Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 ekaina, 2020 I+G

CampTecnológico ekimenak edizio hibrido berri bat abiarazi du onlineko eta aurrez aurreko tailerrekin

Programak 10 urte daramatza STEAM bokazioak sustatzen

 

Programak 10 urte daramatza STEAM bokazioak sustatzen

 

CampTecnológico ekimenak neska-mutil eta nerabeei zuzendutako eskaintza zabaldu du bere 10. edizioan, aukera eskainiz udalekuak online egiteko. Hala, ekimenak programazioari, elektronikari eta robotikari buruzko astebeteko ikastaroak eskaintzen ditu. Ikastaro horiek sei autonomia erkidegotan banatuta dauden bederatzi egoitzetan egin daitezke, edo bestela, etxetik, edonon kokatuta dagoela ere.

 

CampTecnológico proiektuaren helburua da teknologiarekiko interesa piztea neska-mutil gaztetxoen artean, modu ludiko batean. Horretarako, adinaren araberako mintegi-programa zabal bat eskaintzen die 5-17 urte bitarteko gaztetxoei. Ikasleek hainbat ikastaroren artean aukeratu dezakete: programazioaren hastapenak Scratch-ekin, Minecraft bideo-jokoen sorkuntza, robotika Arduino-rekin, 3D diseinua edo Gauzen Interneten oinarritutako proiektuak, besteak beste. “Konponbide horiek gero eta ohikoagoak dira gizartean”, azaldu zuen Jesús Ángel Bravok, CampTecnológico programaren zuzendariak mintegien aurkezpenean, “konponbide berri horiek nola eraikitzen diren jakinda aukera profesional asko irekitzen dira”.

 

Kanpaldiak -onlineko formatuan eta aurrez aurrekoan-  astebetekoak dira eta parte-hartzaileek  2 orduko iraupena duten eta egunero eskaintzen diren hainbat saioren artean aukeratu dezakete. Gainera, robotikako tailerretan, ikasle bakoitzak lanerako kit propio bat jasoko du, eta beretzat izango da ikastaroa amaitutakoan. Aurrez aurreko aukerari dagokionez, hiriko kanpaldiak egingo dira Bilbo, Gasteiz, Donostia, Santander, Madril, Bartzelona, Vall d’Aran, Valentzia eta Toledon, eta ostatudun udaleku bat ere bai Vall d’Aranen. Bestalde, onlineko tailerrak munduko edozein txokotatik egin ahal izango dira, eta programatutako jarduerak eskainiko dira irailaren 5era arte.

 

Aurrez aurreko tailerretako parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko, antolatzaileek higiene-neurri bereziak ezarri dituzte, taldeak txikiagoak izango dira, eta osasun arloko gomendio guztiak beteko dira. CampTecnológico proiektua 2011n sortu zen Bizkaian, zientzia eta teknologiarekiko bokazioa sustatzeko gaztetxoen artean. Harrezkero, hezkuntza arloko eskaintza zabaltzen joan da Estatu osoan ireki dituen egoitzetan, eta 25.000 neska-mutil igaro dira antolatutako mintegietatik.

Lotutako albisteak

26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 I+G
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Irakurri gehiago
28 otsaila, 2024 I+G
NONDAGO euskal proiektuak plantan denbora errealean jarraipena egiteko 8 tresna garatu eta baliozkotu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak