Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 ekaina, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Atlas Molecular Pharmak eta CIC bioGUNEk minbiziaren eta gaixotasun autoimmuneen aurkako tratamendurako alternatibak bilatzeko proiektu europar bat bultzatu dute

Europako Batzordeak 1.500 proposamen baino gehiago jaso ditu, eta hautatuak izan diren 147en artean  proiektu hau agertzen da. Glytunes ekimenean, CIC bioGUNEren 'spin off' bat den Atlas Molecular Pharma eta biozientzietako elkarlaneko ikerketa-zentroa berak parte hartzen dute. EBko 3,7 milioi euro jaso dituzte gaixotasun autoimmuneen eta minbiziaren aurkako estrategia terapeutiko berrien inguruan ikertzeko. 

Europako Batzordeak 1.500 proposamen baino gehiago jaso ditu, eta hautatuak izan diren 147en artean  proiektu hau agertzen daGlytunes ekimenean, CIC bioGUNEren ‘spin off‘ bat den Atlas Molecular Pharma eta biozientzietako elkarlaneko ikerketa-zentroa berak parte hartzen dute. EBko 3,7 milioi euro jaso dituzte gaixotasun autoimmuneen eta minbiziaren aurkako estrategia terapeutiko berrien inguruan ikertzeko. 

2015ean sortutako euskal enpresa bioteknologikoak eta CIC bioGUNEk (biak Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan kokatuta daude, Euskadiko Parke Zientifiko eta Teknologikoen Sarearen barruan) beste sei ikerketa-erakunderekin eta Europako hiru enpresa bioteknologikorekin lankidetzan daude, arlo horren inguruko ezagutzan aurrera egiteko.  

Glytunes ekimena hurrengo lau urteetan garatuko da, minbiziaren eta gaixotasun autoimmuneen aurkako borroka aztertzeko xedearekin. Zelulak estaltzen dituzten azukreen glikanoen– funtzionamenduaren ezagutzan aurrera eginez oinarrituko da ekimenaren lana ,izan ere zelula horiek tumore zeluletan eta bakterio eta birusen zeluletan aurkitzen baitira. Batzuetan, azukre hauek sistema immuneak gorputzarenak izango balira bezala hartzen ditu, eta, horregatik, ez ditu gorputz arraroak bezala identifikatzen. Egoera honen ondorioz, sistemak ez du gorputz arraro hauen aurka jotzen. 

Euskadiko Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen eta BRTA aliantzako kide den CIC bioGUNEtik azaldu dutenezazukre horiek immunitate-sistemarekin eragina izateko gaitasuna dute, zelulak aktibatu edo inhibitu ahal izateko, eta gorputzak patogenoak ezagutzeko seinale gisa balio duteGlytunesek elkarreragin horiek nola gertatzen diren sakontzea espero du, baita birus edo bakterio bat dagoen egoeretan ere, teknika desberdinekin aztertzeko eta elkarreragin horiek modulatzeko moduak erregistratzeko. Glikanoak sintonizatu nahi dituen proiektua denez, ekimen hau Glytunes izena hartu du. 

CIC BioGUNEk glikobiologiaren arloan ezagutza berria sortu nahi du ekimen honekin, oraindik ikertzeko asko baitagoaldi berean, Atlas Molecular Pharma euskal bioteknologia enpresak proiektuan lan egiten du ezagutza hori tresna erabilgarrietan bihurtzeko helburuarekin. Erreminta horiek gaixotasunen aurka borrokatzeko interakzioak modulatuko dituzten farmako berriak izango dira. 

Euskadiko biozientzien eta osasunaren sektorearen beste aurrera pauso bat da hau. Sektore honetan osasun-zentroak eta dagozkien ikerketa-zentroak,CICak eta sektoreko enpresak sartzen dira. Biosasuna da Euskadiko espezializazio adimentsuko estrategiak (RIS3) Euskadirako lehentasunezkotzat jotzen duen sektoreetako bat.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak