Julen Pérez Urkullu, Gantrex Spaineko gerentea.
Elkarrizketak 15 ekaina, 2026

Gantrex Spain, zerbitzu osoa eskaintzen duen garabietarako errailen kalitate handiko irtenbideen fabrikatzailea

Belgikako multinazional baten estatuko delegazioa da Sondikako enpresa, eta teknologiaren alde egiten du bere zerbitzua hobetzeko
-

Gantrex Spainek duela ia mende-erdia dauka egoitza Sondikan. Portuetako garabi higikorretarako errailak egiten ditu batik bat, baina beste edozein sektoretarako ere badihardu, eta zubi-garabiak dituzten konpainientzat ere bai. Belgikako Gantrex multinazionala munduko liderra da portugintzako errodadura-sistemetan, eta Sondikako egoitzak era guztietako irtenbideak eskaintzen ditu lurzoruan finkatutako garabietarako eta airean zehar doazenerako. Bestalde, azken urteotan, horrelako instalazioen teknologia eta diagnostiko-sistemak ezartzearen alde egin du.

Enpresak 70eko hamarkadaren amaieran zabaldu zuen Espainiako delegazioa, Bilbon. Hasiera batean, garabien orgetarako materialen salerosketan ziharduen, eta 1980an lekualdatu zen gaur egun Sondikan daukan egoitzara. 2000ko hamarkadan, bere produktuen materialak egiten hasi zen jada. 2016a giltzarri izan zen, martxan jarri, muntatu eta salmenta osteko zerbitzua abiarazi baitzuen, “eta hori erabakigarria izan da gure hazkundea esponentziala izateko”, azaldu du Julen Pérez Urkulluk, Gantrex Spaineko gerenteak.

2023an, enpresa bat erosi zuen Madrilen, eta “horrek beste negozio-adar bat ireki zigun: garabiak konpondu eta muntatzea”. Azken urteotan, teknologia garatzeari ekin dio, “3D eskanerrekin eta elementu finituen kalkuluarekin, irtenbideak eman ahal izateko. Produktu berri horrekin, garabiaz eta errodadura-sistemaz gain, garabia bermatzen den egitura eramailean lan egiten dugu”.

Gantrexen produktu nagusiak garabia higitzen den errail-sistema eta elementu osagarriak dira. Hala ere, garabiaren beraren osagaiak ere saltzen dituzte; esate baterako, gurpilak eta poleak. “Zerbitzu osoa eskaintzen duten bakarrak gara Espainian”.

Bezero nagusiak portugintzan daude, % 60 inguru; adibidez, APM Terminal, COSCO, TTI eta Valentzia, Bartzelona edota Algeciraseko portu-agintaritzak. “Eraikitzaileekin ere aritzen gara, FCC, Dragados edo Accionarekin kasurako, eta energia berriztagarrietan eta biltegi automatikoetan diharduten azken bezeroekin ere bai.  Zubi-garabia duen konpainia oro bezero izan daiteke”. Bezero nagusietako batzuk dira Coca Cola, Haizea Wind, Renfe, Arcelor Mittal, Sidenor eta Seat.

Espainian, ia 90 langilek osatzen dute taldea. Horietatik 60 langile inguru Sondika eta Derioko instalazioetan daude. Martxan jarri, muntatu eta salmenta osteko zerbitzuak 2016an zabaldu izanaren eraginez, 30 langile izatetik 90 langile izatera pasatu ziren. “Eta nabarmendu behar da langileen bi herenek lau urte baino gutxiago daramatzala enpresan”.

Fakturazioa 21,5 milioi eurora iritsi zen iaz, eta ekitaldi honetan 25,1 milioiak gainditzea aurreikusten dute.

100 patenteak

Euskadiko delegazioak multinazionalaren Espainia eta Portugalgo eskaerak kudeatzen ditu. “Bi herrialdeetan dauden 31 portu-terminaletako 21ekin egiten dugu lan. 100 patentetik gora ditugu mundu-mailan”.

Duela urtebetetik hona, My gantrex web plataforma baliatzen dute, azken bezeroari hurreratzeko asmoarekin. “Zerbitzu-enpresa bihurtu nahi dugu, azken bezeroari emana. Web plataformak hiru funtzio ditu: merkatu digitalera zabaltzeko aukera ematen digu, bezeroak zuzenean erosi ahal izateko; bezeroak bere sistema adimen artifizialarekin diseina dezakeen modulu bat dauka, zerbitzuaren edo erosketaren jarraipena egiteko moduan; eta bezeroengandik hurbil egoteko bidea ematen du”.

Gantrex Spainek bere I+G saila dauka, eta lantaldeak “garabiak, erraila eta bermatzeko egitura aztertzen ditu. Bibrazioen azterketa egiten dugu eta kargak neurtzeko sistema bat garatzen ari gara. Enpresa ugarik baliatzen dituzte, eta instalazioak ziurtatzen dizkiegu hobetzeko ekintza-planak planteatze aldera”. I+G-a Gantrexen fakturazioaren % 4 da.

Diagnostiko-sistema hori sendotzea eta merkatua industria astunera eta berriztagarrietara zabaltzea dira egungo erronketako batzuk. “Tratu handia daukagu garabiaren fabrikatzailearekin, baina ez azken bezeroarekin. Eta gure lana ezagutzera eman nahi dugu hein handiagoan Euskadin eta nazio-mailan, langile-kopuru eta fakturazio interesgarriak ditugu eta”. Azken helburua da erreferentziazko bezeroa izatea edozein enpresaren garabi, errail edo euskarrien ezein mantentze-lanetarako.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

Watercut  enpresak  digitalizazioa,  automatizazioa  eta  optimizazioa  bultzatzen  ditu  enbalaje  industrialaren  ekoizpenean

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.

Geogramak  3D  laser  eskanerra  duten  fabrikak  digitalizatzen  ditu,  erreformak  edo  zabalkuntzak  ekoizpena  gelditu  gabe  aurreikusteko

Geogramak 3D laser eskanerra duten fabrikak digitalizatzen ditu, erreformak edo zabalkuntzak ekoizpena gelditu gabe aurreikusteko

Gasteizko konpainiak zehaztasun handiz atzematen du errealitatea, eta 3D modelatua aplikatzen du industriaren ‘biki digitala’ datu fidagarrien bidez sortzeko. “4.0 Industriaren arloan zerbitzu aitzindaria” da.

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.