Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 ekaina, 2020 I+G

Gaikerrek material elektronikoen 3D inprimaketa sustatzen ari da, mikroelektronika belaunaldi berrian aurrera egiteko

Gaiker zentro teknologikoak, proiektu berri baten bidez, elektronika alternatiboaren belaunaldi berri bat sortzeko lanean hasi da, teknologia-hornitzaileen mendekotasuna murriztu ahal izateko.

Gaiker zentro teknologikoak, proiektu berri baten bidez, elektronika alternatiboaren belaunaldi berri bat sortzeko lanean hasi da, teknologia-hornitzaileen mendekotasuna murriztu ahal izateko. IDEA izeneko ekimenak elektronika gehigarrirako material berriak sortu nahi ditu -3D inprimaketaren bitartez-, mikroelektronika berrirako urrats berri batean. 

“Elektronika zuzenean ordezkatzen duten materialak” dira, Gaikerrek azaldu duenez. 3Dinprimatzen diren materialek propietate elektronikoak izatea da erronka, et2D plaka elektronikoetatik elektronika integratuta daukaten 3D plastiko produktuetara aurrerapausoa ematea. “Pista eroaleak dira, kableak eta zenbait osagai ordezkatzeko (kondentsadoreak, erresistentzia potentziometroak eta sentsore batzuk)” azaldu dute. 

Azken finean, “konponbide errealak, eraginkorrak, jasangarriak eta errentagarriak” dira, industriak material eta teknologia propioak izan ditzan. “Gaur egun plastiko pieza askorekin batera doan elektronika txertatzea da helburua, plastiko piezaren moldekatze-prozesuan integratu ahal izateko, ondorengo muntaketa-operazioak murrizteko eta diseinu sinplifikatu eta eraginkorragoak garatzeko“, zehaztu dute proiektuaren arduradunek. 

Helburu hau fabrikazio aditiboko teknologia hibridoaren bidez lortu nahi da, prozesu bakar batekin 3D elektronika azken produktuan integratzeko. Elektronika gero eta beharrezkoagoa da Euskadin ezarpen handia duten sektoreetako manufakturatutako produktuetan, hala nola automobilgintzan (gero eta elektronika gehiago daramatzate kotxeek), makina-erremintan (4.0 industriaren aurrerapenak sentsore eta elektronika gehiago egotea dakar, Gaikerrek gogorarazi duenez) edo osasunaren esparruan. 

Material organikoak 

Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eta BRTA aliantzako kide den Gaikerren koordinaziopean, IDEAn parte hartzen dute TecnaliaCidetec eta Tekniker teknologia-zentroek, BC Materials, Materialen, Aplikazioen eta Nanoegituren Euskal Zentroak; Euskadiko bi unibertsitatek UPV/EHUko Fisika Aplikatuko Sailak eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak– eta Maier kooperatibak.  

Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragile horien eta enpresen elkarlanaren helburua Euskadik maila globalean lehiatzea da, materialak aplikatzeko prozesu eta teknologia berrien garapenean hain zuzen ere, AEBek, Alemaniak eta Europako iparraldeak material eta teknologia berrietan aurrera egiten duten aro batean. IDEA Elkartek programaren bidez finantzatuta dago. Programa horren bidez, SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du, tresna, aktibo, laguntza, lantalde eta aliantzen bidez, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. 

Teknologia Parkeen Sareko Zamudioko parkean kokatuta dagoen Gaiker zentroaren lana IDEAn da “oinarri polimerikoko material organiko berriak diseinatu eta inprimatzeakomodity motako matrizeetatik abiatuta”. Horretarako, dagoeneko esperimentatzen ari den polimero birziklatu eta naturalak erabiliko dituzteGaikerrek ere aurrera egingo du polimero horiek inprimatzeko prozesuetan. 

Koordinatzaile-taldeak azaldu duenez, beste eragile batzuekiko mendekotasuna murrizteaz gain, ideia honen helburua kostuak murriztea da –aurrezpen potentzial handiagoa dute gaur egun elektronikaren muntaketan manipulazio handiagoa dakarten prozesuek–, emaitza berberekin eta pertsonalizazioan aurrera eginez. Honek enpresei merkatuan abantaila lehiakor handiagoa izaten lagunduko lieke. Izan ere, aurrezkiaren batez bestekoa % 10 eta % 30 artean legokeela adierazi dute.

Lotutako albisteak

21 iraila, 2023 Digitalizazioa
Basque Open Industry-ren zabalkundea abian da
Irakurri gehiago
14 iraila, 2023 I+G
Lehendakariak “Berdintasuna, Zientzia eta Teknologia, paradigma aldaketa baten alde” Nazioarteko Kongresua inauguratuko du
Irakurri gehiago
13 iraila, 2023 I+G
SURAI proiektua aurrera doa erabaki kirurgikoari laguntzeko sistema adimenduna lortzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
11 iraila, 2023 I+G
HARTU proiektuak alternatiba berriak garatu nahi ditu manipulazio robotizatuan
Irakurri gehiago
8 iraila, 2023 I+G
BRTA aliantzak berrikuntza EAEko enpresa txiki eta ertainetara (ETE) hurbiltzeko ekimen bat martxan jarri du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak