Euskara industrian
Albisteak 13 Azaroa, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi
-
‘Nola galdetu AAri erantzun erabilgarri eta egiazkoak lortzeko’ onlineko jardunaldia euskaraz azaroaren 21ean. Adimen artifiziala enpresa eta erakundeetan eguneroko tresna bihurtu den ingurune batean, galdetzeak erdipurdiko erantzun bat edo benetan baliotsu bat lortzearen arteko aldea markatzen du. Jardunaldia AAren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatu nahi duten profesionalentzat pentsatuta dago, ChatGPT, Claude edo Gemini tresnetatik lortzen dituzten erantzunen kalitatea, fidagarritasuna eta zehaztasuna hobetuz.
Datorren astean egingo da ‘ChatGPT Prompt Engineering eraginkortasunez erabiltzea’ onlineko ikastaroa. Azken urteotan, adimen artifizialak azkar egin du aurrera, eta, horri esker, makinekin interakzioan aritzeko modu berriak ezagutu dituzte erabiltzaileek. Bereziki, ChatGPTren teknologia oso tresna erabilgarria da aplikazio askotarako, hala nola bezeroarentzako arreta, testu-sorkuntza eta, are, laguntzaile birtualak. Hala ere, eraginkorra izan arren, ChatGPT erabiltzea erronka bat izan liteke adimen artifizialarekin ohituta ez dauden erabiltzaileentzat.
Lazarraga Sariak Eredu topaketak 2024ko saridunen praktika onak ezagutaraziko ditu. Bai Euskarari Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, 'Lazarraga Sariak Eredu' topaketa antolatu du datorren azaroaren 28rako. Ekimenaren helburua da 2024an Lazarraga Saria jaso zuten hiru entitateen esperientzia eta praktika onak gertutik ezagutzea, euskararen presentzia arlo sozioekonomikoan sustatzeko eredu gisa. Goizeko 10:00etan hasiko da jardunaldia, Laudioko Grafik Sarea enpresaren egoitzan.
“Zibersegurtasun-laborategi” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Datuen analisian oinarritutako soluzioak eskaintzen dituen ingurunea. Zibersegurtasuneko laborategiko tresnek honetarako aukera ematen dute, besteak beste: intrusioak aztertu, anomaliak detektatu eta analisi prediktiboa egin. SPRI erakundeak enpresei eskaintzen dien aktibo edo baliabideetako bat da.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.