Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 uztaila, 2020 I+G

Teknikerrek material isolatzaile berriak garatu ditu, eraikuntzan biltegiratze termikoa bultzatzeko

Tekniker zentro teknologikoak, NanoPCM proiektuaren barruan, matrize inorganikoetan fase aldaketa duten materialak garatu ditu (PCM, gauez energia askatzen dutenak eta egunez xurgatzen dutenak).

Tekniker zentro teknologikoak, NanoPCM proiektuaren barruan, matrize inorganikoetan fase aldaketa duten materialak garatu ditu (PCM, gauez energia askatzen dutenak eta egunez xurgatzen dutenak). Ekimenaren helburuak tenperatura baxura biltegiratze termikoa sustatzeamaterial isolatzaileen errendimendua optimizatzea eta eraikinen efizientzia energetikoa hobetzea dira, hori baita gizartea deskarbonizatzeko gakoetako bat, energia modu eraginkorragoan erabiltzea eta kontsumoa murriztea eskatzen baitu. 

Proiektuaren bidez, material arruntei, hala nola hormigoiari, poliuretanozko panelei edo pinturari, biltegiratze termikoaren ahalmena ematea lortu da, tenperatura murrizten denean beroa mantentzeko. Horrela, bero-gorabeherak mugatzen dira. 

Material isolatzaile berriak garatzea, eskalan ekoiztea, inplementatzea eta erakustea dira NanoPCM proiektuaren helburuakMaterial horiek termikoki biltegiratzeko ahalmena dute, eraikuntzan aplikatzeko. Ezaugarri berdinak “beste sektore batzuetan ere erabili ahal izango dira, hala nola aeronautikan, automobilgintzan edo ehungintzan”, adierazi du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide eta BRTA aliantzako kide den teknologia-zentroak. 

Nola ematen zaie biltegiratze termiko hori eraikuntzan erabiltzen diren eta gaur egun gaitasun hori ez duten materialei? Fase-aldaketa duten materialak (PCM) matrize ez-organikoetan eusten, hain zuzen ere. Teknikerreko Azaleren Kimika eta Nanoteknologien Unitateko kideek azaltzen dutenez, materialak euskarri porotsuetan eta silizesko kapsuletan sartu dira Sol-Gel teknologiaren bidez, gero eraikuntzan erabiltzen diren poliuretanozko apar zurrunetan txertatzen dira. Material hauek kapsuletan sartzeak hainbat matrize motatan sartzea ahalbidetzen du, ingurunetik babestuz eta, horrela, haien bizitza erabilgarria handituz. 

Biltegiratze termikoaren bikoitza 

Teknikerren egindako probek frogatu dutenez, material horien energia metagarriaren gaitasuna material konbentzionalaren bikoitza da, aztertutako konfort-tenperaturaren tartean. “Tenperatura jakin batean beroa xurgatuz eta askatuz efektu termorregulatzailea sortzen denez, gela baten beroaren sarrera eta irteera % 56 eta % 54 murrizten da”, azaldu dute zentro teknologikoak egindako saiakuntzetan oinarrituta.  

Teknikerrek azaldu duenez, “teknologia honek potentzial handia du, eta oraindik garatzeko ahalmena dukapsulatutako PCM gehienak petrolioaren azpiproduktuetatik datozen jatorri organikoko materialak dirahorrek dakarren eragin ekonomikoarekin eta ingurumenarekin lotutako eraginekin“. 

Proiektua garatzen duen unitateak azaldu duenez, garatutako PCMek “200 J/g inguruko biltegiratze-ahalmena dute”. Nabarmendu duenez, “bio jatorriko edo gatz ez-organikoetako PCM berriek materialen biltegiratze-ahalmena 350J/g arte handitzea ahalbidetuko dute, eta ekoizpen-kostuetan aurreztea da”. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 I+G
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Irakurri gehiago
28 otsaila, 2024 I+G
NONDAGO euskal proiektuak plantan denbora errealean jarraipena egiteko 8 tresna garatu eta baliozkotu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak