Mikroenpresa Digitala Inplantalariak
Gure aholkulariek zure enpresarako teknologiarik egokienak ezartzen laguntzen dizute.
Zibersegurtasuna handitu, zure zereginak automatizazu edo online sal dezazun.
Inplantalariak zerbitzuak bultzatuko du zure enpresaren eraldaketa digitala. Inplantalariak zerbitzuko zure aholkulariak zure egoera aztertuko du, zure beharrak identifikatuko ditu eta, zure gaitasunen eta eskakizunen arabera, teknologiak egokitzen lagunduko dizu.
Nola jaso ditzakezu teknologia horien onurak?
Teknologia horien erabilera dagoeneko probatu da Euskadiko 8.000 mikroenpresa eta autonomo baino gehiagotan azken 10 urtetan. Eta gure aholkularitza eskatu dutenek onura hauek eskuratu dituzte, besteak beste:
%0
dira beren salmentak ugaritu dituzten eskatzaileak
%0ek
aurreztu egin dute beren barne kudeaketa optimizatuz
%0ek
hobetu egin dute bezeroarentzako arreta zerbitzuaren kalitatea
%0ko
hazkundea lortzen da bezeroaren leialtze-tasan
%0k
bezero berri gehiago atzeman dituzte
%0ek
markaren irudia hobetu dute
Autonomoa, ekintzailea eta mikroETEa bazara eta zure helburua bada:
- Salmentak ugaritzea; bitarteko digitalen bidez salmenta-kanal berriak irekiz.
- Bezero berriak atzematea; kanpaina zuzenduen bidez, enpresak sustatuz bezero potentzialek bilatzen dituzten tokietan.
- Bezeroekin digitalki elkarreragitea, euren premiak ezagutzeko eta, horrela, euren eskaerei aurre hartzeko, eta zerbitzu bereizgarri batekin leialdu ahal izateko.
- Kostuak eta denborak aurreztea; eskuz egiten diren zereginak edo zeregin errepikakorrak sinplifikatuz edo ezabatuz.
- Eraginkorrago izatea; lan kolaboratiborako eta telelanerako bitartekoak eta tresnak eskuratuz.
- Edozein tokitan bulego bat izatea, urruneko sarbideekin, bilera telematikoekin eta zereginen kudeatzaileekin, horrela lantaldeak edozein tokitatik zuzentzeko.
- Zerbitzua bizkortzea; smartphone-ak bulego mugikor gisa erabiliz, eta zereginak automatizatuz gizakiaren esku-hartzerik beharko ez duten sentsoreekin edo aginduekin.
- Zure enpresa segurtatzea, zibererasoen inpaktua saihestuz.
- Zure negozioa lehiakideengandik bereiziko duten teknologia gorakor berriak ezagutzea, hala nola, errealitate birtuala (prestakuntza emateko edo makinen mantenimendua egiteko), mikroenpresei aplikatutako sentsoreak (energia eraginkortasuna lortzeko) edo piezen jarraipena egiteko gailuak.
Mikroenpresa Digitalak autonomoei eta mikroenpresei aukera ematen die beren negozioaren balioa merkatuan proiektatzeko, prestakuntza eta aholkularitza formularen bidez
Zure negozioa digitalizatzeak esan nahi du produktibitatea hobetzea, denbora kentzen dizuten zeregin errepikakorrak baztertzea, bezeroak hobeto ulertzea edo zure produkzio-kateko zibererasoak saihestea.
Prestakuntza + Aholkularitza = Mikroenpresa Digitala
Ikusgarritasun +
Salmenta-kanal berriak | Erakusleiho birtual posizionatua | Interneterako dinamizazioa eta sustapen-kanpainak.
Irisgarritasun +
Elkarreragin telematikoa kontsultak egiteko eta salmenta ondorengo onlineko zerbitzua emateko | Onlineko hitzorduen / entrega-abisuen kudeaketa.
Mugikortasun +
Azkartasuna, zauden tokian zaudela bulego bat duzulako | Urruneko sarbidea eta telelana | Zereginen geokokapena.
Eraginkortasun +
Zeregin errepikakorrak baztertzea | Erregistroak eta agindu automatizatuak | Denborak murriztea.
Segurtasun +
Zibererasoen inpaktua gutxitzea | Prestakuntza egokia datu galera edo bahiketei aurre egiteko.
Bereizketa +
Mantenimendua eta prestakuntza Errealitate Birtualarekin | Ekipoen sentsorizazioa eraginkorrago izateko.

Ezagutu Inplantalariak: zure enpresaren eraldaketa digitala egiteko zure laguntza
Spriren Inplantalariak zerbitzua laguntza praktikoko programa da eta zure enpresaren barruan aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du, zure errealitatearen eta negozio-helburuen araberako teknologiak modu eraginkorrean ezartzen direla bermatuta. Horretarako, IKT inplantalarien gure aditu-taldeak Euskadiko autonomoei, ekintzaileei eta mikroETE-ei laguntzen die, bai beharrizan teknologikoak modu pertsonalizatuan zehazten, bai soluzio horiek pixkanaka ezartzen. Aholkularien laguntzari esker,...Irakurri gehiago
Hornitzaile teknologikoen Inplantalariak zerrenda, eraldaketa digitalerako gakoa
Adituek konektagarritasunari, zibersegurtasunari eta produktibitatearen optimizazioari buruzko...
Irakurri gehiago
Mikroenpresen eraldaketa digitalerako soluzio teknologikoen Inplantalariak katalogoa
Ezagutu zure lehiakortasuna hobetzen eta Euskadiko enpresa-egituraren modernizazioa bultzatzen...
Irakurri gehiagoZalantzak argitu
Kargatzen...
Zibersegurtasuna irabazteko, zereginak automatizatzeko edo online saltzeko tresnak ezartzen laguntzen dizun zerbitzu honi buruzko informazio gehiago behar duzu?
Kontsultaren bat egin edo informazio gehiago nahi izanez gero, formulario honen bidez egin dezakezu, eta zure eskaera irmoa bidaltzeko sartu hemen.
¿Quieres solicitar ahora tu asesoramiento gratuito?
Si eres Autónomo, persona emprendedora o micropyme cuenta tu necesidad al equipo inplantalariak
SPRI Taldeak laguntza ematen du enpresen lehiakortasuna hobetzeko ETEetan informazio eta komunikazio teknologia berriak erabiliz.
Argi daukagu ezinbestekoa dela digitalizazioa eta euskal enpresa-sarearen etengabeko hobekuntza sustatzen jarraitzea, helburua baita berrikuntza ETE txikienengana iritsaraztea, laguntza espezifikoak eskainiz euren proiektuak bultzatzeko.
Deskargatu hemen Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia





