2024ko otsaileko bannerra
Albisteak 23 otsaila, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira INDEUS, ENPATIKONOMIA, PUNTUEUS, Adimen Artifiziala eta PLM
-

Otsaileko IndeusBerriren azken agerraldia dugun honetan, INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma da albiste nagusi, urteko batzar orokorra egin baitu gaur bertan eta bi enpresa berriri ongietorria eman: EKIN eta GISLAN. Halaber ENPATIKONOMIA jardunaldia ekarri dugu gurera, martxoaren 15ean egingo da eta Talentua izango du ardatz. PuntuEusen txostena ere azpimarratu dugu eta EnpresaBidean Adimen artifizialari buruzko artikulua aukeratu dugu. Amaitzeko, industria berriaren hiztegiari hartu diogun kontzeptua: PLM

Phising erasoek gora egin dute eta mehatxuei aurre egiteko estrategia indartu du PUNTUEUSek.PUNTUEUS Fundazioaren urteko zibersegurtasun txostenaren arabera, 2023an jasotako eraso saiakeren % 43 phishing kasuak izan ziren. Datu horrek, aurreko urtearekin alderatuz gero 6 puntu altuagoa, agerian uzten du zibersegurtasunak eragiketa digitalen esparruan duen garrantzia gero eta handiagoa. 2022an, PUNTUEUSek 11 phishing edo pharming kasuri aurre egin behar izan zien, eta zifra hori 29ra igo da 2023an. Phishing kasuek gora egiteak eragina izan du abusu-tasa orokorraren eta azken honek eta gora egin du. Azken urtean, abusu-tasa orkorra % 0,4ko ratioan kokatu da.

ENPATIKONOMIA jardunaldia martxoaren 15ean egingo da Zinealdean.Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako lau ordu eta erdiko jardunaldia da Enpatikonomia. Enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera da. Oarsoaldean, gure eskualdearen garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometituta gaude, eta gure enpresetan talentua nola erakarri, garatu eta mantendu dezakegun ulertzea da aurtengo jardunaldiaren helburu nagusia. Oiartzungo Lintziringaina industria gunean dagoen Zinealdea eraikinean egingo da topaketa goizeko 9etan hasita.

2024an ardatz izango dituen gaiak finkatu ditu INDEUSek, Ekin eta Gislan enpresei ongietorria eman dien Batzar Orokorrean.Eibarko Markeskua Jauregiak hartu du Industriaren Euskal Plataformaren urteko bilera nagusia, non Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak eta Spriren Zuzendari Nagusiak parte hartu duten, Plataformako kide eta hainbat gonbidaturekin batera. Inoizko topaketarik jendetsuena izan da gaurkoa, izan ere INDEUSeko kideez gain, zenbait enpresa eta eragile ere gonbidatuak izan baitira, besteak beste Soziolinguistika klusterra edota Laboral Kutxa. Iaz hartutako konpromisoei erantzunez, Plataformaren “laguntzaile sarea” osatzen hasteko lehen urratsa eman da gaur eurekin.

Hiztegia 8

“PLM” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa. Produktu baten bizi-ziklo osoa hasieratik kudeatzeko prozesua; ingeniaritza-diseinua, fabrikazioa, zerbitzua eta merkatutik kanporatzeko erabakia barne. Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketak pertsonak, datuak, prozesuak eta negozio-sistemak biltzen ditu, eta enpresentzako ezinbesteko informazioa eskaintzen du. Industria berriaren hiztegian aurkituko duzun hitzetako bat da.

enpresaBIDEA_logoa

EnpresaBIDEA: Dena ez da adimen artifiziala.2022aren amaieratik, "Adimen artifiziala" (AA) munduan gehien erabiltzen den terminoetako bat bihurtu da. ChatGPTren etorrerak, OpenAIk garatutako teknologia iraultzailearen ereduak, mugarri bat ezarri du AAren gaitasunen pertzepzio publikoan. Hala ere, interes berri hori ez da erronkaz gaindi egon, nahasmen eta gaizki-ulertze aldi batek adimen artifizialaren esparrua astindu baitu. Horrela hasten da Alejandro Juez Latatuk EnpresaBIDEA egunkarirako idatzitako artikulua eta gaur IndeusBerrirako aukeratu duguna.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.