Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 uztaila, 2019 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Brexit-ak euskal enpresetan izango dituen ondorioak aztergai irailean egingo den EHUko udako ikastaro batean

SPRI Taldeak ekitaldian parte hartuko du Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez
Donostiako Miramar Jauregia.

 

SPRI Taldeak ekitaldian parte hartuko du Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez

 

Euskal Herriko Unibertsitateak Brexit-ari buruzko udako ikastaro bat antolatuko du irailaren 12 eta 13an, Donostiako Miramar Jauregian, non SPRI Taldeak parte hartuko baitu Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez. Ekitaldian aztergai izango dituzte Erresuma Batuaren irteerak euskal hiritarrengan eta ekonomian izango dituen ondorioak, inplikazio ekonomikoak edota etorkizuneko harremanak.

 

Kanpo Harremanetako Europaren Ahalmenari buruzko Programaren zuzendari Susi Dennison-ek inauguratuko du ikastaro hori (izena emateko epea zabalik dago jadanik) irailaren 12an. Dennison-en irekiera-hitzaldiaren ostean, beste hiru hitzaldi eskainiko dira Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko negoziazio-prozesuari eta Brexit-ak hiritarrengan izango dituen ondorioei buruz, eta mahai-inguru bat egingo da aztertzeko nolakoak izango diren bi alderdien arteko etorkizuneko harremanak.

 

Irailaren 13an hizpide hartuko dira Erresuma Batuaren irteerak izango dituen inplikazio ekonomikoak, euskal ekonomian eta bertako enpresetan izango dituen ondorioak eta merkataritza nahiz inbertsio arloetan sor daitezkeen eszenatokiak eta ondorioak. Ikastaroa amaitzeko, Brexit-ak Euskadin izango dituen ondorioak aztertuko dira mahai-inguru batean eta moderatzaile arituko da Pablo Fano, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Erresuma Batuan duen Bulegoko zuzendaria.

 

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak