Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 urria, 2021 Azpiegiturak Sprilur

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak abian jarri ditu Irungo Hiframasa lantegi zaharra (9.850m2) eraisteko eta eraberritzeko lanak


  • Hiruna mila metro koadroko okupazio-azalera duten bi pabilioi industrial berri, 6,7 milioi euroko inbertsioa eskatu dutenak.

  • Pabilioietako batean kokatuko da fabrikazio industrialeko prozesuetarako zerbitzu integralak eskaintzen dituen Katealegaia enpresa, ezgaitasuna duten pertsonen inklusio soziolaborala bultzatzen duena/

 

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.k (Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irungo Udalak eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek eskualde garapenerako Oarsoko Industrialdea, S.A. agentziaren bidez partaidetua) abian jarri ditu Irungo Hiframasa lantegi zaharraren instalazioak eraberritzeko lanak. Une honetan ezertarako erabiltzen ez den espazio industrial horrek —9.850 m2.ko okupazio-azalera eta 12.805 m2.ko eraikigarritasuna ditu— eraberritze-prozesuari ekingo dio, bere balioa berreskuratzeko eta bertan eraikitzen ari diren bi pabilioi berriak jarduera ekonomiko berrietara bideratzeko.

 

Ordezkari instituzionalek, hots, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Trantsizio Energetikoko sailburuorde Mikel Amundarainek, Ekonomi Sustapen, Turismo, Landa inguruneko foru diputatu Jabier Larrañagak, Irungo alkate José Antonio Santanok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomi sustapeneko zuzendari Iker Estensorok eta Sprilur-eko zuzendari nagusi Txaber Ourok bertara egin duten bisita batean aukera izan dute in situ ezagutzeko hasi berri diren eraberritze-lanen egoera eta bilakaera. Erakunde arteko lankidetza proiektu berri horri esker berreskuratu egingo dira une honetan inork erabiltzen ez dituen guneak, espazio industrialen eskaera gero eta handiagoa den eskualde batean.

 

Zaharkitutako eraikinak eraitsi ondoren, birgaitze-proiektuaren asmoa da azalera osoa atontzea eta bi pabilioi eraikitzea elkarren ondoan, zeintzuek hiruna mila metro koadro inguruko okupazio-azalera izango baitute. Pabilioiek behar diren azpiegitura-zerbitzuetako hartune guztiak izango dituzte: hornidura eta saneamendua, energia, gasa, telekomunikazioak, eta abar.

 

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak lokal eta pabilioi industrialen eskaera iraunkorra izan du Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetako eremu industrialetan kokatu nahi duten enpresen aldetik. Hori dela medio, pabilioiak ia esleituta egon dira eraikuntza-lanak amaitzerako. Uste da lanak 12 hilabeteko epean egingo direla, eta inbertsioa 6,7 milioi eurokoa izango da.

 

Interes sozialeko Katealegaia enpresa industriala izango da Irungo gune horretan eraikiko diren pabilioietako batean sartuko den lehena. Konpainiaren jarduera nagusia da serieko fabrikazio-prozesuetarako zerbitzu industrial integralak eskaintzea, baina horrez gain ezgaitasuna duten pertsonen enplegua eta inklusio soziolaborala ahalbidetzen ditu, pertsona horien zerbitzuak eskainiz eskulan espezializatua behar duten beste enpresa batzuei.  Katealegaiak 4.500 metro koadroko eraikin propio bat izango du, zeinetan proiektu berritzaile bat jarriko duen martxan ogi-labe bat osorik fabrikatzeko, instalazioak bateratuz, irisgarritasuna hobetuz, osasuna zainduz eta berrikuntza teknologikoa eta robotizazioa landuz. Konpainiaren kalkuluen arabera, ekimen horrekin inklusio soziolaboraleko 26 enplegu berri sortuko dira hiru urtean, hots, egungo plantillaren %50 baino gehiago.  Era berean, espazio bat gordeko da proiektu berriak garatzeko etorkizunean. Bigarren pabilioia esleitzeko dago oraindik, urte amaieran bukatuko baita horretarako prozesua.

 

Birgaitze eta berreskuratze industrialeko proiektu hau Sprilur eta Industrialdeak sozietateek martxan jarritako eraldaketa eta sustapen plan baten barruan sartzen da, oinarritzat hartzen dituena 2024rako Plan Estrategiko batean jasotako jarduera-ildoak. Hala, lehentasunezko helburuak dira espazioak, zerbitzuak eta azpiegiturak eskaintzea industria-jarduera bermatzeko hazkunde ekonomiko jasangarri eta inklusibo baten bidez, eta baita ere industria-lurzoruak optimizatzea, erabiltzen ez diren lur-arloak eraberrituz, birgaituz, deskontaminatuz eta berreskuratuz.

Jarduera-ildo estrategiko horiek martxan jartzeko, Sprilur Taldeak oinarritzat hartuko ditu, batetik, Industria Garatzeko eta Nazioartekotzeko Plana, hondatutako industria-lurzoruak lehengoratu eta balioan jartzeko, eta bestetik, Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko BERPIZTU programa, Lehentasunez Jarduteko Eremuak (LJE) Bultzatzeko Erakunde-Arteko Planaren eta Eskualdeetako Plan Estrategikoen (Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterriak, Oarsoaldea eta Aiaraldea) bitartez. Bestalde, eskura izango ditu baita ere “Euskadi Next” 2021-2026-Berreskuratze eta Erresilientzia Programako funtsak. Programa horren helburua da industria-lurzorua lehengoratzea, zaharkituta dauden eraikinak zaharberritzea eta babesa ematea proiektu estrategiko berritzaile eta jasangarrien sorkuntzari.

 

Bidasoa Oarsoko Industrialdea zenbakitan

 

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.k 10 enpresa-gune eta industrialde sustatu eta kudeatu ditu Bidasoan eta Oarsoaldean. Industrialdeak Programan integratutako sozietateen artetik, zalantzarik gabe hauxe da enpresa-guneen kudeaketan eta bere eskualdeko espazioen eskaera-bolumenean arrakasta-indize handienak dituen sozietateetako bat. Bere ekimenen kokaleku paregabeak, Europa hegoaldeko muga eta itinerantzia korapilotik hurbil, argi erakusten du enpresek daukaten interesa Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetan kokatzeko.

 

Hauek dira aurreikusita dauden inbertsioak:

 

 

AURREIKUSITAKO ENPRESA-GUNE BERRIAK
KOKAPENA: Aurreikusitako inbertsioa (milioi €) Lursailaren azalera guztira

 

Gehienezko okupazioa (m²) Eraikigarritasuna (m2)
Irun-Hiframasa 3,6 9.850 6.402 12.805
Irun-Cycobask 3,70 11.300 5.895 14.690
Partzela berria Arason (Irun) 5,20 15.123 10.417 14.105

 

 

 

Bidasoan eta Oarsoaldean sustatutako enpresa-guneak

KOKAPENA: Inbertsioa (M €) Urbanizatutako partzelen azalera Jasotako eraikinak eta pabilioiak Enpresak Lanpostuak
Irun-Arretxe Ugalde-Pabilioiak 20,61 29.284 62 446
Irun-Arretxe Ugalde-Eraikina 5,51 25 82
Irun-Gabiria 11,98 28.505 39 332
Irun-Oianzabaleta 3,18 25.835 5 250
Irun-Araso-Pabilioiak 13,52 16.997 30 383
Errenteria-Masti Loidi 1,93 3.755 9 43
Errenteria-Txirrita Maleo 11,60 10.150 35 504
Lezo-Sagasti 5,19 16.420 18 148
Oiartzun- Ugaldetxo 1,78 7.877 23 163
Pasaia-Nabalaldea 16,65 17.625 20 171
Errenteria-Egiburuberri 3,27 1.364 1 29
Irun-Gametxo 1,50 4.947
GUZTIZKOAK 96,71 30.782 130.273 267 2.551

 

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak