“EuCanImage”, Big Data eta adimen artifiziala minbiziaren diagnostikoa hobetzeko
UPV/EHUk proiektu europar horretan parte hartzen du Zuzenbide eta Giza Genomako Katedraren bidez.
“Teknologiaren sektorea apustu segurua da”
Covid-19aren gaixotasunak eragindako konfinamenduaren ondoren, lan-merkatuan eta haren mugimenduetan eman den eragin ekonomikoen inguruan galdera asko daude. Galdera horiei erantzuteko, Iñaki Goyeneche ieTeam euskal aholkularitzako Pertsonen Garapeneko arduradunak, Be Basque Talent Network jardunaldi birtualetan (atzerrian dauden euskaldunei zuzendutakoak) azaldu zuenez, 2020an sektore teknologikoak izango du lan merkatu indartsuenetariko bat.
Bio-osasunaren sektoreko 75 enpresek sortzen dute Euskadiko BPGaren % 1,45
Basque Health Klusterraren Ohiko Batzar Orokorrean aurkeztu ziren sektorearen datuak
Ausolanek elikagaiak 3Dn inprimatzen ditu, adinekoentzako produktu testurizatuak hobetzeko
Faktore askok eragiten dute pertsonen elikaduran, zapore-aniztasunetik oroitzapenetara edo ikusmenera, esate baterako. Horren ondorioz, Ausolan euskal enpresak fabrikazio gehigarriko teknologiak txertatu ditu, elikagaiak irensteko arazoak dituzten adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan haiek dituzten beharrei erantzuteko.
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”
Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus & Coacheko buruak koronabirusaren ondorioz gizarteak bizi izan duen geldialdiak larrialdi klimatikoari aurre egiteko beharra bizkortu besterik ez duela egiten defendatzen du. CAF taldeko kide den enpresa honetako zuzendariak adierazi duenez, "garraio publikoa ezinbesteko faktorea da hiri modernoen garapen jasangarria lortzeko". Aurten bere enpresari egindako hamar eskarietatik ia bederatzi emisio...
Teknikerrek material isolatzaile berriak garatu ditu, eraikuntzan biltegiratze termikoa bultzatzeko
Tekniker zentro teknologikoak, NanoPCM proiektuaren barruan, matrize inorganikoetan fase aldaketa duten materialak garatu ditu (PCM, gauez energia askatzen dutenak eta egunez xurgatzen dutenak).
Gaikerrek material elektronikoen 3D inprimaketa sustatzen ari da, mikroelektronika belaunaldi berrian aurrera egiteko
Gaiker zentro teknologikoak, proiektu berri baten bidez, elektronika alternatiboaren belaunaldi berri bat sortzeko lanean hasi da, teknologia-hornitzaileen mendekotasuna murriztu ahal izateko.
Tecnalia: “Trantsizio energetikorako bidea berrikuntzan eta teknologian oinarritu behar da”
Datu bakar batekin, hurrengo urteetan aurre egin beharko zaion trantsizio energetikorako erronka handia ulertzen da: gaur egun, energia-iturri guztietatik, % 80 erregai fosila da. Ehuneko hori nabarmen murriztu beharko da 2050ean neutraltasun klimatikoaren helburua lortzeko. "Deskarbonizazio sakona dakar egoera honek, % 100 berriztagarria den energiarena", laburbildu du Fernando Espiga Tecnaliako trantsizio-arduradunak, BRTA aliantzako zentro teknologiko honek antolatutako saio birtual batean.
Europak 3,4 milioirekin hautatu du SOMAprobes startup-aren proiektu bat, koronavirusari aurre egiteko
Europako Batzordeak SOMAprobes startup gipuzkoarraren proiektua hautatu du, haren garapena bizkortzeko eta Covid-19aren aurkako borrokan tresna berriak izateko
CampTecnológico ekimenak edizio hibrido berri bat abiarazi du onlineko eta aurrez aurreko tailerrekin
Programak 10 urte daramatza STEAM bokazioak sustatzen
Haritivek aurrerapenak lortu ditu kostu eta tamaina handiko piezak sortzeko fabrikazio aurreratuko teknologian
Hiru urteko lanaren ondoren, Haritive proiektua amaitu da, eta aurrerapen handia lortu du fabrikazio aurreratuan. Fabrikazio mota hau kostu handiko materialak dituzten balio handiko eta tamaina ertain-handiko piezetan erabiltzen da, bereziki eskakizun handiko industria-sektoreetan, hala nola aeronautikan, ontzigintzan edo lanabes eta moldeen fabrikazioan.
Gailu biodegradagarri berriak itsas ekosisteman atun-arrantza jasangarriago bat lortzeko
Azti zentro teknologikoak, BRTA aliantzako kideak, Biofad proiektu europarrean lan egin du, itsas ekosisteman eragin hain kaltegarriak ez dituzten arrantza-metodoak diseinatzen eta ezartzeko.
Arantza del Pozo, Vicomtech: “Gero eta enpresa gehiago jotzen dute guregana hizketaren eta hizkuntzaren teknologiak fabrikazioan eta osasun sektorean txertatzeko interesarekin, prozesuak optimizatzeko”
Mundu digitala geroz eta interaktiboagoa da. Interneten egindako bilaketek, laguntzaile birtualek edo 'online' itzulpen-sistemek erabiltzaileen bizitza errazten dute Hizketaren eta Hizkuntza Naturalaren Teknologiei esker. Teknologia hauek automatikoki prozesatzen dituzte mintzamena eta giza hizkuntza. Donostian egoitza duen eta BRTA aliantzako kide den Vicomtech ikerketa-zentroa erreferente bat bihurtu da Adimen Artifizialaren eta Visual Computing-en ikerketa aplikatuan, eta industria eta osasun sektoreetako gero eta erakunde gehiago laguntzen ditu.
“Kultura eta Hiritartasuna” topaketak ireki du proiektuak aurkezteko deialdia Tabakaleran egingo duen ediziorako
Jardunaldiak kultura, zientzia, teknologia eta naturaren arteko trukeei buruzkoak izango dira
CIC nanoGUNEk koordinatutako proiektu batek 4 milioi euro inguru jaso ditu Europako Batzordetik
Europako SPEAR proiektuaren helburua da material eta fenomeno berriak aztertzea etorkizuneko memoria eta prozesadoreetarako
VIVEbiotech enpresak bektore biralak ekoizten ditu nazioarteko 24 proiektutarako, medikuntza pertsonalizatuan eta doitasun-medikuntzan aurrera egiteko helburuarekin
Bioteknologiaren eta osasunaren sektorea Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategiaren (RIS3) barruan estrategikotzat identifikatutako hiru blokeetako bat da. Arlo honen inguruan, enpresek eta administrazio publikoek urteetan zehar egin dute apustu. Ahalegin hori bere emaitza ematen ari da, VIVEbiotech bezalako enpresek ematen ari diren pausoekin. Enpresa bioteknologiko hau 2015ean sortu zen, eta minbiziaren aurka borrokatzeko nazioarteko proiektu berri bat hasi berri du -24 proiektu daramatza-, Japoniako farmazia-talde batekin medikuntza pertsonalizatuan eta doitasunean sakontzeko...
Atlas Molecular Pharmak eta CIC bioGUNEk minbiziaren eta gaixotasun autoimmuneen aurkako tratamendurako alternatibak bilatzeko proiektu europar bat bultzatu dute
Europako Batzordeak 1.500 proposamen baino gehiago jaso ditu, eta hautatuak izan diren 147en artean proiektu hau agertzen da. Glytunes ekimenean, CIC bioGUNEren 'spin off' bat den Atlas Molecular Pharma eta biozientzietako elkarlaneko ikerketa-zentroa berak parte hartzen dute. EBko 3,7 milioi euro jaso dituzte gaixotasun autoimmuneen eta minbiziaren aurkako estrategia terapeutiko berrien inguruan ikertzeko.
Inspira STEAM proiektuak edizio berri bat abiarazi du 2020-21 ikasturterako
Ekimenean parte hartu nahi duten tutore eta ikastetxeak behar dira
Auria Solutionsek ibilgailuen zorua eta isolamendua sortzerakoan baztertzen diren plastikoak berrerabiltzearen alde egin du
Automobilgintzaren sektoreak pausoz pauso jarraitzen du ekonomia zirkularraren aldeko apustuan. Honen adibide bat ProTIER proiektua da, ibilgailuen zoruaren eta isolamendu akustiko eta termikoen fabrikaziotik datozen material plastikoak berrerabiltzea helburu duena.
CIC energiGUNEk aurrera egin du grafenoz egindako bateria jasangarrien arloan
Energiaren biltegiratzea hurrengo urteetako mugikortasun iraunkorraren eta trantsizio energetikoaren gakoetako bat da. Arlo honetan nazioarteko erreferentzia zentroetako bat da CIC energiGUNE. Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen Miñanoko parkean kokatuta dagoen zentroa eta BRTA aliantzaren barruan dagoena, ikerketa berria gauzatu du grafenoarekin eta beste material jasangarriekin egindako bateriak gaur egun mugikortasun elektrikoan gehien erabiltzen diren ion-litioko baterien alternatibak sortzeko.