Sakondu 2025
% 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETE eta Startupentzako itzuli beharrik gabeko dirulaguntza posizio ahulagoa duten merkatuetan enpresaren lehia-maila eta posizionamendua hobetzeko.
3.500.000 €-ko burtsa duen Sakondu programak, nazioartekotze-maila handia duten euskal enpresei bideratzen da, presentzia txikia duten edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzeko (2024an esportatutako guztiaren % 25etik beherako fakturazioa). Bere helburu nagusia da enpresen lehiakortasuna hobetzea, ikuspegi inklusiboago eta jasangarriago batetik sakonduz euren nazioarteko jardueran eta jasangarritasuna integratuz euren negozio-ereduan nahiz nazioartekotze-estrategian.
Sakondu laguntza-lerroaren helburua da estrategia eta eragiketa arloko aholkularitza-gastuen finantzaketa eta kanpo-merkatu berrietan sartu nahi duten enpresen sustapeneko eta antolaketa egokitzeko gastuak arintzea.
ETE-ek eta startupek bakarra egin dezakete, bi herrialdetarako gehienez ere, eta dirulaguntzak onartutako gastuaren zenbatekoaren % 60era arte hel daitezke. Enpresa bakoitzarentzako gehienekoa 75.000 euro izango dira. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 10ean amaituko da.
Eskatu Sakondu laguntza metodoarekin. Hasi hemendik.
Izapidetzea hasi aurretik, ziurtatu argi duzula zer behar duzun eta nola prestatu behar duzun. Gida hau informazioa antolatzeko, funtsezko eskakizunak identifikatzeko eta prozesuan zehar segurtasunez aurrera egiteko lagungarria da.
Epeak
Amaiera data:
2025-11-10, 23:59retan
Zure enpresaren nazioarteko presentzia indartu eta hazi oraindik jarduera gutxi duen merkatu berrietan
Ezagutu xehetasunez programa hau
Zure enpresak laguntza hau jaso dezake
- Mikroenpresa edo ETE bat zara eta zure esportazio-jarduera fakturazioaren % 50 baino handiagoa izan zen 2024an?
- Esportatutako guztiaren % 25 baino gutxiago fakturatzen duten merkatuetan zure posizio lehiakorra hobetu nahi duzu?
* Zure esportazio-jarduera zifra hori baino txikiagoa bada, ZABALDU Programako laguntzak eskuratu ditzakezu
Nazioartekotze inklusibo eta jasangarriago baten alde
Lagunduko dizugu nazioartekotze-estrategia bat garatzen zure lehen urratsak ematen hasteko atzerriko merkatuetan. Estrategia bat, kontuan hartuko dituena helmuga-herrialdearentzat abantailatsuak diren irizpide ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak.
Zure nazioarteko hazkundearen fase bakoitza sostengatzen dugu, zure kanpoko presentzia sendotzetik merkatu berriak irekitzeraino
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Zure nazioartekotze-proiektua sendotu nahi baduzu merkaturen batean, eta zure esportazio-jarduera %50etik gorakoa bada. Hitz egizu gurekin.
Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Lortu orain zure enpresaren atzerriko presentzia indartzeko laguntzak.
Bete zure eskaera Sakondu programako dirulaguntzak lortzeko.
Izapidetzea hasi aurretik, ziurtatu argi duzula zer behar duzun eta nola prestatu behar duzun. Gida hau informazioa antolatzeko, funtsezko eskakizunak identifikatzeko eta prozesuan zehar segurtasunez aurrera egiteko lagungarria da.