Ekimen berri bat da, oinarri teknologikoko enpresa berriak (deeptech) sortzen laguntzeko. Enpresa berri horiek Basque Research & Technology Alliance (BRTA) elkarteari atxikitako zentroen teknologietan oinarrituta daude.
Goi-mailako teknologian oinarritutako proiektuek (deeptech) inpaktu handiagoa sortzen dute eta eraldaketa produktibo handiagoa eragiten dute enpleguan eta fakturazioan, nazioartekotzean, eta inbertsioa erakarri eta finantzaketa eskuratzeko orduan.
Halere, proiektu horiek zailagoak dira zehaztu, abiarazi eta errotzeko, eta arriskutsutzat hartzen direnez, zailtasunak izaten dituzte finantzaketa lortzeko eta talentua erakartzeko.
Testuinguru horretan sortu da Basque Tek Ventures, zeinak inpaktu positiboa izango baitu oinarri teknologikoko startup berriak sortzeko prozesuan eragina duten faktore kritiko garrantzitsuenetan, eta, gainera, osatu eta indartu egingo du I+G arloko eragileek nahiz Euskadiko ekintzailetzako ekosistemak orain arte egin duten lana.
Ibilbide honek potentzial handiena duten aktibo teknologikoak identifikatu eta lehenesten ditu, laguntza ematen du errendimendu handiko lantaldeak sortzeko, eta baita ere konpainia abian jarri eta merkaturako sarbidea errazteko.
Aukera paregabea egungo nahiz etorkizuneko erronkei aurre egiten lagunduko diguten konponbideak eta teknologiak garatu eta ezartzeko.
Basque Tek Ventures-ek programa osatu bat eskaintzen du, inpaktu handiko zerbitzu espezializatuz hornitua, zeintzuek eragin zuzena baitute deeptech startupen sorkuntza prozesuko alderdi garrantzitsuenetan
• Scoutingprozesua
• Aktibo teknologikoen analisiak
• Proiektuaren roadmap-aren diseinua
• Errendimendu handiko ekipoak konfiguratzeko laguntza
• Aholkularitza aditua/inpaktu handiko mentoring-a
• Proiektuak behar duen talentua atzematen laguntzen du
• Transferentzia teknologikorako pre-seed funtsa (250.000 euroraino)
• Ikusgarritasuna eta sarbidea bertikal desberdinetan espezializatutako inbertitzaileen sarera
• Proiektuen garapena babestu eta gidatuko duen tutore-sare indartsua
• Sarbidea BICetako laguntza-zerbitzuetara
• Ikusgarritasuna eta konexioa Euskadiko industria-sarearekin
Deep Tech Proiektuak
Basque Tek Ventures-ek azkartu egiten du teknologia itxaropentsuenen merkaturatzea eta enpresa-sare berri baten sorkuntza bultzatzen du prozesu tutelatu baten bidez, oinarri teknologikoko startup berriak sortu eta azkartzeko
Aukeratutako proiektuek babes eta sostengu integrala jasotzen dute, aurrera egiten jarraitzeko heltze-prozesuaren fase desberdinetan.
Basque Tek Ventures-eko lantaldeak paper aktiboa hartzen du startup berriak sortu eta martxan jartzeko prozesuan, babesa emanaz fase eta mugarri desberdinetan, eta proiektua erakargarri eginaz talentuarentzat, industriarentzat eta kapitalarentzat.
Lankidetzan jarduten dugu Basque Research and Technology Alliance-rekin (BRTA), Euskadiko Arrisku Kapitalarekin eta BIC zentroekin.
Elkarrekin biltzen ditu enpresa-proiektu sendoak sortzeko nahitaezkoak diren hiru elementu nagusiak
TEKNOLOGIA DISRUPTIBOAK
TALENTU EKINTZAILEA
HAZI-FINANTZAKETA
Venture Building prozesu bat eskaintzen du, espezializatua eta inpaktu handiko laguntza zerbitzuek bermatua
IDENTIFIKATU ETA BALIOA EMAN
Teknologia eta merkatuetako kanpo-adituak
AUKERAREN ROAD MAP-A
Tutoretza, prestakuntza eta inpaktu handiko mentoring-a
TALDE SUSTATZAILEA OSATU
(hasieran edo kasu puntualetan)
PRE-SEED INBERTSIOA
- Aholkularitza juridikoa teknologiaren transferentziarako
- Aholkularitza juridikoa sozietatea sortu eta handitzeko
BALIOZKOTU ETA AZKARTU
- Hazkuntza-espazioa BICetan
- Bezero eta inbertitzaileengana iristeko aukera
- BIND 4.0 sareko kideengana iristeko aukera
- Ikusgarritasuna hedabideetan
Merkatuko potentzial handia duten eta Euskadiko sektore estrategikoen erronkei aurre egiteko gai diren aktibo teknologiko disruptiboak bilatzen ditu
- IP propiodun aktiboak
- Proiektuaren potentzial globala
- Milioi bat euro inguruko balorazioa (pre-money)
- Transferentzia teknologikoa esklusiban
- Basque Research & Technology Alliance (BRTA) sarera atxikitako zentroetako aktiboak
- TRL5+ heldutasun-maila
- Identifikatutako merkatu-aukera
Zure aktibo teknologikoa kontrastatu nahi duzu? Aurkeztu ezazu!
Eta deeptech talentu ekintzailea erakarri eta atzematen du
Basque Tek Ventures-ek ekintzaileak bilatzen ditu, esperientziadunak eta enpresa-abentura berri bati ekiteko gogoa dutenak.
- Ibilbide kontrastatua ekimen berritzaileak abiarazteko prozesuetan.
- Esperientzia Negozioen Garapenean eta funtsak atzemateko prozesuetan.
- Lidergorako eta komunikaziorako gaitasun handiak.
- Dedikazio osoa proiektuari.
- Programaren berezko baloreekin lerrokatzea: gardentasuna, diligentzia eta zorroztasuna.
Hauentzat:
Basque Research and Technology Alliance (BRTA) sarera atxikitako zentroak
Helburutzat dutenak euren aktibo teknologikoak enpresa proiektu berri bilakatzea.
Deeptech ekintzaileak
Startup berrien garapena gidatuko dutenak.
Inbertitzaileak eta enpresak
Inbertsio-aukera berrietan interesatuta daudenak.
Basque Tek Ventures-eko parte izatearen abantailak
• Aktiboak balorizatzeko prozesu eta metodologia azkarrak, fokua jarriz oinarri teknologikoko enpresa berrien sorkuntzan.
• Aukera goi-mailako laguntza zerbitzuak eskaintzen dituen Venture Buildingibilbide bat eskuratzeko eta ibilbide horren bidez spinoff-ak sortzeko.
• Ad-hoc funts bat,deeptech proiektuetan inbertitzera zuzendua dagoena eta “heriotzaren harana” finantzatzeko aukera ematen duena.
• Laguntza talentu ekintzailea atzemateko eta merkatuarekin konektatzeko.
• Harreman zuzena enpresa industrialekin, hau da, balizko bezero edo inbertitzaileekin.
• Transferentziaren adierazleak eta helburuak betetzea. Ibilbidean parte hartuz Teknologia Transferentziaren tasak handitzen dira, eta enpresa barruko inpaktua (I+G-ko diru-sarrerak, lizentzia eta desinbertsioa) ere handitzen da
• Gardentasun gorena eta etika.
• Aukera paregabea ekintzaile izateko merkatuko potentziala duten aktibo teknologikoetatik abiatuta.
• Aukera goi-mailako laguntza zerbitzuak eskaintzen dituen eta “joko-arau” argiak dituen Venture Buildingprozesu bat eskuratzeko eta ibilbide horren bitartez spinoff-ak sortzeko.
• Roadmap-aren diseinua egitea eta fase guztietarako laguntza
• Ad-hocfunts bat, deeptech proiektuetan inbertitzera zuzendua dagoena eta aukera ematen duena “heriotzaren harana” finantzatzeko.
• Finantzaketa prozesua errazten du. Venture Debt / equity
• Sarbidea inbertsio-aukera berrietara (proiektu disruptiboak)
• Proiekzio handiena duten negozioak identifikatzen dizkizu
Enpresa-sare berri honen parte izan nahi baduzu,
has zaitez hemendik
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Merkatuan inpaktu handiagoa sortzeko gaitasuna duten goi-mailako teknologiako proiektuak interesatzen zaizkizu?
Ekimen honetan parte hartzeko -dela aktibo teknologikoak eskainiz, dela aktibo horiek enpresa proiektu bilakatzeko gaitasuna duen talentu sustatzaile gisa-, bete inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko gara
Zure Ekintzailetza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Startupak eta industria-enpresak konektatzen ditugu, elkarrekin irtenbide berritzaileak sor ditzaten
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte. Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin. Eskatu hemen
Aurkeztu zure startupa euskal industriaren erronka sektorialei aurre egiteko
BIND egitasmoaren ekimen publiko-pribatu berri bat da, industriako Klusterren Dinamizaziorako Erakundeen (KDE) laguntzarekin sortua. Helburua da startupak ETEetara hurbiltzea, euren eraldaketa digitala azkartzeko eta euren erronka teknologikoei aurre egin eta konponbidea emateko. Eskatu hemen
Industria arloko startup sortu berrientzako finantzaketa
250.000 €-rainoko maileguak oinarri teknologikoa edo berritzailea duten enpresa berrientzat, gutxienez 3 lanpostu sortzen badituzte 3 urtean. Eskatu hemen
Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan
Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Euskadiko eragile ekintzaileen arteko lankidetzaren eta koordinazioaren sustapena
Euskadiko ekintzailetza-ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuentzako laguntza, eragile guztien arteko sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lortzeko. Laster
Inpaktu handiko ekintzailetza-proiektuak abian jartzeko bultzada
Itzuli beharrik gabeko 100.000 €-rainoko dirulaguntza, EAEko Startupek beren proiektu berritzaileak sustatzeko aukera izan ditzaten, talentua kontratatuz eta beren enpresa-plana abian jarriz Epea itxita
Negozio-ideiaren sorreratik startup-a martxan jarri arteko laguntza
18 hilabeteko laguntza, enpresa-ideia BIC batean umotu dadin. Ideia Negozio-plan bideragarri batekin bukatzen bada eta enpresa berri bat sortzen bada, maileguak eskuratu ahal izango dira baldintza abantailatsuetan. Epea itxita