zibersegurtasun-laborategi
Datuen analisian oinarritutako soluzioak eskaintzen dituen ingurunea. Zibersegurtasuneko laborategiko tresnek honetarako aukera ematen dute, besteak beste: intrusioak aztertu, anomaliak detektatu eta analisi prediktiboa egin. SPRI erakundeak enpresei eskaintzen dien aktibo edo baliabideetako bat da.
Laborategian estatistikaren, informatikaren eta matematikaren alorreko profesionalek dihardute, esparru hauetan eskarmentu akademikoa eta industriala dutenak: ikasketa automatikoko tekniken garapena eta inplementazioa, datu-bolumen handien azterketarako estatistika eta informazioaren erauzketa eta predikzioa.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |
