Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 ekaina, 2020 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa

Auria Solutionsek ibilgailuen zorua eta isolamendua sortzerakoan baztertzen diren plastikoak berrerabiltzearen alde egin du

Automobilgintzaren sektoreak pausoz pauso jarraitzen du ekonomia zirkularraren aldeko apustuan. Honen adibide bat ProTIER proiektua da, ibilgailuen zoruaren eta isolamendu akustiko eta termikoen fabrikaziotik datozen material plastikoak berrerabiltzea helburu duena.
Auria Solutions apuesta por reutilizar plásticos que se desechan al fabricar el suelo y aislamiento de vehículos

Automobilgintzaren sektoreak pausoz pauso jarraitzen du ekonomia zirkularraren aldeko apustuan. Honen adibide bat ProTIER proiektua daibilgailuen zoruaren eta isolamendu akustiko eta termikoen fabrikaziotik datozen material plastikoak berrerabiltzea helburu duena. 

Auria Solutions Vitoriaautomobilgintzaren sektoreko fabrikatzaileei zoruak (aurrealdea eta atzealdea) eta alboko panelak hornitzen dizkien TIER-1 enpresa, ekimen honen burua da. Britainia Handiko multinazional honen euskal egoitza Jundizeko industrialdean dago, Gasteizen, eta bere ekoizpenaren %90 Mercedes furgoneta fabrikari bideratzen dio. 

Auriak sortzen dituen produktuek plastiko desberdinetako hainbat geruza dituzte, elkarrengandik bereizteko zailak direnak eta, beraz, birziklatzeko momentuan zailtasun handiak dituztenak. Baina fabrikazio-prozesuan bertan errazagoa da birziklatze-prozesua egiteatamaina handiko plastiko ebakinak baztertzen direnean zabortegira bidaltzeko. Urte oso batean 1.800 tona plastiko bota daitezke.  

“Urte asko daramatzagu hondakin gutxiago sortzeko eta materiala berrerabiltzeko bideak bilatzen”, aitortu du Ignacio Azumendi Auria Solutionseko Industrializazio, Segurtasun eta Ingurumen zuzendariak. Arduradun honek ekonomia zirkularrerako irteerak aurkitzeko sektoreak dituen zailtasunak onartzen ditu. Zentzu horretan, prozesuaren une garrantzitsu bat amaieran iristen da: “ur-zurrustaren bidez, material horien kanpoko geruza kentzen da. Izan ere,  bertan sortzen da hondakinen % 70a“, azaldu du Azumendik 

ProTIER proiektuak hondakin horien sormena saihestnahi du, eta lehengaiak berrerabiltzea da bere asmoa. Horretarako, Auria Solutions Gaiker zentro teknologikoaren (BRTA aliantzako kidea) laguntza bilatu du, material horien prestakuntzari buruzko ezagutza ematen baitu (adibidez, hondakinak berrerabiltzeko nola ehotzen diren). Gaikerren laborategietan hainbat aukera eta irtenbide simulatzen ari dira. Proiektu honetan Zicla ingurumen-aholkularitzak ere parte hartzen du. 

Proiektuak, gainera, FEDERen funtsen eta Ihoberen laguntza du. Aurtengo otsailean hasi zen ekimena, eta 2020an zehar lan egingo du emaitzak lortzeko –nahiz eta Covid-19aren pandemiak proba batzuetan eragina izan duen-. 

ProTIEReko bazkideen ustez, proiektuak erantzun berriak ekarriko ditu. Izan ere, urtero gutxienez mila tona plastiko berrerabiltzea espero da, zoru berriak eta ibilgailuen isolamenduak egiteko bideratuta egongo liratekeenak. Hori lortzeko, baliabideak optimizatu eta materialak zabortegian amaitzea saihestuko duten irtenbide berritzaileak erabiliko dira. Plastiko ebakinei beste irtenbideak ere bilatuko dizkiete balio handiko beste sektore batzuetan, altzarien munduan, adibidez.  

 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke. 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak