Hazinnova 2025
Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza.
Proiektu berritzaileei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak zailtasunak suposa ditzazkete enpresa txikieak berrikuntza-prozesu horiei aurre egiteko eta merkatuan lehiakorrak izaten jarraitzeko.
Oztopo hori ezabatzeko sortu zen doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua da Hazinnova, lana antolatzeko modu berriak edo zure enpresaren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrien ezarpena errazteko. Horrezkeroz, Hazinnova zure ETEarentzat berrikuntzarako ate berri bat da.
Berrikuntza txikiei esker hazten dira gure produkzio-prozesuak eta gehiago nahiz azkarrago saltzen dugu.
Berritu fabrikazioan, logistikan, merkaturatze-prozesuan eta administrazio eta finantza kudeaketan. Has zaitez orain eta hazi.
Epeak
Amaiera data:
2025-10-29, 23:59retan
Hazinnovak zurearen moduko ETE-ei lehiakorragoak izaten laguntzen die, berrikuntza- proiektu txikiak modu azkar eta seguruan eginez.
Hazinnova mikroproiektua zure egunerokoan erraz txerta daitezkeen hobekuntzak sartzeko aukera bikaina da. Ez dira aldaketa disruptibo handiak; hori beharrean, eraginkortasuna, ordena eta errentagarritasuna biltzen dituzten doiketa adimentsuak dira.
Zure ETEak hobetzeko behar duen laguntza
ETE bat bazara
5 eta 249 langile arteko enpresa, EAEkoa, eta sektore hauetako batean jarduten duena
Industria:
- Industriako eta azken kontsumorako makinen, ekipoen, osagaien eta ondasunen ekoizpena
- Elikagaien ekoizpena, prozesatzea eta banaketa
- Natur baliabideen (minerala, gasa, petrolioa, materialak) erauzketa
- Energia (elektrizitatea, gasa) sortu eta banatzea
- Uraren eta hondakinen kudeaketa
Lotutako zerbitzuak:
- Handizkako merkataritza
- Garraioa eta biltegiratzea
- Arkitektura, ingeniaritza eta aholkularitza
- IKTak eta telekomunikazioak
- Finantza- eta aseguru-jarduerak
- Kultura eta sormena (edizioa, publizitatea eta marketina)
Enpresek gehienez 2 mikroproiektu egin ahal izango dituzte deialdi bakoitzean, erabilgarri dauden 8 tipologien artean aukeratuta.
Salbuespenak:
- 2022, 2023 eta 2024 urteetan “Innobideak” programaren onuradun diren enpresak.
- HAZITEK 2022, 2023 eta 2024 programan lider diren enpresak eta 2025ean lider diren eskatzaileak.
- HAZINNOVA programan, enpresek gehienez 8 mikroproiektu egin ahal izango dituzte, 2021, 2022, 2023, 2024 eta 2025 urteetako deialdiak kontuan hartuta.
Eta zure beharrerako bat bada...
- Produktiboagoa izatea
Saltzen duzun hori azkarrago, jasangarriago eta merkeago ekoitzi ahal izatea. - Gehiago saltzea
Zure oraingo bezeroek pozik jarraitzea eta beste bezero batzuk aurkitzea. - Zure lantaldea zaintzea
Zure lankideen beharrei erantzutea. - Zure finantzak hobeto kudeatzea
Zenbat gastatzen eta irabazten duzun jakitea, eta zure negozioa errentagarria dela bermatzea. - Merkatu berriak esploratzea
Beste negozio-aukera batzuk eta bezero mota batzuk bilatzea. - Zure lana sinplifikatzeo
Zure enpresaren eguneroko kudeaketa erraztea. - Eskaintzen duzun hori berritzea
Produktu eta zerbitzu sorta hobetzea eta handitzea. - Zure ideiak babestea
Zuk sortu edo hobetu duzuna ez duela inork kopiatzen bermatzea. - Hobeki erosi, biltegiratu eta banatzea
Zuhurtziaz erostea, zure biltegia antolatzea, zure inbentarioa kontrolatzea, eta produktuak emateko modua hobetzea.
Eta horretan guztian, zure negozioa bultzatzen lagun diezazuketen teknologia berriak ezagutzeko aukera izango duzu.
Hazinnovaz baliatzea oso erraza da hiru urrats hauen bitartez
Proiektuaren fase guztietan zehar 50 orduko doako aholkularitza (4.000 €-ko balioa du) eta agentearen laguntza eskaintzen dizugu.
1_
Egiaztatu hautagarria zaren
Begiratu ea parte har dezakezun eta zer agentek lagun diezazuketen.
2_
Aukeratu eta
harremanetan jarri
Begiratu ea parte har dezakezun eta zer agentek lagun diezazuketen.
Beharrezko informazioa:
- Enpresaren IFZ eta izena
- Eragileak jakinarazitako sarbide-gakoa
- Enpresaren kontakturako datuak
- EJSN/JEZ eta Eratze data
- Banku-kontua (titularra, IBAN)
- Ordezkariaren identifikazio-agiria eta sinadura elektronikoa
- Harremanetarako pertsonaren datuak
- Langileen batez besteko plantillari buruzko txostena
- Salmentak eta balantzea (2023, 2024)
Enpresak ez badu baimena ematen SPRIk modu zuzenean egiaztapena lortzeko, beste agiri batzuk aurkeztu beharko ditu.
Hazinnovak hainbat mikro-proiektutan aholkatuko zaitu, hona hemen batzuk:
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Egiaztatu zure enpresak Hazinnova programan parte har dezakeen
Sartu hautagarritasun-egiaztatzailean, adierazi zure IFK edo izen soziala, eta egiaztatu ahal izango duzu zure enpresak parte har dezakeen, eskabidea egiten zein eragilek lagun diezazukeen jakiteaz gain.
Hautagarritasun-egiaztatzailea
Eskatu zure Hazinnova agentea inprimaki honen bidez.
Baduzu sarbide-kodea?
Hazinnova Agenteak emandako kodea baduzu, osatu dezakezu zure eskaera-espedientea.