Elkarrizketak 8 uztaila, 2026

Octantisek enpresen etorkizuneko negozioak garatzen laguntzen du, barne-ekintzailetzaren bitartez

Tecnalia Groupen spin-off bat da konpainia, eta hazteko aukera berriak identifikatzen eta garatzen laguntzen du, berrikuntzaren, teknologiaren eta adimen artifizialaren bidez.
-

Gaur egun, berrikuntza teknologikoen azkartasunak, mugimendu geopolitikoek eta balio-kateak eta negozio-ereduak etengabe aldatzen dituen merkatuaren araudi eta eskakizun berriek nabarmendutako egoeran dihardute enpresek. Egoera horren aurrean, Octantis Zamudion sortu zen 2024an, Tecnalia Groupen lehen enpresa-ekimen gisa, enpresen negozioak aldatzeko eta dibertsifikatzeko erronkari aurre egiteko, aldaketa horiei erantzunez eta haien lehiakortasuna indartuz.

Hala, berrikuntzan, ekintzailetzan eta teknologian espezializatutako lantalde baten eskutik, teknologiak balio bereizgarria ematen duen aukerak aztertzen, identifikatzen eta lehenesten ditu konpainiak, eta enpresekin batera egiten du aurrera ibilbide-orri batean, merkatuan ezarri arte. “Enpresekin batera garatzen dugu haien etorkizuneko lehia-abantaila”, dio Sergio Bandinellik, enpresako negozio-garapeneko zuzendariak.

Eta askotariko bezero-zorroarentzat egiten du, batez ere mugikortasuna, fabrikazioa, energia, ekonomia zirkularra, eraikuntza, elikadura edo osasuna bezalako sektoreetako enpresa industrialak barne hartzen dituena. “Hurrengo negozioa aurkitzen eta berrikuntzaren berezko arriskua kudeatzen eta murrizten laguntzen diegu”, adierazi du Bandinellik.

Horretarako, Octantis bere bezeroak laguntzen ditu berrikuntzaren eta ekintzailetza korporatiboaren fase guztietan. Aukerak identifikatzen eta baliozkotze-pilotuak garatzen aurrera egitea da kontua, benetako lehia-abantaila lortzeko eta eragina izateko, eta, aldi berean, erakundeen barruan ekintzailetza-gaitasunak indartzeko. “Ez da erraza, baina aldaketak antzematen eta horiei aurrea hartzen dakiten konpainiak hobeto moldatuko dira aurre egiteko”, azaldu du enpresako negozio-garapeneko zuzendariak.

Testuinguru horretan, Octantisek barne-ekintzailetzaren aldeko apustu sendoa egiten du, enpresen etengabeko bilakaera bermatzeko tresna gisa. “Berria dirudi, baina euskal enpresek betidanik egin dute”, esan du Bandinellik. Gaineratu du: “Etengabe berrasmatzea da kontua, negozioen zaharkitze ziklo naturalari heltzeko”. Izan ere, Bandinelliren arabera, erakundeek konbinatu egin behar dituzte egungo negozioaren optimizazioa, “kontrola, eraginkortasuna eta aurreikusgarritasuna eskatzen dituena”, eta aukera berriak bilatzea, “esplorazioa, ikaskuntza azkarra eta akatsarekiko tolerantzia eskatzen dituena”.

Era berean, adimen artifiziala konpainiaren beste ildo estrategiko nagusietako bat da: “Berrikuntzaren panorama aldatzen ari den teknologia bat baldin badago, AA da”, onartzen du Bandinellik. Hori dela eta, Octantisek bere prozesuetan zein bere bezeroekin garatzen dituen proiektuetan integratzeko lan egiten du, bere benetako ahalmena aktibo estrategiko gisa kudeatutako datuetatik abiatuta negozioak eraldatzeko eta balioa sortzeko gaitasunean dagoela sinetsita. “Datu fidagarri, eskuragarri eta gobernaturik gabe, AAk ez du geldialdirik egiten. Datua aktibo estrategikotzat hartzen duten enpresak dira posizio onenean daudenak”, baieztatu du negozio garapeneko zuzendariak.

Hala, etorkizunera begira, Octantis-ek balio kate bereko enpresen arteko lankidetza proiektuak bultzatzea aurreikusten du, eraldaketa sektorial guztiei aurre egiteko. Era berean, konpainiak harreman estua du SPRI Taldearekin, hainbat ekimenen bidez, hala nola Fast Track Innobideak, Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa eta enpresetan adimen artifiziala ezartzearekin lotutako beste programa berri batzuk. “Irizpideekin AA zabaltzeko bidean aurrera egitea da kontua”, adierazi du Bandinellik.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. Gainera, laguntza- eta zerbitzu-programetara sar zaitezke.

Lotutako albisteak

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

ADI  Revolutionek  Egia  sortu  du,  B2B  influencer  marketineko  lehen  plataforma

ADI Revolutionek Egia sortu du, B2B influencer marketineko lehen plataforma

Euskal enpresak B2B enpresak beren sektoreetako erreferentziazko profesionalekin konektatzen dituen tresna bat merkaturatu du, LinkedInen dituzten edukien sinesgarritasuna eta irismena indartzeko.

Eguztek,  etxerako  eguzki-babeseko  sistemen  muntaketaren  eta  instalazioaren  arrakasta
20/07/2026 Berrikuntza

Eguztek, etxerako eguzki-babeseko sistemen muntaketaren eta instalazioaren arrakasta

Gernikan kokatutako enpresak, hiru hilabete eskasetan, 50 bezero profesional inguruko zorroa lortu du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.