Euskadin inbertitzeko zerbitzuak eta laguntzak
Aholku ematen diegu euren Europako aliatu onena Euskadi dela uste duten atzerriko inbertitzaileei. Prest zaude Euskadin negozioak egiteko?
Invest in the Basque Country-n lan egingo dugu zure proiektuak arrakasta izan dezan: finantzaketa eta bazkideak bilatuz, laguntzak tramitatuz, adimen lehiakorreko zerbitzua emanez, harremanak bideratuz erakundeekin eta sektoreko klusterrekin.
Behin enpresa batek erabakitzen duenean zein herrialdetan kokatu nahi duen bere negozioa, zalantzak sortzen dira, adibidez hau: zein da kokaleku onena nire proiekturako? Non izango naiz lehiakorragoa? Nola lortu ditzaket tokiko hornitzaileak?
Horregatik, garrantzitsua da bidelagun izatea sare industrialaz asko dakien aditu bat, ondo ezagutzen dituena industria-guneen barrunbeak eta eskura dauden laguntza-tresnak.
SPRI Taldeak, Invest in the Basque Country leihatila bakarraren bidez, behar duzun laguntza eta babes guztia emango dizu Euskadin sartu eta errotzeko.
Bakarrik horrela aurkituko dituzu behar dituzun gakoak zure enpresa hazi eta garatzeko eta aliantza estrategikoak sortzeko.
0 M€
2021ean lagundu ditugun proiektuen inbertsioa
0 lanpostu
2021ean kudeatutako ezarpen-proiektuek eragindako enplegu berria
Euskadin segurtasunez inbertitzeko laguntza-zerbitzuak
01_ Proiektuaren garapena
Zure neurrira prestatutako datuen txostenak emango dizkizugu lehen erabakiak har ditzazun, eta estrategia bat sortuko dugu administrazio-prozesuak azkartzeko. Kostuen estimazio bat ere egingo dugu eta harremanetan jarriko zaitugu zuretzat garrantzitsuak diren arloetako aholkulari espezializatuekin.
Zure proiektua are hobea izango da Invest in the Basque Country-rekin
02_Finantza aholkularitza
Enpresen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Agentzia gara, eta horrek aukera ematen digu posizio pribilejiatu batean egoteko, gaitasuna izanik eskaintzen dizugun arreta ahalik eta gehien pertsonalizatzeko. Beste eskualde batzuetan ez bezala, Euskadin geure finantza-sistema dugu eta baita ere autonomia fiskala, eta hemen aholku emango dizugu zure proiektuarentzako finantzaketa lortzeko.
Harremanetan jarriko zaitugu finantza erakundeekin eta inbertitzaile pribatuekin
03_ Laguntzen tramitazioa
Nahi duzu finantzaketa-programa guztien onuradun izatea eta probetxu handiena ateratzea?
Badugu horretarako giltza, hasi enpresa kokatzeko unetik, eta heltze nahiz sendotze faseetaraino. Zure negozioari ongien egokitzen zaizkion programak bilatuko ditugu, eta geu arduratuko gara tramite guztiez zu programen onuradun izan zaitezen.
Geure kontu lan hori
05_ Kokalekua bilatzea
Kokatu zaitez leku apropos batean, aukera izan dezazun hazteko, garatzeko eta aliantza estrategikoak sortzeko Euskadiko industria-gune eta teknologia-parkeetan. Zure proiektuarentzako kokaleku estrategikoena bilatuko dugu, hainbat irizpideren arabera (logistika, enpresen edo sinergien ekosistema), eta negoziatu egingo dugu baldintza aproposak lor ditzazun.
Zure negozioarentzako leku onena aurkituko dugu
05_ Kokalekua bilatzea
Kokatu zaitez leku apropos batean, aukera izan dezazun hazteko, garatzeko eta aliantza estrategikoak sortzeko Euskadiko industria-gune eta teknologia-parkeetan. Zure proiektuarentzako kokaleku estrategikoena bilatuko dugu, hainbat irizpideren arabera (logistika, enpresen edo sinergien ekosistema), eta negoziatu egingo dugu baldintza aproposak lor ditzazun.
Zure negozioarentzako leku onena aurkituko dugu
06_ Negozio aukerak
Jarri harremanetan gure lantaldearekin, badauzkagu aholkulari espezializatuak eta aditu sektorialak. Euren lana da euskal merkatuko aukerak eta abantailak eskaintzea zurea bezalako enpresei.
Badakigu zein premia dauden Euskadin, eta hurbildu egingo dizkizugu
Nola laguntzen diegu enpresei Euskadin kokatzen eta errotzen?
Softlanding
Euskadin kokatzeko proiektu berri bat duten atzerriko enpresentzat.
Eta premia dutenak euskal ekosistema industrialarekin loturak sortzeko, sektoreko balio-kateak ezagutzeko, kokaleku estrategikoak lortzeko edo hornitzaile eta bezeroen azterketa egiteko, eta baita ere eskuratu nahi dutenak Euskadin ezarpen produktibo bat egiteari buruzko doako eta ad hoc prestatutako azterketa bat.
Aftercare
Atzerriko kapitalarekin Euskadin kokatuta dauden enpresentzat.
Helburutzat dutenak gaitasunak handitzea, inbertsio berriak egitea edo beren ezarpen produktiboak eta I+G unitateak Euskadin mantentzea, eta erakunde publikoen babes onena bermatu nahi dutenak.
Hona hemen 6 arrazoi harremanetan jartzeko Invest-ekin, Euskadira sartzeko ate bakarrarekin
- Hurbiltasun handiena administrazioarekin, eta harremanetarako bide zuzena erakunde publikoekin
- Laguntza edozein fasetan zaudela ere (ezarpen zein sendotze fasean)
- Geuk egiten dizkizugu tramiteak
- Lotura estua I+G+B-ko ekosistema publiko eta pribatuarekin, bazkide teknologikoak aurki ditzazun
- Euskadi lehiakortasun-gune bat da sektore garrantzitsuenetan, eta Invest-ek aukera emango dizu haietara iristeko
- Erraztasunak zure proiektuak behar duen finantzaketa eskuratzeko
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Prest Euskadin sartzeko?
Bermatuta izango dituzu laguntza eta baliabide onenetarako sarbidea.
Zure datuak bidaltzen dizkiguzun unetik hasita, laguntza eta aholkularitza emango dizugu eta ondoan izango gaituzu erabakiak hartzeko zein tramiteak egiteko, ematen duzun urrats bakoitza pauso bat izan dadin Euskadin kokatzeko edo zure proiektua handitzeko prozesuan.