Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 3 uztaila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus & Coacheko buruak koronabirusaren ondorioz gizarteak bizi izan duen geldialdiak larrialdi klimatikoari aurre egiteko beharra bizkortu besterik ez duela egiten defendatzen du. CAF taldeko kide den enpresa honetako zuzendariak adierazi duenez, "garraio publikoa ezinbesteko faktorea da hiri modernoen garapen jasangarria lortzeko". Aurten bere enpresari egindako hamar eskarietatik ia bederatzi emisio gutxiko edo emisiorik gabeko ibilgailuenak direla adierazten du. 
Javier Calleja, CEO Solaris
Solaris Bus & Coach

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus & Coacheko buruak koronabirusaren ondorioz gizarteak bizi izan duen geldialdiak larrialdi klimatikoari aurre egiteko beharra bizkortu besterik ez duela egiten defendatzen du. CAF taldeko kide den enpresa honetako zuzendariak adierazi duenez, “garraio publikoa ezinbesteko faktorea da hiri modernoen garapen jasangarria lortzeko”. Aurten bere enpresari egindako hamar eskarietatik ia bederatzi emisio gutxiko edo emisiorik gabeko ibilgailuenak direla adierazten du. 

Nolakoa izaten ari da trantsizio ekologikoaren eta Covid-19 gaixotasunaren aurrean sortu den normaltasunaren aurrean zuen mugikortasun-enpresaren garapena? 

Lehenik eta behin, gaixotasun honen eraginak gehien jasan dituzten pertsonei, beren senideak eta lagunak galdu dituztenei, nire oroitzapenak bidali nahi dizkiet. Momentu batean, gure bizimodua aldatu behar izan dugu. Birusak erakutsi digu zein ahulak garen kontrolatu ezin ditugun erasoen aurrean. Airearen kutsadurarekin eta klima-aldaketarekin gauza bera gertatzen ari da. Airearen kalitate txarra, CO2 emisioak eta trafikoaren zarata ere arriskutsuak dira gure osasunerako eta bizitzarako. Azken hilabete hauetan, isurketarik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarragora bultzatu beharko gintuzke. Horregatik, azken urteotan Solarisen lanean aritu gara,  hirietan dauden herritarren bizi-kalitatea aldatzen laguntzeko. Garraio publikoa funtsezko faktorea da hiri modernoen garapen iraunkorrean. Gainera, gure bezeroei erantzun desberdinak aurkezten dizkieguCovid-19aren izurrite-egoerarekin lotutakoak. 

Estatu mailan gero eta eskaera gehiago dituzue. Garraio publikoaren propultsio garbi eta alternatiboak sustatzen ari dira? 

2010ean Solaris Espainiako merkatuan sartu zen, eta urtero merkatu-eremua irabazi du. 200 autobus baino gehiago ditugu martxan eta 60 eskaera baino gehiago ditugu ekoizpen fasean. Horietako batzuk Donostian eta Bilbon dabiltza dagoeneko. Gure estatuko bezeroek teknologia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen gama zabalean interesa dute, batez ere. Izan ere, aurten egindako eskaeren ia % 90 emisio gutxi eta emisiorik ez duten ibilgailuei dagokie. Solaris Bus Iberica, Espainian dugun ordezkaritza, lan handia egiten ari da. Ziur nago, CAF Taldearen sinergia erabiliz, gehiago lor dezakegula.  

Teknologia, zehazki ibilgailu elektrikoarena, eskari-mailaren  bezain aurreratuta al dago? 

10 urte daramatzagu gure autobus elektrikoak ekoizten eta merkaturatzen. Gaur egun, 1.000 autobus elektriko inguru ditugu entregatuta edo ekoizte-prozesuan, 18 herrialdetako 80 hiritan. Garraio publikoko mugikortasun elektrikoaren arloan, Solaris Europako liderra da. Frogatu gabeko soluzioekin, zaila da bezeroaren konfiantza irabaztea. Herri txikiek, hiriek eta metropoli handienek konfiantzazko bazkide bat dute Solarisen, ibilgailu eta autobus fidagarriak aurkezten dizkiegulako. Gertuen dugun proba Bilbon dago: 4 Solaris Urbino 12 electric herritarrei zerbitzua ematen ari dira.  

Horrelako ibilgailuekin distantzia ertain-luzera egokitzeko aurrera pausoa eman ahal da?  

Jakina, oraintxe ari gara egiten! Aurten, Solarisek Urbino modeloaren bertsio berria izango du, 15 metrokoa, autobus elektrikoen ‘portfolioan‘. Orain arte, Solarisen eskaintza elektrikoak hiriko autobusak bakarrik hartzen zituen, baina Urbinoren 15 metroko bertsioak, hiriarteko garraio baldintzak bete egingo ditu ere. Autobusa I. eta II. klaseetan ziurtatuta egongo da, eta hiri-barruko autobus baten eta hiri inguruko autobus baten ezaugarri bereizgarriak izango ditu.  

Zuen modeloetako bat hidrogenozko bateriekin bultzatuta dago. Mugikortasunaren etorkizuna izango da horiNoizi izango dugu errepideetan?  

Hidrogenozko erregai-gelaxkak babesa sortzeko laguntzailea(‘range extender‘) zituzten lehen Solaris autobusak 2014an entregatu genituen. 2019ko ekainean, Solarisek hidrogenozko hiri-autobusen belaunaldi berri bat aurkeztu zuen. Urtebete baino gutxiagoan ia 60 eskaera jaso ditugu ibilgailu horietatik. Aurtengo lehenengoak Kolonian eta Wuppertalen, Alemanian, eta Bolzanon, Italian, entregatuko dira. Ez da etorkizuneko kontua, une honetan gertatzen ari da. Azken 10 urteetan mugikortasun elektrikoan joerak sortzeaz harro gaude Solarisen. Laster hasi garenez, gaur egun gure bezeroekin partekatzen dugun esperientzia lortu ahal izan dugu, haiei emisiorik gabeko trantsizio-prozesuan lagunduz.  

Zeintzuk dira Solaris Bus Ibericaren erronka nagusiak?  

Espainiako merkatuan, hazkunde azkarra izatea da gure helburua. CAF taldeko kide gisa, gehiago egin dezakegu, eta gehiago nahi dugu. Alemanian edo Italian dugun posizio indartsuaren antzekoa edo hobea lortu nahi dugu. Solaris Bus Ibericaren ikuspegi aktiboa ez da soilik duela gutxi irabazitako lizitazio kopuruaren bidez ikusten (datozen hilabeteetan soilik Solarisen 15 autobus entregatuko ditugu, horietatik 11 hibridoak edo elektrikoak, euskal enpresa desberdinei), baita saldu osteko eremuan ere. Urtarrilean zabaldu genuen Solarisen zerbitzu-sareak Solaris autobusen mantentze-lanak eta konponketak egiteko aukera emango du operadore espainiarren flotetan, modu eraginkorragoan. 

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak