Basque Enterprise Europe Network
Zure I+G+B proiektua
Europan haz dadin

Basque Enterprise Europe Network

SPRI taldeak zuzentzen du Enterprise Europe Network Sarearen euskal partzuergoa. Europako Batzordeak sustatutako sare horrek aholkularitza eta Europar Batasuneko negozio-aukerei buruzko informazioa ematen die ETEei transferentzia teknologikoko prozesuetan, eta sarbidea errazten die I+G+B-a finantzatzeko Europako programetara.
Sare horrek harremanetan jartzen ditu ETEak merkatu globalekin, ez daitezen egon euren toki-esparruaren menpe eta aukera berriak aurki ditzaten. Eta laguntza ematen die digitalizazio eta jasangarritasun arloetako eraldaketetara egokitzeko, eta horrela krisiei aurre egiteko gaitasuna hobetzeko.

ETEei laguntzeko sare handiena da, 20 urtetik gorako esperientzia duena, eta bereziki sortu dena zure I+G+B proiektua Europan hazarazteko.

logo_enterprise-eurpe-network_color

600 antolakunde

Nazioarteko merkatuetan hazteko gaitasuna

4000 profesional

Langile adituekin uneoro hitz egiteko aukera, dela zalantzak argitzeko, dela galderei erantzuteko edo dela bilerak antolatzeko

Europako 50 herrialde baino gehiago

Negozio-aukerak tokiko merkatuetatik harago

Zer eskaintzen dizu

Basque Enterprise Europe Network sareak doako aholkularitza espezializatua eta pertsonalizatua eskaintzen dizu, eta baita ere eraginkortasun frogatua duen metodologia bat

Norentzat da?

Ekimen hau bereziki zuzenduta dago atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten euskal ETEei eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituztenei.

Zure I+G+B proiektua Europan posizionatu nahi baduzu sare global sendoenetako batekin, lagunduko dizugu!

40

lankidetza-akordio sinatu dira euskal erakundeen eta Europako hainbat motatako antolakundeen artean

300

interes-adierazpen jaso dira euskal erakundeen profilei buruz

600

enpresak jaso dute aholkularitza indibidualizatua

400

enpresak jaso dituzte beste herrialde batzuetan bazkideak bilatzeko zerbitzuak

250

interes-adierazpen helarazi dituzte euskal enpresek beste herrialde batzuetako erakundeen profilak ezagutzeko

Abantailak

3 arrazoi EEN sareko kide izan zaitezen

  • Funtsezkoena: Basque Europe Network-en lan egiten duten adituen taldea. Bidea errazten dizute, ondo ezagutzen dutelako: berdin laguntzen dizute zalantzak argitzen zein bilerak hitzartzen. Behar duzuna, behar duzunean.
  • Laguntzaren osagaiak pertsonalizatzeko onlineko plataforma konfidentziala.
  • Txantiloi eta gida oso argiak eskaera-prozesua kudeatzeko. Hori da hirugarren arrazoia, baina izan zitekeen lehenengoa. Abantaila handienetako bat da tramiteak sinplifikatzea eta jakitea zein urrats eman behar diren beste merkatu batzuetan posizionatzeko.
logo_enterprise-eurpe-network_white.png
Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Kargatzen...

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Presta zaitez Europako I+G+b proiektuetan parte hartzeko, EAEko 600 ETEk baino gehiagok parte hartu zuten iaz

Interesatzen bazaizu, kontatu iezaguzu zure erronka!


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Nazioarteko eskaintza eta eskaera teknologikoaren buletina

Astero jasoko dituzu transferentzia teknologikoaren arloko merkatuko aukerak, jakin dezazun zein den nazioarteko proiektu teknologikoen eskaintza eta eskaera.

Harpidetu zaitez

Estrategia

Enterprise Europe Network (EEN) Europako Batzordeak Barne-merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEen Zuzendaritza Nagusiaren bidez (D.G. Growth) bultzatutako sare bat da.

“Euskal I+G+B-ren Estrategia Europan (2021-2030)” izeneko estrategiaren barnean kokatzen da.

Euskadin presentzia du SPRI Taldeak zuzentzen eta hainbat erakundek osatzen duten partzuergo baten bidez.

logos
been-logos-mobile
icon down svg
icon down svg
Lotutako laguntzak

Zure I+G+B-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu