Ekintzailetza Industria Next Level
Albisteak 20 Marzo, 2026

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.
-

Ez galdu aukera eta eskatu laguntza maitzaren 24a baino lehen!

SPRIk urteak daramatza ekintzailetza bultzatzeko ekintzak garatzen. Enpresa-egitasmo berriei laguntza integrala, malgua eta haien beharren araberakoa ematea da helburua, martxan jarri ahal izateko, hazteko eta merkatuan arrakastaz finkatzeko.

Aurtengo edizioan, Hazten+ 2026k Ekintzaile+ programaren lekua hartu du eta Industria Plana – Euskadi 2030ekin lerrokatu da, hazteko, sendotzeko eta jarduera ekonomikoa sortzeko gaitasuna duten proiektu berritzaileei lehentasuna emanez, bereziki industriaren eta hari lotutako zerbitzuen esparruan.

Hazten+ laguntzak egitasmo ekintzaileak bultzatzen ditu. Horretarako, enpresa-proiektu berritzaile berriak garatzeko eta horien hazkundea azkartzeko gastuak finantzatzen ditu, justu enpresa-proiektu bat martxan jartzen den unean. Hala, haien Enpresa Planarekin jarrai dezakete, hasierako finantzaketa lortuta eta, batez ere, proiektuek behar izaten duten epe luzeko finantzaketa lortuta.

 

Zure enpresak hazteko behar duen bultzada

Enpresa bat martxan jartzea ez da erabaki erraza. Prozesuan BIC baten ikuskapena eta laguntza izan badituzu, ziur erabaki onak hartu dituzula.

Enpresaren hasierako une honetan, hainbat faktorek mugatu dezakete hazkundea.

Finantzaketa-falta izaten da horietako bat. Izan ere, enpresa txikiek askotan zailtasunak izaten dituzte maileguak edo kanpoko finantzaketa lortzeko.

Zure enpresa txikiak behar duen finantzaketa eskaintzen dizu Hazten+ laguntzak

Giza baliabideak ere mugatuak dira. Normalean, talde sustatzaileak gobernatzen du enpresa eta ia funtzio guztiak egiten ditu. Langile gehiago kontratatzea garestia izan daiteke eta denbora eska dezake, hortaz, beti ez da izaten hazteko aukera bat, baliabide ekonomiko egokirik izan ezean.

Halaber, azpiegiturarekin lotutako mugek ere zaildu dezakete hazkundea. Instalaziorik, ekiporik edo teknologia egokirik ez izatea oztopo bat izan daiteke enpresa hedatzeko.

Baina hemen dago Hazten+, zure enpresa-proiektu berria azkarrago hazi ahal izateko eta muga guztiei aurre egin ahal izateko.  Proiektu berri hori garatzeko gastuak ordaintzeko behar duzun finantzaketa eskaintzen dizu Hazten+ laguntzak:

  • Langile-gastuak, plantillan talentu berria sartzeko. Gehienez 70.000 euro, gehienez 2 pertsona kontratatzeko (35.000€/pertsona); autonomia, ekimen eta erantzukizun maila altua duten kategoria profesionaletan kontratatu behar dira, eta talde sustatzailearen gaitasunak osatu behar dituzte.
  • Kanpoko laguntza eta aholkularitza tekniko adituak, proiektuaren garapenarekin modu espezifikoan lotuta daudenak.
  • Enpresa-proiektuaren garapena eta hazkundea ahalbidetzen duten higiezinen alokairu berrietarako gastuak.
  • Patenteak eta jabetza industrialeko beste eskubide batzuk eskatzeko eta mantentzeko gastuak, hala nola erregistroak, ziurtapenak eta homologazioak.
  • Proiektua sustatzeko eta hedatzeko gastuak, enpresa-proiektuaren dibulgazioarekin eta publizitatearekin lotuta.

 

Nire proiektua izan al daiteke Hazten+ dirulaguntzaren hartzaileetako bat?

Bi proiektu motak jaso dezakete Hazten+ programako dirulaguntza bat:

  • Enpresa-proiektu berriak, berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoa dutenak, industria-sektorekoak eta/edo industriako produktu-prozesuekin lotutako zerbitzuak ematen dituztenak: teknologia aurreratuak garatzearen edo aplikatzearen bidez merkatuan produktu edo prozesu eraginkorragoak, lehiakorragoak edo disruptiboagoak sortzen dituzten proiektuak.
  • Enpresa-proiektu berriak, ezagutza trinkokoak: produktu, zerbitzu eta prozesu berriak sortzeko edo negozio-eredu berriak garatzeko euren ezagutza eta teknologia propioak aplikatzen dituztenak.

Enpresa-proiektu horiek bultzatzeko laguntzak eska ditzaketen enpresei dagokienez: jarduera-zentro bat izan behar dute Euskadin; BIC baten tutoretzapean edo haren oniritziarekin egindako Enpresa Plan bat izan behar dute; berriak izan behar dute (2022eko urtarrilaren 1az geroztik erregistratuak edo 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, enpresa bioteknologikoen kasuan); 3 urteko epean, gutxienez, 3 lanpostu sortzea aurreikusi behar dute; eta 50 langile baino gutxiago izan behar dituzte.

Baldintza guztiak betetzen badituzu, hasi eskaera prestatzen proiektuari buruzko informazio guztiarekin, eta aprobetxatu eskaintzen dizuten aukera hau. 100.000 euro arteko dirulaguntza eskaintzen dizugu, itzuli beharrik gabe, zure proiektua bultzatzeko. Eskatu Hazten+ maitzaren 14a baino lehen!

Lotutako albisteak

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Makina-Erremintak  portaera  desberdina  izan  du  2025ean  Azpisektorearen  arabera,  eta  2026an  egoera  geopolitiko  aztoratuaren  eragina  jasaten  ari  da
06/05/2026 Kluster politika

Makina-Erremintak portaera desberdina izan du 2025ean Azpisektorearen arabera, eta 2026an egoera geopolitiko aztoratuaren eragina jasaten ari da

Automobilgintzak Mendebaldean bizi duen egoera korapilatsuaren aurrean, zenbait sektorek, hala nola aeronautikak, trenak, energiak edo defentsak, dinamismo handiagoko egoerak dituzte

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Eusko  Jaurlaritzak  nazioarteko  industria-inbertsiorako  “lur  emankor”  gisa  kokatu  du  Euskadi

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko industria-inbertsiorako “lur emankor” gisa kokatu du Euskadi

Mikel Jauregi sailburua “Invest in the Basque Country” ekitaldiaren buru izan da Madrilen, nazioarteko industria-ordezkaritza zabal baten aurrean

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euro  gehiago  emango  dizkio  garapen  teknologikoaren  bitartez  industria-ehundura  eraldatzeko  programari

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro gehiago emango dizkio garapen teknologikoaren bitartez industria-ehundura eraldatzeko programari

Hazitek programak 169 milioi euroko zuzkidura izango du aurrerantzean. Mikel Jauregi sailburuak Euskadiko ezkutu industrialaren lehenengo neurri-paketearen aurkezpenean jakinarazi zuenez.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  berrikuntza-plataformarekin  bat  egiteko  11.  deialdia  egin  die  euskal  enpresei
10/04/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

Eusko  Jaurlaritzak  20  milioi  eurora  arte  handitu  du  aurrekontua  ETE-etan  berrikuntza  bultzatzeko
08/04/2026 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzak 20 milioi eurora arte handitu du aurrekontua ETE-etan berrikuntza bultzatzeko

Industria Defendatzeko Taldearen bileraren ondoren, Industria Sailak Fast Track Innobideak programa 6,5 milioi euroko aurrekontuarekin handitu du, ETEak eraldatu eta dibertsifikatzeko Industria Plana – Euskadi 2030en barruan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.