Nora Arbués Fernández, Urs Spaineko CEOa
Elkarrizketak 24 ekaina, 2026

Urs Spain, azkartasunari eta teknologiari esker kudeaketa-sistemen ziurtagiri-emaile handiekin lehiatzen ari den enpresa

Derioko enpresa URS multinazionalaren Espainiako delegazioa da eta prestakuntza-linea berritzaile bat ezarri du
-

Urs Spain Derion dago, eta kudeaketa-sistemen ziurtagiriak eskaintzen dituen URS Holdings multinazionalaren Espainiako delegazioa da. Zazpi urteko ibilbidea du eta azkartasuna da bere bereizgarria, sektore horretan prozesuak motelak izaten baitira. Nazioarteko araudiei eta estandarrei buruzko prestakuntza-linea bat jarri berri du martxan.

Enpresa 2018an sortu zen, Bilboko erdiguneko bulego txiki batean. Hiru pertsonako lantaldearekin, URS Holdings taldearen Espainiako delegazioa bihurtu zen. Enpresa horrek 30 urtetik gorako esperientzia du ziurtagirien eta ISO araudien sektorean, eta 60 herrialdetan dago presente.

“Erronka iruditu zitzaidan, beti gustatu baitzait ekintzailetza. Aukera askoko sektorea izan zitekeela uste genuen”, azaldu du Nora Arbués Fernándezek, Urs Spaineko CEOak. Proiektua hasi berritan pandemia iritsi zen, “eta negatiboa izango zela uste genuen arren, guztiz kontrakoa izan zen. Egokitzeko gaitasun azkarrik izan ez zuten enpresa handien aurka lehiatzeko aukera izan genuen. Urte nahiko positiboa izan zen konpetentzia handia eduki arren”.

Enpresaren hazkundea zela eta –100 auditore ditu Espainian-, Deriora mugitu ziren 2021ean.

Urs Spain kudeaketa-sistemen ziurtagiri-emailea da. “Mota guztietako ISO araudiak egiten ditugu hainbat sektorerentzat; auditoretzaz arduratzen gara eta ziurtagiriak igortzen ditugu.  ISO ziurtagiriak ateak zabaltzen ditu, konfiantza sortzen die bezeroei eta hornitzaileei, lizitazio publikoetara aurkezteko aukera ematen du eta, batez ere, barne mailan ordenatzera eta prozesuak ondo definituta eta kontrolatuta izatera behartzen ditu erakundeak. Funtzionamendu segurua baimentzen du”.

Mota guztietako sektoreak ditu bezero; automobilgintza, aeroespaziala, turismokoa, zerbitzuak, administrazio publikoa, garraioa eta logistika eta eraikuntza.

Hazkunde jarraitua

14 langile ditu plantillan, “baina kopurua handitzen ari da, praktiketako ikasleak izaten baititugu urtero, prestakuntza eskaintzeko eta haien ibilbidean proiekzioa izaten laguntzeko”. Urtean bi milioi euro inguruko fakturazioa du, eta hazkunde jarraitua izan du urtetik urtera: 2024ko ustiapenaren emaitza aurreko ekitaldikoaren bikoitza izan zen ia. Horrek erakusten du diru-sarrera gero eta altuagoak izateaz gain, eraginkortasun operatiboa ere orduan eta handiagoa dela.

Kasu horretan, I+G azkartasunarekin dago lotuta. “Sektore honetan hamarkadak daramatzate egitura astunekin eta prozesu motelekin lanean, eta guk guztiz kontrako apustua egin dugu. 24 ordutan ematen diegu aurrekontua, egunak behar ditugu auditoretzak planifikatzeko eta ez asteak, eta ziurtagiria ere egun batzuetan igortzen diegu. Azkartasuna izan da arrakasta lortzeko eta konpetentziatik bereizteko gakoa”.

Konpainiak adimen artifizialaren barne-programak ditu prozesuak kontrolatzeko. “Aginduak ematen dizkigu. Eta gure lantaldea benetan baliagarria den horretan zentratu daiteke: bezeroarekiko harremanean eta auditoretzen kalitate teknikoan. Prozesu bakoitza pertsonalizatzen saiatzen gara, egokituen dagoen auditorea aukeratuz, plangintza errazagoa izan dadin eta jarraipen erreala egon dadin”.

Erronkak dira Urs markaren ikusgarritasuna handitzea, eta “dagoeneko indartsu gauden merkatuetan egonkortzea eta potentzial gehien dugun lekuetara iristea. Enpresen elkarteetara, ikastetxetara, klusterretara eta foroetara iritsi nahi dugu. Finkatu ostean, hedapen-puntuan gaude”.

Gainera, Iso Training Center Spain izeneko prestakuntza-linea bat sortu du Urs Spainek, “araudiei eta nazioarteko estandarrei buruzko prestakuntza teknikoan eta profesionalean espezializatuta, behar hori ikusten dugulako araudi berrietan. Esaterako, adimen artifizialaren araudia atera da baina jendeak ez daki. Online prestakuntzarako plataforma sortu dugu, hainbat ad hoc modalitaterekin. Ikusi genuen gure bezeroek, aholkulariek eta auditoreek prestakuntza tekniko eguneratua behar zutela, eta erabaki genuen guk geuk eskaintzea prestakuntza hori”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Solargicek  eguzki-autokontsumoa  eta  birkarga  elektrikoa  uztartzen  ditu  trantsizio  energetikoa  bultzatzeko
09/10/2026 Ekintzailetza

Solargicek eguzki-autokontsumoa eta birkarga elektrikoa uztartzen ditu trantsizio energetikoa bultzatzeko

Bizkaiko enpresa EkoSpot garatzen ari da, elektrizitatea herritarrengana hurbiltzeko ekimena, eta Ekintzaile programaren babesa du.

Lointekek  galdatutako  gatzen  teknologia  Estatu  Batuetako  energia-instalazio  aitzindari  batera  eraman  du
08/10/2026 Nazioartekotzea

Lointekek galdatutako gatzen teknologia Estatu Batuetako energia-instalazio aitzindari batera eraman du

Euskadiko enpresak Natriumen parte hartzen du, Bill Gatesek sortutako TerraPower konpainiak bultzatutako proiektuan, eta energia aurreratuaren nazioarteko merkatuan duen posizioa indartu du

Bianditz  Group:  “Enpresa  sendotu  baten  indarraren  eta  eboluzionatzen  jarraitzeko  gaitasunaren  arteko  konbinazio  oso  interesgarria  dago”

Bianditz Group: “Enpresa sendotu baten indarraren eta eboluzionatzen jarraitzeko gaitasunaren arteko konbinazio oso interesgarria dago”

Bianditz Group-eko finantza-zuzendari berriak, Borja Infantek, konpainiaren hazkunde-potentziala nabarmendu du, eta digitalizazioaren, etengabeko hobekuntzaren eta talentuaren garapenaren alde egin du etorkizuneko erronkei aurre egiteko palanka gisa.

The  Pulse,  adimen  artifizialaren  bidez  laneko  giroa  hobetzen  laguntzen  duen  startupa
07/10/2026 Ekintzailetza

The Pulse, adimen artifizialaren bidez laneko giroa hobetzen laguntzen duen startupa

Ekintzaile programaren bidez SPRI Taldearen laguntza jaso duen enpresa Txinara misio komertzial eta teknologiko batera joateko aukeratutako Europako 7 enpresetako bat da

AZTIk  itsas  ekosistemei  buruzko  ikerketa  arriskuak  aurreikusteko  tresna  bihurtzen  du
07/10/2026 I+G+B

AZTIk itsas ekosistemei buruzko ikerketa arriskuak aurreikusteko tresna bihurtzen du

Euskal zentro teknologikoak GES4SEAS proiektu europarra koordinatzen du. Proiektuak itsasoari eragiten dioten presioak batera aztertzeko eta ekosistemen kudeaketa hobetzeko soluzioak garatu ditu.

Bexen  Cardio,  Ermuko  enpresa,  da  desfibriladoreen  fabrikatzaile  bakarra  estatu  osoan
06/10/2026 I+G+B

Bexen Cardio, Ermuko enpresa, da desfibriladoreen fabrikatzaile bakarra estatu osoan

Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du Fast Track Innobideak programaren bidez, eta Madrilgo autobus-flotarekin kontraturik handiena lortu du

SaveFamily,  haurrentzako  smartwatchak  eta  familia  osoarentzako  teknologia

SaveFamily, haurrentzako smartwatchak eta familia osoarentzako teknologia

Enpresak Abanto-Zierbenako (Bizkaia) Parke Teknologikoan du egoitza, eta adinekoentzako telelaguntza- eta lokalizazio-soluzioak eskaintzen ditu, eta gailu eta aplikazio berrietan egiten du lan.

ELEVATE  proiektu  europarrak  abiazio  elektrikorako  egoera  solidoko  baterien  garapenean  aurrera  egiten  du
05/10/2026 Berrikuntza

ELEVATE proiektu europarrak abiazio elektrikorako egoera solidoko baterien garapenean aurrera egiten du

CIDETEC Energy Storage-k parte hartzen du 21700 formatuko ion-litio prototipoko gelaxketarako elektrolito solidoen garapena, karakterizazioa eta balidazioa gidatzen eta elektrolitoa fabrikatzeko ereduak sortzen.

Revenant  hazi  egin  da  Europan,  industria-makinen  birmanufaktura  jasangarriaren  aldeko  apustuari  esker
02/10/2026 Ekintzailetza

Revenant hazi egin da Europan, industria-makinen birmanufaktura jasangarriaren aldeko apustuari esker

Bizkaiko enpresak ON Bizkaia 2026 sarietan 'Enpresa Berri Berritzaileen sorrera' sorrera jaso du.

AdosPharmak  osasun-soluzio  pertsonalizatuen  eta  prediktiboen  garapena  bizkortzea  du  helburu
02/10/2026 Ekintzailetza

AdosPharmak osasun-soluzio pertsonalizatuen eta prediktiboen garapena bizkortzea du helburu

Konpainiak, i+Medeko spin off batetik sortua eta osasun arloan biki digitalekin lan egiten duena, ROBIGELek proiektuan parte hartu du, Hazitek programaren laguntzarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.