Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 apirila, 2022 Euskara industrian Indeusberri

INDEUS Elkarrizketak, Industriaren Euskal Plataformako enpresekin egindako solasaldi sorta abiarazi du Sprik

Ampo, Biele Group, Brta, Cikautxo, Ega Master, Eika, Elay, Energia Klusterra, Esle, Gaia Klusterra, Ikerlan, Maier eta Vicomtech-ek hartu dute parte aste honetan argitaratzen hasiko den elkarrizketa-sail honetan.
Indeus Elkarrizketak irudia

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteetako ordezkariei egindako elkarrizketek osatzen dute plataforma honek abiarazitako ekimen berria. Apirilaren amaieran hasi eta uztailera bitartean, astero bideo formatuan grabatutako elkarrizketa bat argitaratuko du Sprik, IndeusBerri gunean.

INDEUS Elkarrizketak ekimenaren lehen fase honetan plataformako hamahiru kidek hartu dute parte: Leire Colomo (AMPO), Maider Aizpuru (BIELE GROUP), Rikardo Bueno (BRTA), Javier Principe eta Ramon Mendiguren (CIKAUTXO), Aner Garmendia (EGA MASTER), Iñigo Arrieta (EIKA), Imanol Iparragirre (ELAY), Miriam Frances (ENERGIA Klusterra), Eneko Astigarraga (ESLE), Oihana Arrieta (GAIA Klusterra), Ion Etxeberria (IKERLAN), Koldo Kortabitarte (MAIER) eta Nora Gurrutxaga (VICOMTECH).

Solasaldiotan, erakunde bakoitzaren historia eta jarduna ezagutzearekin batera, euskararen presentzia, hizkuntzen kudeaketa eta industrian euskararen erabilera handitzeko gogoetak dira hizketa gai nagusi.

Lehen fasea bukatuta, INDEUSeko gainerako partaideek aukera izango dute bigarren solasaldi-sortan parte hartzeko.

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma, Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen duten ekimena da, Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea helburu duena. Gaur egun 29 enpresa, zentro teknologiko eta elkarte ditu INDEUSek.

Lotutako albisteak

19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak