Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da
-

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak ekintzailetza bultzatuko du aurten 4,5 milioi eurorekin, SPRI Taldeak kudeatutako Ekintzaile eta Hazten+ laguntza-programei esker. Horien helburua da Euskadin oinarri teknologikoko enpresa-proiektu berritzaile berriak sortzen, finkatzen eta hazten laguntzea.

Bi programa horiek Euskadi 2030 Industria Planaren estrategiaren barruan daude, eta ekintzailetza-ekosistema lehiakor, berritzaile eta lehentasunezko sektore estrategikoekin bat datorrena indartzera bideratuta daude. Hala, arreta berezia eskaintzen die produktu-prozesuari lotutako industria-proiektuei eta zerbitzuei.

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Ekintzaile: enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko laguntza

3,5 milioi euroko aurrekontua duen Ekintzaile programaren bidez, Eusko Jaurlaritzak laguntza ekonomikoa eskaintzen du (gehienez itzuli beharrik gabeko 30.000 euro), pertsona fisikoek edo enpresa berriek bultzatutako enpresa-proiektuetarako, baldin eta ideia heltzeko eta martxan jartzeko fasean badaude eta Business Innovation Center (BIC) baten tutoretza badute. Gainera, aholkularitza aditua ere jasotzen du ideiak heltzeko eta martxan jartzeko.

Barne-ekintzailetzako kasuetarako, hau da, Euskadiko enpresen barruan sortzen diren ekintzailetza-proiektuetarako (barneko talde sustatzaile batek bultzatutakoak, enpresa-proiektu berriak sortzera bideratutakoak eta enpresaren egungo jarduera dibertsifikatzea eragiten dutenak), zenbateko bera emango da, itzuli beharrik gabeko 30.000 eurora arte, diruz lagun daitezkeen gastuen % 70era arteko dirulaguntzaren intentsitatearekin. Laguntza hori, gainera, % 100era arte handitu ahal izango da proiektua gauzatzeko epe barruan enpresa berria eratuz gero.

Ekintzailek, gainera, laguntza integrala ematen du, proiektuen bideragarritasuna aztertu eta onuradunek dagozkien enpresa-planak garatu ahal izateko.

Hazten+: bultzada potentzial handiko proiektuen hazkunde eta kontsolidazioari

Bestalde, Hazten+ programak 1 milioi euroko aurrekontua du, eta horren helburua da garapen-aurreikuspen handiak edo inpaktu handiko proiektuak dituzten, edo disrupzio teknologiko handiko enpresa txikiei eta startupei laguntzea, bai Ekintzaile programaren jarraipen natural gisa, bai aurrerapen frogagarriak dituzten enpresa gazteei zuzenduta. Diruz lagun daitezkeen gastuen % 70 arteko itzuli beharrik gabeko laguntzak dira (proiektu bakoitzeko gehienez 100.000 €).

Hazi+ 2026 proiektuak Ekintzaile+ programaren lekukoa hartuko du, eta Enpresa Plana gauzatzeko edo garatzeko beharrezkoak diren funtsezko gastuak finantzatzen ditu: talentudun pertsonen kontratazioa, kanpoko aholkularitza teknikoa, alokairuak, jabetza industriala eta proiektuaren sustapena.

2023ko urtarrilaren 1aren ondoren sortutako (enpresa bioteknologikoen kasuan, 2021eko urtarrilaren 1aren ondoren sortutakoak) eta datozen 3 urteetan gutxienez 3 lanpostu sortzea aurrez ikusten duten enpresa berritzaile edo oinarri teknologikoko Euskadiko enpresa txikiei zuzenduta dago

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euroko  Arrisku  Kapitaleko  Funtsa  sortu  du  Euskadiko  industriako  ETEen  tamaina,  lehiakortasuna  eta  eraldaketa  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia

Euskal  ontzi  nautiko  elektrikoen  industria-sektore  berria  sortu  du

Euskal ontzi nautiko elektrikoen industria-sektore berria sortu du

“Zero Emissions Marine Boat” ontzi nautiko elektriko eta deskarbonizatuen belaunaldi berriaren garapena bultzatzeko Proiektu Eraldatzaile berri bat da. Industria-sektore berri horrek Europaren buruan kokatzen du Euskal AE

Zabalik  dago  Top  101  Spain  Up  Nation-en  III.  ediziorako  hautagaitzak  aurkezteko  epea
07/07/2026 Ekintzailetza

Zabalik dago Top 101 Spain Up Nation-en III. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea

Parte hartu nahi duten enpresek 2026ko irailaren 11ra arte izena eman ahal izango dute

Eusko  Jaurlaritzak  ETEak  hazkunde  handiko  sektoreetara  dibertsifikatzeko  programa  berri  bat  ireki  du  54  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak ETEak hazkunde handiko sektoreetara dibertsifikatzeko programa berri bat ireki du 54 milioi eurorekin

Mikel Jauregi sailburuak iragarri du programa ireki dela, Gasteizko Zayer enpresara egindako bisitan. Industria-arloko ETE horrek nagusiki energiaren sektorera eta sektore aeroespazialera bideratutako ahalmen handiko makina-gama berri bat muntatzeko dibertsifikazio-proiektua aurkeztu du programan

Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  11.  deialdia  jarri  du  abian,  azken  hamarkadan  euskal  enpresen  eta  startupen  arteko  kontratuetan  lortutako  10  milioi  euroko  balantzearekin
02/07/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BINDen 11. deialdia jarri du abian, azken hamarkadan euskal enpresen eta startupen arteko kontratuetan lortutako 10 milioi euroko balantzearekin

Deialdi berria irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta soluzio disruptiboak bilatzen ditu industria adimendunean, antolamendu efizientean, energian eta jasangarritasunean eta merkaturatzean.

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

Eusko  Jaurlaritzak  HAZITEK  programaren  bidez  505  milioi  euro  mobilizatu  ditu  aurten  industria  arloko  I+G  proiektuetan,  duela  bi  urte  baino  bi  aldiz  gehiago

Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora

Industriaren  Euskal  Kontseiluak  Euskadi  2030  Industria  Planaren  lehen  jardueren  balantzea  egin  du

Industriaren Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen jardueren balantzea egin du

Buru izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaikoa, Eider Mendoza Gipuzkoakoa eta Mikel Jauregi Industriako sailburua.

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.