Berrikuntza Nazioartekotzea
Albisteak 21 uztaila, 2021

Taiwanek energia berriztagarrien aldeko apustua egin du, eta merkatua ireki die sektoreko euskal enpresei

“Taiwanek 2025erako finkatua duen helburua da energiaren % 20 iturri berriztagarrietatik lortzea, gaur egun inportatzen duen %90aren aldean, eta horrek aukera handiak dakartza” aipatu da SPRIk antolatutako jardunaldian
-

SPRI Taldeak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (BTI) bidez antolatutako topaketa batek “Taiwaneko negozio-aukera berriak” aurkeztu dizkie euskal enpresei; eszenatoki berri bat da, igurikipen interesgarriak eskaintzen dituena energia berriztagarri, mugikortasun eta bioteknologia sektoreetan.

Asiako merkatuan estrategikoa den herrialde hori ezagutzera emateko asmoz, BTIk Jose Maria Liu (Taiwanek Espainian duen ordezkari gorena) eta Jon Lezamiz (Siemens Gamesa-ko Global Head of Public Affairs) gonbidatu ditu. Lezamizek merkatu horretako esperientzia partekatu du, non presente baitaude 2016tik eta zeinetan haziz joan baitira energia eolikoaren negozioan.

 

BTIko zuzendari Ainhoa Ondarzabalek eman dio hasiera jardunaldiari esanez energia berriztagarriena dela Taiwanen etorkizun oparoena duen sektorea, gure industriaren lehiakortasunagatik eta etorkizun hurbilean sortuko den eskaeragatik. Taiwanek energia sektorea berregituratzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko proiektu bat abiarazi du, arreta berezia eskainiz on- eta off-shore energia eolikoari, energia fotovoltaikoari eta eguzki energia termikoari.

Mugikortasunaren merkatua da beste aukera-segmentu bat, inbertsio-proiektu garrantzitsuak egingo baitira, batez ere metroan eta MRT tren-sisteman. Inbertsio handiak egingo dira baita ere portuetako azpiegitura proiektuetan.  Ondarzabalek azaldu du Taiwan mundu mailako liderretako bat dela sektore horrekin erlazionatutako industria garrantzitsu batean, hots, erdi-eroaleen produkzioan.

Bestalde, Taiwaneko ordezkari ekonomikoak, Jose Maria Liu-k, azaldu du Taiwanek 23 milioi biztanle dituela eta kokapen estrategikoa duela geografikoki. 2020an hazkunderik handieneko Asiako ekonomia izan zen (% 3,11) eta % 5,46ko hazkundea aurreikusi dute 2021erako. Harreman komertzial estuak dauzka bere ingurune hurbilenarekin, hau da, Txinarekin eta ASEAN taldekoekin (Asia hego-ekialdea) eta EBrekin berriki itxi dituen akordioei esker, erreferente bihurtu da inbertsioetarako eta negozioetarako. Taiwanek energiaren sektorea liberalizatu du eta, gainera, mundu mailako erreferentea da erdi-eroaleen merkatu globalean (% 63). Liu-k esan du euren helburu estrategikoetako bat dela datozen urteetan independentzia energetikoa lortzea. Horrek negozio-aukera handiak dakarzkie euskal enpresei, zeintzuek esperientzia handia baitute sektore horretan. Gainera, Taiwanen helburu industrialetako batzuk bioteknologiarekin lotutakoak dira, eta aipagarria da bere BPGaren % 6,6 bideratzen duela osasun arloko gastu publikora.

Jardunaldia amaitzeko, Siemens Gamesa-ko ordezkariak euren esperientzia azaldu du, 2016tik baitaude merkatu honetan. Enpresak Taiwanen duen negozioa bi ildo nagusitara bideratuta dago: batetik, lurreko zein itsasoko energia eolikora eta, bestetik, turbinen mantenimendura.

Lezamizek azaldu du Taiwanek 2025erako finkatua duen helburua dela energiaren % 20 iturri berriztagarrietatik lortzea, gaur egun inportatzen duen energiaren % 90aren aldean, eta horretarako, ekonomia ireki bat prestatzen ari dela, elkarrizketa oparoa mantenduz sektore pribatuarekin eta are gehiago indartuz produkziorako zein merkataritzarako azpiegitura giltzarriak.  Itsasoko energia eolikoari dagokionez, eremuak zonakatu dituzte energia eolikoa ekoizteko eta harremanak estutu dituzte arrantza sektoreko balio-katearekin.

Jardunaldia amaitutakoan, Ondarzabalek Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren laguntza eskaini die Taiwan ezagutu nahi duten eta harekin harreman komertzialak hasi nahi dituzten enpresei. Horretarako, BTIk baditu baliabide teknikoak eta giza baliabideak, bai Euskadin eta bai jomugan, euskal enpresek errazago eta berme handiagoekin ekin diezaieten atzerriko proiektuei.

Lotutako albisteak

Europar  Batasuna  Estatu  Batuekin  negoziatzen  ari  da  merkataritza  arloko  akordioa  lortzeko
03/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna Estatu Batuekin negoziatzen ari da merkataritza arloko akordioa lortzeko

Batzordearen esanetan, AEBetako muga-zergek Europak Estatu Batuetara egindako esportazioen % 70i eragiten diete, 382.000 milioi euro inguruko inpaktuarekin.

Euskadi,  itsas-energia  eolikoan  espezializatutako  Koreako  azokan
03/07/2025 Nazioartekotzea

Euskadi, itsas-energia eolikoan espezializatutako Koreako azokan

Hego Koreako Offshore Wind Supply Chain Exhibition & Conference azokan Basque Trade & Investmenten bidez izandako parte-hartzeari esker, euskal industriaren gaitasunak eman dira ezagutzera sektoreko eragile nagusien aurrean

Euskal  sektore  aeronautikoa  Txinara  joan  da  Asiako  merkatua  gertutik  esploratzeko
25/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal sektore aeronautikoa Txinara joan da Asiako merkatua gertutik esploratzeko

Euskal enpresa-ordezkaritza bat herrialde hartan dabil bisitari aste honetan, Basque Trade lagun duela, industria horretako eragile estrategikoekin harremanak finkatzeko

Japoniako  Gobernuak  goi  mailako  bisita  instituzionala  egin  du  Euskadira  berrikuntza,  energia  eta  lurralde-garapen  arloko  lankidetza  indartzeko
24/06/2025 Nazioartekotzea

Japoniako Gobernuak goi mailako bisita instituzionala egin du Euskadira berrikuntza, energia eta lurralde-garapen arloko lankidetza indartzeko

Bisita ofizial hau Fukushimako prefekturak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrietan, garapen jasangarrian eta elkartruke instituzionalean oinarrituta 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.

Zabalik  dago  jadanik  Europatik  kanpoko  eskualde  estrategikoekiko  lankidetza-proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epe
23/06/2025 Nazioartekotzea

Zabalik dago jadanik Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzak eskatzeko epe

Eskabideak, uztailaren 10a baino lehen

José  Jainaga  industrialak  Joxe  Mari  Korta  2025  saria  irabazi  du
23/06/2025 Berrikuntza

José Jainaga industrialak Joxe Mari Korta 2025 saria irabazi du

Epaimahaiak aho batez erabaki zuen 25. Joxe Mari Korta saria pertsona bakar bati ematea: José Jainaga industrialari, industria errotzearen, industria bikaintasunaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enplegua sortzearen aldeko konpromisoagatik.

Eusko  Jaurlaritzak  Tzitzikostas  komisarioaren  aurrean  defendatu  du  eskualdeek  automobilgintzaren  sektorearen  eraldaketan  duten  funtsezko  zeregina

Eusko Jaurlaritzak Tzitzikostas komisarioaren aurrean defendatu du eskualdeek automobilgintzaren sektorearen eraldaketan duten funtsezko zeregina

Andoitz Korta industriako sailburuordeak parte hartu du Estrasburgon egindako Automobilgintzarako Eskualdeen Aliantzaren Konferentzian

Euskal  enpresek  Marokoko  automobilgintza  sektorea  esploratu  dute  web-mintegi  batean
16/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek Marokoko automobilgintza sektorea esploratu dute web-mintegi batean

Web-mintegiak, hedatzeko, esportatzeko zein lehiatzeko aukerengatik Maroko merkatu estrategikotzat jotzen duten osagaien sektoreko (TIER 1, 2 eta 3) eta makineriaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta

Euskadik  eta  Australiak  harremanak  estutu  dituzte  industriaren  eta  energiaren  arloan

Euskadik eta Australiak harremanak estutu dituzte industriaren eta energiaren arloan

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aldebiko bilera egin du gaur Rosemary Morris-Castic Australiako enbaxadorearekin

Europar  Batasunak  zigor  ekonomiko  eta  energetiko  berriak  onartu  ditu  Errusiaren  aurka
10/06/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak zigor ekonomiko eta energetiko berriak onartu ditu Errusiaren aurka

Hamazazpigarren neurri-sorta honek Ukrainako gatazkari lotutako ontzi eta erakundeei eragingo die, eta pixkanaka-pixkanaka Errusiako erregai fosilekiko mendekotasuna ezabatzea aurreikusi du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.