Indeusberri_maiatzeko bannerra
Albisteak 19 maiatza, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

CIKAUTXO, IndeusElkarrizketak solasaldian, Euskara Langai jardunaldia, Enpresen Erantzukizun Linguistikoa lantzeko eredua, Power BI tailerra eta SPRI Hiztegiko kontzeptu bat dira gaurko protagonistak.
-

Indeus Elkarrizketak egitasmoaren solasaldi berri bat dakarkigu gaur IndeusBerrik: CIKAUTXOko Javier Príncipe eta Ramon Mendigurenekin izandakoa elkarrizketa. Datorren astean, Iruñeko Baluarte jauregian egingo den Euskara Langai jardunaldia ere gogoratu nahi izan dugu. Eta honekin guztiarekin, Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sortu duten Enpresen Erantzukizun Linguistikoa lantzeko eredua, Enpresa Digitalak uztailerako antolatutako POWER BIri buruzko tailerra eta Industria Berriaren SPRI Hiztegiko kontzeptu bat: Engainu-teknologia.

ERALAN 5_gidaren irudia

Enpresen Erantzukizun Linguistikoa lantzeko eredua sortu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. “Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa kudeatzeko Eredua. ERALAN5 gida” izeneko argitalpenak baliabideak eskaintzen ditu Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko gaien artean Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa lantzeko, hizkuntzak kudeatzeko arau etikoen eta sozialen araberako onurak agerian jarrita.

Euskara Langai_INDEUS irudia

Euskara Langai jardunaldia, maiatzaren 24an Iruñean. Nafarroako Gobernuak eta Euskarabidea – Euskararen Nafarroako Institutuak antolatutako jardunaldian, Nafarroako esparru sozioekonomikoan euskara sustatzeko esperientziak erakutsiko dira, baita Foru Erkidegotik kanpokoak ere, besteak beste INDEUS, Industriaren Euskal Plataformaren esperientzia, SPRIren eskutik. Maiatzaren 24an, goizeko 9:00tan da hitzordua, Baluarte Jauregian.

CIKAUTXO_Indeus Elkarrizketak

CIKAUTXO Indeus Elkarrizketak solasaldian. Cikautxo Kooperatibako presidente Javier Príncipek eta Ramon Mendiguren, Euskara taldeko kideak hartu gaituzte Berriatuako lantegian. Cikautxo bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu: sorrera, bilakaera, nazioartekotze prozesua eta honetan guztian euskarak izan duen garrantzia. Elkarrizketan esan digutenez “euskera kudeatzeak asko lagundu die gainerako hizkuntzak txertatzen.”

Indeusberriren ikonotipoa

“Engainu-teknologia” Industria berriaren SPRI Hiztegian. Segurtasun zibernetikoaren defentsa-sistema, sare batean sartzea lortu duen zibergaizkile batek kalte esanguratsua egitea eragozteko helburua duena. Horretarako, sistemak tranpa edo engainuak sortzen ditu, gaizkilearentzat erakargarriak diren aktibo teknologikoak imitatzen dituztenak. Ingelesez ‘deception technology’; gaztelaniaz ‘tecnología de engaño’. Industria berriaren SPRI Hiztegiko kontzeptu bat, astero, IndeusBerrin.

Business Intelligence_irudia

"Business Intelligence: aztertu, bisualizatu eta partekatu informazioa Power BI erabiliz" tailerra uztailean, Enpresa Digitalaren eskutik. Neurketak egin eta datuak monitorizatu nahi dituzten edozein sektoretako profesionei zuzendutako bi eguneko tailerra, ondoren txosten aurreratuen diseinu eta garapenaren bidez euren prozesu finantzario edo administratiboren errendimendua hobetzeko erabaki eraginkorrak hartu nahi dituztenak. Txanda bat aurrez aurrekoa izango da eta bigarrena berriz onlinekoa.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.