Arabako Zayer enpresa Berrikuntza saria jaso du azken Biurtekoan.
Berrikuntza I+G+B
Elkarrizketak 7 ekaina, 2018

Doitasun handiko makinak

Arabako Zayer enpresak Berrikuntza saria jaso du azken Biurtekoan, milioi bat euro balio duen funtzio anitzeko makina sofistikatu bategatik
-

 

Arabako Zayer enpresak Berrikuntza saria jaso du azken Biurtekoan, milioi bat euro balio duen funtzio anitzeko makina sofistikatu bategatik

Zayer enpresak duela 61 urtetik ekoizten ditu neurri handiko makinak, sektoreak bizi duen erritmo eta kemen berdinarekin. Sektoreko erreferente kontrastatu bat dela argi geratu da Makina-erremintaren Biurtekoaren hogeita hamargarren edizioan. Barakaldoko BEC-en ospatutako azoka horretan, sektorearen Estatuko bilgune garrantzitsuenean, Zayer enpresa arabarra berriro protagonista bilakatu zen, makina-erreminta arloko Berrikuntza saria jaso zuelako fresaketa-torneaketako funtzio anitzeko bere mekanizazio-zentroarekin, puntako teknologiako tresna bat milioi bat euro inguru balio duena eta liluraturik utzi zituena epaimahaiko hamaika adituak.

 

Zayer enpresa 1957an hasi zen fresatzeko makina txikiak, artezteko makinak eta tornuak egiten, denak ere gero eta sofistikatuagoak, harik eta  denborarekin nazioarteko marka ospetsu bihurtu den arte. Gaur egun 200 langile ditu  Betoñoko industrialdeko bere kuartel generalean, eta  munduko herrialde garrantzitsuenetara esportatzen ditu bere makinak. Zayer-eko zuzendari teknikoak, Luis Callejak, enpresaren gakoak azaltzen dizkigu.

 

Zer ikusi zuen epaimahaiak zuen makinan?

Hainbat alderdi baloratu zituen: %50, berrikuntza; %25, makinaren diseinu estetikoa; eta gainerakoa beste kontu batzuk, hala nola ergonomia, segurtasuna eta jasangarritasuna. Badirudi hortxe lortu genituela puntuazio onenak. Sari honek ikaragarri animatzen gaitu eta bultzada moral handia ematen digu  aurrera jarraitzeko bide beretik.

 

Nola deskribatu daiteke ARION G izeneko zuen makina hori?

Txirbil-harroketa bidez dabilen makina-erreminta bat da, mekanizazio sektorean ohikoak diren bi prozesu egiteko aukera ematen duena: fresaketa eta torneaketa. Bestela esanda, “bi batera” motako  zerbitzu bat eskaintzen dugu, enpresei lehiarako funtsezko abantaila emango diena. Makina honekin lortzen dena da malgutasun gehiago izatea mekanizazio prozesuetan, produktibitatea handitzeko eta, batez ere, doitasuna bermatzeko pieza batean, posible izango delako makina berean aritzea lanean, hasieratik bukaeraraino, pieza makinatik kendu behar izan gabe, kentzen denean normalean handitu egiten baita desdoiketa arriskua.

 

Nori interesatzen zaizkio zuek Gasteizen diseinatu eta egiten dituzuen honelako makinak?

Fresaketa eta torneaketako mekanizazio prozesuekin sektore askotako piezak landu daitezke, baina nola gure makinak bi metro diametroko plater bat daukan hamar tonarainoko piezak moldatzeko gauza dena, aurkeztu dugun makina sektore aeronautikora dago zuzendua gehienbat.

 

Oker al gaude esaten badugu Airbus edo Boeing bezalako fabrikatzaile bati saltzen zaion Rolls Royce turbina batean aurki daitezkeen piezen moldaketaren zati bat zuen makina bati esker izan dela posible?

Ez, ez, halaxe da, gure zorionerako. Horrelako bezeroekin lan egiteak egundoko exijentzia maila ezartzen digu egunero.

 

2010ean zuen instalazioak handitu zenituzten euren gaitasuna emendatzeko eta garabi bat sartu zenuten makina handiagoak egiteko. Nolako tamainez ari gara?

Biurtekora eraman dugun makina txikienetako bat da. Prestatuta gaude askoz makina handiagoak egiteko, hamahiru metroko altuera izan dezaketenak eta hirurogei tonarainoko piezak mugitzeko gauza direnak. Hori guztia, gainera, muntaketa-pabiloi girotu batean, bezeroentzako produktuen azken harrera ingurune kontrolatu batean egiteko modua eskaintzen diguna.

 

Zer balio dezake merkatuan Biurtekoan aurkeztu duzuen bezalako makina batek?

Kostuak ezberdinak dira bezero bakoitzaren beharren arabera eta makina bakoitzak dituen osagarrien arabera, baina BECen erakutsi genuenak milioi eurotik gora balio du. Makina oso azkarrak dira eta sinestezineko teknologia dutenak, informazio mordo bat ematen diotena hala bezeroari nola fabrikatzaileari.

 

Makina horiek zerikusi gutxi izango dute noski zuk 1984an, enpresara sartu zinenean, erabiltzen zenituen haiekin…

Bai horixe, ez dute batere zerikusirik. Bilakaera izugarria izan dute, batez ere alde mekanikoan, ikaragarri sinplifikatu baita. Bestalde, alde elektronikoak funtzionalitate handia ematen die egungo makinei, eta horren ondorioz azkenean  ekipoak askoz ere produktiboagoak dira.

 

Lotutako albisteak

Urs  Spain,  azkartasunari  eta  teknologiari  esker  kudeaketa-sistemen  ziurtagiri-emaile  handiekin  lehiatzen  ari  den  enpresa
24/06/2026 Berrikuntza

Urs Spain, azkartasunari eta teknologiari esker kudeaketa-sistemen ziurtagiri-emaile handiekin lehiatzen ari den enpresa

Derioko enpresa URS multinazionalaren Espainiako delegazioa da eta prestakuntza-linea berritzaile bat ezarri du

Weidmüller,  elektronika,  elektrizitate  eta  industria-automatizaziorako  soluzioen  fabrikatzailea
23/06/2026 I+G+B

Weidmüller, elektronika, elektrizitate eta industria-automatizaziorako soluzioen fabrikatzailea

Alemaniako multinazionalak egoitza bat du Euskadin, eta hainbat industria-sektoretan soluzio berritzaileak eskaini ditu bertatik.

Goizper  Group:  berrikuntza  industriala,  errotze  kooperatiboa  eta  presentzia  120  herrialde  baino  gehiagotan
22/06/2026 Berrikuntza

Goizper Group: berrikuntza industriala, errotze kooperatiboa eta presentzia 120 herrialde baino gehiagotan

Gipuzkoako kooperatibak nitxo-espezializazioa, dibertsifikazio teknologikoa eta nazioartekotzea uztartzen ditu, Euskaditik industria-jarduera sortzen jarraitzeko asmoz.

SMARTdrugs,  minbizia  duten  pazienteentzako  medikuntza  nuklearra
19/06/2026 I+G+B

SMARTdrugs, minbizia duten pazienteentzako medikuntza nuklearra

BiomaGUNE IKZk parte hartzen duen proiektuak farmako mota berri bat garatzea du helburu, gaixotasun hori duten pertsonak diagnostikatzeko eta tratatzeko.

Gantrex  Spain,  zerbitzu  osoa  eskaintzen  duen  garabietarako  errailen  kalitate  handiko  irtenbideen  fabrikatzailea
15/06/2026 Berrikuntza

Gantrex Spain, zerbitzu osoa eskaintzen duen garabietarako errailen kalitate handiko irtenbideen fabrikatzailea

Belgikako multinazional baten estatuko delegazioa da Sondikako enpresa, eta teknologiaren alde egiten du bere zerbitzua hobetzeko

IN-ARMOR  proiektuak  antibiotikoekiko  erresistentziari  aurre  egiteko  bide  berriak  aztertzen  ditu
12/06/2026 I+G+B

IN-ARMOR proiektuak antibiotikoekiko erresistentziari aurre egiteko bide berriak aztertzen ditu

Horizonte Europak finantzatu du ekimena, eta Biokeralty Research Institute euskal enpresak parte hartzen du infekzio erresistenteei aurre egiteko organismoaren defentsa naturalak nola indartu ikertuz.

Delta,  arte  grafikoen  erreferentea  Gipuzkoan
11/06/2026 Berrikuntza

Delta, arte grafikoen erreferentea Gipuzkoan

Donostiako enpresak 37 urte bete ditu bere produktuak eta zerbitzuak etengabe hobetzeko asmoarekin

Eñaut  Sarriegi  (ULMA  Handling  Systems):  “Automatizazioak  lan  ingurune  seguruagoak  eta  erosoagoak  sortzen  lagundu  behar  du”
09/06/2026 Berrikuntza

Eñaut Sarriegi (ULMA Handling Systems): “Automatizazioak lan ingurune seguruagoak eta erosoagoak sortzen lagundu behar du”

Enpresako Merkataritza eta Marketin zuzendariak EHUko ‘Human-Centred Intralogistics’ Udako Ikastaroan parte hartuko du non teknologiak ingurune logistikoetan pertsonen segurtasuna, ergonomia eta ongizatea nola hobetu dezakeen aztertuko da.

EuskoData,  40  urte  enpresei  laguntzen  beren  konfiantzazko  partner  teknologiko  gisa

EuskoData, 40 urte enpresei laguntzen beren konfiantzazko partner teknologiko gisa

Donostiako konpainia software-hornitzaile gisa hasi zen, eta, orain, mota guztietako irtenbide teknologikoak eskaintzen ditu

Zuchettik  35  urte  daramatza  enpresa-softwarea  eskaintzen
03/06/2026 I+G+B

Zuchettik 35 urte daramatza enpresa-softwarea eskaintzen

Enpresa Bizkaiko Parkean dago, eta fakturazioaren% 15 baino gehiago I+Gra bideratzen du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.