Horizon  Europe  2025:  7.300  milioi  euro  enpresa  berrikuntza  bultzatzeko  Europan
15/05/2025 Berrikuntza

Horizon Europe 2025: 7.300 milioi euro enpresa berrikuntza bultzatzeko Europan

SPRI-ren eskutik, EEN sarearen euskal nodoaren koordinatzaileak garen aldetik, euskal enpresei Horizon Europe programan parte hartzen laguntzen diegu. Enterprise Europe Network (EEN) Europako sare bat da, ETEen hazkundea eta nazioartekotzea bultzatzen duena

Eusko  Jaurlaritzak  13,65  milioi  euro  bideratuko  ditu  enpresen  berrikuntzara
09/05/2025 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzak 13,65 milioi euro bideratuko ditu enpresen berrikuntzara

SPRI Taldeak maiatzean zabalduko ditu Fast Track Innobideak, Hazinnova eta BDIH Konexio programak

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Aernnova  enpresa  bisitatu  du,  soluzio  aeronautiko  aurreratuetan  liderra
07/05/2025 Berrikuntza

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Aernnova enpresa bisitatu du, soluzio aeronautiko aurreratuetan liderra

Aernnova enpresak Araban du egoitza, eta lider espezializatua da aeroegituren eta horien osagaien diseinuan, fabrikazioan, mantentze-lanetan eta zerbitzuetan. Ia 6.000 langile ditu 7 herrialdetan, eta 2025ean 1.000 milioitik gorako fakturazioa izatea espero du.

ETEentzako  produktuen  eta  prozesuen  berrikuntza  babesten  dugu  Hazinnovarekin
02/05/2025 Berrikuntza

ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin

Hazinnova euskal ETE-ei doako aholkularitza eskaintzen dien programa da, produktu eta prozesuetan berrikuntza-mikroproiektuak bultza ditzaten. Eska ezazu 2025eko maitzaren 6tik urriaren 29ra.

ESGI  188  (European  Study  Group  with  Industry)  Bilbon  izango  da  2025eko  maiatzaren  26tik  30era
24/04/2025 Berrikuntza

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era

Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.