Banner ekaina 2023
Euskara industrian
Albisteak 8 ekaina, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira EnpresaBIDEAren I Topaketa, Gaitasun digital profesionalak, Bai Euskarari Sariak, Zibersegurtasun jardunaldia eta USNARI
-

EnpresaBIDEAren lehen Topaketa nabarmendu dugu gaurko IndeusBerrin, bertan izan garelako euskararen sustapenean eta Indeus ekimenean duen esperientzia partekatuz. Gaitasun digital profesionalak laguntza programaren aurtengo deialdia ere jaso dugu gaurko buletinean, baita datorren astean egingo diren bi ekitaldi ere: alde batetik Bai Euskarari sarien banaketa ekitaldia eta bestetik Zibersegurtasuna zuzendaritza-profiletan jardunaldia. Amaitzeko, astero legez, Industria berriaren hiztegiari hartutako kontzeptu bat: USNARI.

Zibersegurtasuna_irudi bat

Zibersegurtasuna zuzendaritza-profiletarako jardunaldia ekainaren 16an.Zibersegurtasuna gero eta kezkagarriagoa da enpresetan. Erakunde guztiek izan behar dute zibersegurtasun-estrategia bat. Estrategia hori bizia, eguneragarria eta erakundeko kide guztiak inplikatzen dituena izango da, eta zuzendaritza-profilek gidatu eta babestu behar dute. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egoera zibersegurtasuneko mehatxuei dagokienez, zein arriskuri aurre egin behar dieten enpresek, eta modu errazean aztertuko dugu zein urrats jarraitu behar dituen edozein erakundek zibersegurtasuna modu ezin hobean eta koherentean kudeatzeko, gure negozioen jarraipena arriskuan ez jartzeko eta zibersegurtasuna merkatuan lehiakortasuna sortzeko faktore gisa erabiltzeko.

Gaitasun digitalak programa

Gaitasun Digital Profesionalak laguntza programaren 2023ko deialdia argitaratu da.Gaitasun Digital Profesionalak oso tresna erabilgarria dira Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarea osatzen duten erakundeen aurrerabidean, haien lehiakortasuna handitzeko eta merkatuetan duten posizionamendua indartzeko aukera ematen bait dute. Ildo horretan, ezinbestekoa da enpresa bakoitzaren egoera partikularra ezagutzea, erakundea osatzen duten pertsonen Gaitasun Digital Profesionalak aztertzeko eta hobetzeko plan pertsonalizatu bat ezarri ahal izateko, pertsonen eta enpresaren beraren produktibitatea hobetzeko bidean beste urrats bat eman ahal izateko. Ekainaren 9an hasi eta azaroaren 30ean bukatuko da eskaerak aurkezteko epea.

EnpresaBIDEA I Topaketa

EnpresaBIDEA I Topaketa: Lurralde lehiakortasunaren, ekonomiaren eta euskararen bideetan barrena.EnpresaBIDEAk beste urrats bat eman nahi izan du eta I. Topaketa burutu du Bilboko BAT dorrean, euskal ekosistemako askotariko eragileak leku bakar batean bilduta. Lurralde lehiakortasunaren oraina eta etorkizuna, eta euskarak ekonomia eta enpresa munduan duen rola izan ditu hizpide I. Topaketak, bertaratu diren 100 bat gonbidaturen aurrean. Mondragoneko, Euskal Herriko Unibertsitateko, Kutxabankeko, Iberdrolako edota Eusko Ikaskuntzako kideak bertaratu dira, besteak beste, EnpresaBIDEAren lehen jardunaldira. SPRI ere bertan izan da; jardunaldiko bigarren mahai inguruan parte hartu du eta euskararen sustapenean eta bereziki INDEUSen esperientzia partekatu.

Hiztegia 6

“USNARI” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Zerbitzari batean kokatutako programa informatikoa, sarean dabilen informazioa monitorizatzen duena, handik informazioa ateratzeko. Sare-txartelak gai dira egiaztatzeko jasotako informazioa beren sistemara zuzenduta dagoen ala ez eta, ezezkoan, hura baztertzeko. Nolanahi ere, snifferraren bidez helbideak egiaztatzeko iragazkia desaktibatu egin daiteke, eta, kasu horretan, sare-txartelak ordenagailura iritsitako pakete guztiak onartuko ditu, kontuan hartu barik gailu horretara zuzenduta dauden ala ez.

Bai Euskarari sariak 2023

Datorren astean banatuko dira Bai Euskarari Sariak Donostian.Askotan haizea kontra izanda ere, beraien egunerokoan euskara txertatu eta, gainera, inguruan eragiten duten hiru ziurtagiridun saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu. Sariak banatzearekin batera lan munduan euskara bultzatzeko ahalegina egiten dutenen eta Bai Euskarari komunitatearen elkargune ere izan nahi du topaketak. Bai Euskarari Sarien 14.edizioa izango da ekainaren 14an egingo dena.Donostiako Miramar jauregiak hartuko du ekitaldia, 13:30etatik aurrera.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.