Ion Berasategi, finantza-zuzendariak, eta Xabier Berasategi, merkataritza-arduraduna.
Elkarrizketak 1 uztaila, 2026

TTT Groupek osagaien propietate mekanikoak hobetzen dituen teknologia berritzailea txertatu du

Altzairuzko piezen tratamendu termikoan eta estalduretan diharduen Bergarako enpresak bere inbertsiorik handiena egin du
-

TTT Group estatuko liderra da altzairuzko piezen tratamendu termikoetan eta estalduretan. 65 urteko ibilbidea duen eta familia-enpresa den Bergarako konpainiak HIP (Hot Isostatic Press) izeneko teknologia berritzailea txertatuko du, piezen propietate mekanikoak hobetzeko. Inbertsio handia egin du horretarako —bere historiako handiena—, eta SPRI Taldearen finantzaketa izan du.

Enpresaren jatorria Tratamientos Térmicos TTT konpainian dago. 1961ean sortu zen Legazpin, Patricio Echevarria enpresan lanean ari zen lagun-talde baten ekimenez. “Baserri batean labe batekin hasi ziren lanean, eta merkatu-nitxo bat aurkitu zuten: automobilgintzarako torlojugintzan erabiltzen ziren altzairuzko piezen tratamendu termikoa”, azaldu dute Ion Berasategik, finantza-zuzendariak, eta Xabier Berasategik, merkataritza-arduradunak.

Handik urte gutxira, 1960ko hamarkadan bertan, gaur egungo egoitzara aldatu zen, Bergarara, eta han automobilgintzaren sektorean espezializatu zen.

Hazkundea sendotu egin zen estalduretan eta indukzio bidezko tenplaketan espezializatutako hiru enpresa erosi ondoren. Beste mugarri garrantzitsu bat 2000ko hamarkadaren hasieran iritsi zen, aeronautikaren sektorean sartu zenean. “Dibertsifikatu egin nahi genuen; izan ere, automobilgintzaren mende geunden neurri handi batean, eta gaur egun aeronautika da gure jarduera-sektore nagusia”.

2013an nazioartekotzea gauzatu zen, Querétaron (Mexiko) lantegi bat ireki zutenean. “hemen erabiltzen dugun teknologietako bat erreproduzitzen dugu han: hutseko tratamendu termikoa”.

TTT Groupek altzairuzko piezen tratamendu termikoak eta estaldurak eskaintzen ditu, aeronautikaren, automobilgintzaren, energiaren eta industria-ibilgailuen sektoreetarako. Tamaina guztietako piezak lantzen dituzte, torloju txikietatik hasi eta hegazkinetako lurreratze-treneko nahiz motorreko osagaietaraino. “Egunean 40 eta 50 tona artean tratatzen ditugu”.

Esportazioek

Esportazioek negozioaren % 15 inguru hartzen dute. Frantzia da merkatu nagusia, baina Belgikan, Portugalen, Erresuma Batuan eta Polonian ere jarduten dute. “Espainiako liderrak gara, eta Europako aeronautikaren sektoreko erreferenteetako bat; gainera, aeronautikako ziurtagiri garrantzitsuenak ditugu”. Gaur egun lau lantegi dituzte: bi Bergaran, bat Zumarragan eta beste bat Mexikon.

Urteko fakturazioa 17 milioi euro ingurukoa da, eta 137 langile ditu.

Konpainiaren azken berrikuntza HIP (Hot Isostatic Press) teknologia izan da. Teknologia horrek materialaren barne-porositatea ezabatu eta erabat dentsifikatzen du, tenperatura altua eta presio isotropikoa aldi berean aplikatuz; horrela, etorkizuneko akatsak eta hausturak saihesten dira. “Adibide grafiko gisa, prozesuan aplikatzen den presioa Marianetako Fosa Sakonean —11 kilometroko sakoneran— dagoenaren bikoitza da”.

Horrela, TTT Groupek tratamendu termikoaren osagarri den HIP teknologia berria eskainiko die bezeroei. Soluzio horrek inbertsio handia egitea eskatu du, eta zati batean SPRI Taldeak finantzatu du, Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietatearen bidez. “TTT Groupek erosi duen HIP makina belaunaldi berrikoa da, eta ezaugarri horietako lehena Espainian. Inbertsio honekin, TTT Groupek teknologia berrietan etengabe inbertitzeko duen tradizioari eusten dio, oraingoan jauzi kualitatibo eta kuantitatibo handia eginez”.

I+G funtsezkoak dira enpresarentzat, eta ia fakturazioaren % 15 hartzen dute. “Gaur egun I+G arloko 15 proiektu baino gehiago ditugu martxan”. Etorkizuneko erronken artean daude HIP proiektua sendotzea eta belaunaldi-erreleboa gauzatzea, “gaur egun familiaren hirugarren belaunaldia baikara enpresaren buru”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

 

Lotutako albisteak

Solargicek  eguzki-autokontsumoa  eta  birkarga  elektrikoa  uztartzen  ditu  trantsizio  energetikoa  bultzatzeko
09/10/2026 Ekintzailetza

Solargicek eguzki-autokontsumoa eta birkarga elektrikoa uztartzen ditu trantsizio energetikoa bultzatzeko

Bizkaiko enpresa EkoSpot garatzen ari da, elektrizitatea herritarrengana hurbiltzeko ekimena, eta Ekintzaile programaren babesa du.

Lointekek  galdatutako  gatzen  teknologia  Estatu  Batuetako  energia-instalazio  aitzindari  batera  eraman  du
08/10/2026 Nazioartekotzea

Lointekek galdatutako gatzen teknologia Estatu Batuetako energia-instalazio aitzindari batera eraman du

Euskadiko enpresak Natriumen parte hartzen du, Bill Gatesek sortutako TerraPower konpainiak bultzatutako proiektuan, eta energia aurreratuaren nazioarteko merkatuan duen posizioa indartu du

Bianditz  Group:  “Enpresa  sendotu  baten  indarraren  eta  eboluzionatzen  jarraitzeko  gaitasunaren  arteko  konbinazio  oso  interesgarria  dago”

Bianditz Group: “Enpresa sendotu baten indarraren eta eboluzionatzen jarraitzeko gaitasunaren arteko konbinazio oso interesgarria dago”

Bianditz Group-eko finantza-zuzendari berriak, Borja Infantek, konpainiaren hazkunde-potentziala nabarmendu du, eta digitalizazioaren, etengabeko hobekuntzaren eta talentuaren garapenaren alde egin du etorkizuneko erronkei aurre egiteko palanka gisa.

The  Pulse,  adimen  artifizialaren  bidez  laneko  giroa  hobetzen  laguntzen  duen  startupa
07/10/2026 Ekintzailetza

The Pulse, adimen artifizialaren bidez laneko giroa hobetzen laguntzen duen startupa

Ekintzaile programaren bidez SPRI Taldearen laguntza jaso duen enpresa Txinara misio komertzial eta teknologiko batera joateko aukeratutako Europako 7 enpresetako bat da

AZTIk  itsas  ekosistemei  buruzko  ikerketa  arriskuak  aurreikusteko  tresna  bihurtzen  du
07/10/2026 I+G+B

AZTIk itsas ekosistemei buruzko ikerketa arriskuak aurreikusteko tresna bihurtzen du

Euskal zentro teknologikoak GES4SEAS proiektu europarra koordinatzen du. Proiektuak itsasoari eragiten dioten presioak batera aztertzeko eta ekosistemen kudeaketa hobetzeko soluzioak garatu ditu.

Bexen  Cardio,  Ermuko  enpresa,  da  desfibriladoreen  fabrikatzaile  bakarra  estatu  osoan
06/10/2026 I+G+B

Bexen Cardio, Ermuko enpresa, da desfibriladoreen fabrikatzaile bakarra estatu osoan

Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du Fast Track Innobideak programaren bidez, eta Madrilgo autobus-flotarekin kontraturik handiena lortu du

SaveFamily,  haurrentzako  smartwatchak  eta  familia  osoarentzako  teknologia

SaveFamily, haurrentzako smartwatchak eta familia osoarentzako teknologia

Enpresak Abanto-Zierbenako (Bizkaia) Parke Teknologikoan du egoitza, eta adinekoentzako telelaguntza- eta lokalizazio-soluzioak eskaintzen ditu, eta gailu eta aplikazio berrietan egiten du lan.

ELEVATE  proiektu  europarrak  abiazio  elektrikorako  egoera  solidoko  baterien  garapenean  aurrera  egiten  du
05/10/2026 Berrikuntza

ELEVATE proiektu europarrak abiazio elektrikorako egoera solidoko baterien garapenean aurrera egiten du

CIDETEC Energy Storage-k parte hartzen du 21700 formatuko ion-litio prototipoko gelaxketarako elektrolito solidoen garapena, karakterizazioa eta balidazioa gidatzen eta elektrolitoa fabrikatzeko ereduak sortzen.

Revenant  hazi  egin  da  Europan,  industria-makinen  birmanufaktura  jasangarriaren  aldeko  apustuari  esker
02/10/2026 Ekintzailetza

Revenant hazi egin da Europan, industria-makinen birmanufaktura jasangarriaren aldeko apustuari esker

Bizkaiko enpresak ON Bizkaia 2026 sarietan 'Enpresa Berri Berritzaileen sorrera' sorrera jaso du.

AdosPharmak  osasun-soluzio  pertsonalizatuen  eta  prediktiboen  garapena  bizkortzea  du  helburu
02/10/2026 Ekintzailetza

AdosPharmak osasun-soluzio pertsonalizatuen eta prediktiboen garapena bizkortzea du helburu

Konpainiak, i+Medeko spin off batetik sortua eta osasun arloan biki digitalekin lan egiten duena, ROBIGELek proiektuan parte hartu du, Hazitek programaren laguntzarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.