Multinazionalak lantegi bat inauguratu berri du Tianjin hirian, bertako BHAP enpresarekin mamitutako joint venturearen ondorioz
Automobilgintzako osagaiak fabrikatzen dituen Gestamp enpresak ekoizpen-lantegi berri bat inauguratu du Txinako Tianjin hirian. Instalazioa bertako Beijing Hainachuan Automotive Parts (BHAP) enpresarekin batera kudeatuko du, urte hasieran bien artean iragarritako joint venturearen harira.
Bi konpainien arteko akordioari esker, euskal fabrikatzaileak herrialde hartan duen posizionamendua eta bezeroei zuzendu beharreko zerbitzuak indartu ahal izango ditu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?