I+G+B
Elkarrizketak 2 Marzo, 2026

Fast Flooding, uholdeei aurre egiteko plataforma berritzailea

IntelliAlertek sortutako plataformak datuak denbora errealean erabiltzen ditu ur-goraldiak iragartzeko eta udal, azpiegitura-operadore eta industrietarako arriskuaren kudeaketa sustatzeko.
-

Muturreko fenomeno atmosferikoak gero eta ohikoagoak diren eta uholde-arriskuak giza, ekonomia- eta ingurumen-kostu handiak dituen ingurune batean, Fast Flooding plataformak horri aurre egin nahi dio. Soluzio teknologiko hori uholdeak aurreikusteko eta kudeatzeko aitzindaria da, eta IntelliAlert Technologies enpresak garatu du. Enpresa 2024an sortu zen, Tecnalia zentro teknologikoaren eta Bizkaiko Team Group ingeniaritzaren arteko lankidetzaren bidez.

Udalerri, azpiegitura-operadore eta industrietarako diseinatua, Fast Flooding-ek datu hidrometeorologikoak denbora errealean zentralizatzen ditu, eta Adimen Artifizialeko eta Machine Learning-eko algoritmoak erabiltzen ditu ibaien eta drainatzeen bilakaera aurreikusteko. Iragarpen-gaitasun horrek aukera ematen du alerta goiztiarrak emateko eta erabakiak garaiz hartzen laguntzeko, erantzun-protokoloak aktibatu eta arriskuak minimizatzeko.

Plataformak estazio hidrometeorologikoen eta sentsore propioen informazioa integratzen du, eta ur-mailei, prezipitazioei eta baldintza hidraulikoei buruzko datuak prozesatzen ditu 2D modelizazioen bidez. Arriskuaren kudeaketaren arduradunek grafikoak eta etorkizuneko egoerak ikus ditzakete, eta prebentzio-neurriak aurrez planifikatzea errazten duten abisuak jaso.

Dagoeneko tokiko mailan ezarrita dago, adibidez, Durango udalerrian edo inguruko hainbat industriatan, eta Adifekin batera hainbat proiektu eginda, plataformaren hurrengo urratsa nazioartera jotzea da, Jagoba Lupiola IntelliAlert Technologies-eko CEOak azaldu duenez: “Nazioartean laster Kolonbian eta Estatu Batuetan lan egitea espero dugu. Kolonbian gure enpresa nagusiak hainbat ezarpen ditu eta bertako bazkideekin ari gara lanean, eta AEBetan errepide eraikitzaileen eskutik haztea da gure helburua”.

Bere ibilbidean enpresak SPRI Taldearen laguntza izan du bere plataforma garatzeko. Gaur egun, bi Hazitek programatan parte hartzen du, eta, lehenago, Ekintzaile batean. Aurrera begira, enpresak beste arrisku mota batzuk gehitzea du helburu, uholdeen arloan aurrera egiteaz gain, larrialdi plan global bat integratzeko. Gainera, bere negozioa errepideen kontrolera zabaldu nahi du, estatuko eta nazioarteko merkatuan.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Sabbatic-ek  enpresa-gastuen  kudeaketa  digitalizatu  eta  automatizatu  egiten  du

Sabbatic-ek enpresa-gastuen kudeaketa digitalizatu eta automatizatu egiten du

Gipuzkoako enpresak plataforma bat garatu du gastuaren ziklo osoa automatizatzeko eta erakundeei eraginkortasuna irabazten, kostuak murrizten eta papera ezabatzen laguntzeko.

Talleres  Mitxelena,  pieza  handien  mekanizazioko  espezialista

Talleres Mitxelena, pieza handien mekanizazioko espezialista

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta balio erantsi handiko proiektu industrialak egiten ditu

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Reparaciones  Samur,  negozioa  dibertsifikatzeko  konpresoreen  salmentan  eta  mantentze-lanetan  espezializatutako  enpresa

Reparaciones Samur, negozioa dibertsifikatzeko konpresoreen salmentan eta mantentze-lanetan espezializatutako enpresa

Abadiñoko enpresak 34 urte ditu eta SPRI taldearen dirulaguntzak jaso ditu digitalizaziorako.

Octantisek  enpresen  etorkizuneko  negozioak  garatzen  laguntzen  du,  barne-ekintzailetzaren  bitartez
08/07/2026 Berrikuntza

Octantisek enpresen etorkizuneko negozioak garatzen laguntzen du, barne-ekintzailetzaren bitartez

Tecnalia Groupen spin-off bat da konpainia, eta hazteko aukera berriak identifikatzen eta garatzen laguntzen du, berrikuntzaren, teknologiaren eta adimen artifizialaren bidez.

Eskuzko  prozesuak  eta  automatizazio  adimenduna:  SmartOpsen  eskaintza
07/07/2026 Ekintzailetza

Eskuzko prozesuak eta automatizazio adimenduna: SmartOpsen eskaintza

BIC Ezkerraldean egoitza duen konpainiak enpresetan lan errepikakorrak saihesten laguntzen du, adimen artifizial aplikatuta eta soluzio pertsonalizatuen bidez.

Baisma:  “Trantsizio  ekologikoak  soluzio  arinak,  datu  sendoak  eta  enpresei  irtenbide  hobeak  hartzeko  lagungarri  diren  tresnak  behar  ditu”
06/07/2026 Ekintzailetza

Baisma: “Trantsizio ekologikoak soluzio arinak, datu sendoak eta enpresei irtenbide hobeak hartzeko lagungarri diren tresnak behar ditu”

Bilboko startupak eredu zirkular- eta deskarbonizazio-trantsizioan laguntzen du enpresa eta erakundeekin, eta nazioarteko proiekzioa indartu du SPRI Taldearen 4YFN azokan parte hartuz.

Zeru  Drones,  azpiegitura  arriskutsuetako  akatsak  aurreikusten  dituen  startupa
02/07/2026 Ekintzailetza

Zeru Drones, azpiegitura arriskutsuetako akatsak aurreikusten dituen startupa

Donostiako enpresak eraikuntzarako edo energiarako ikuskatzaile adimendun gisa erabiltzen ditu droneak

Simurai:  araztegien  kudeaketa  eraldatzeko  AA  eta  simulazioa  uztartzen  dituen  biki  digitala

Simurai: araztegien kudeaketa eraldatzeko AA eta simulazioa uztartzen dituen biki digitala

Soluzioa Hispavista Labs-ek eta Ceit-ek garatu dute, eta dagoeneko Nafarroako bost estaziotan dihardu.

Normo:  postontziak  fabrikatzetik  horiek  berrasmatzera

Normo: postontziak fabrikatzetik horiek berrasmatzera

Gipuzkoako enpresak online erosketak eraikinetan eta familia bakarreko etxeetan jasotzeko postontzi adimendunak garatzen ditu, eta dagoeneko 24.000 instalazio baino gehiago egin ditu Espainian eta Europan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.