Euskadiko zibersegurtasunaren ekosistema
Zure enpresa zibermehatxuetatik babesteko agente eta zerbitzuen katalogoa. Segurtasuna aurrera jarraitzeko.
Euskadiko Zibersegurtasun Ekosistema Euskadin ziberkrimenari aurre egiteko zerbitzuak edo produktuak eskaintzen dituzten agente espezializatu guztiek osatzen dute. Horrez gain, agente horiek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako batean gutxienez bulego bat izan behar dute modu iraunkorrean.
Ekosistemaren irudia erakusten du eta, aldi berean, aldizka berrikusten den katalogo bizia da. Bertan, Euskadiko zibersegurtasunaren sektorea osatzen duten agente guztiak eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen soluzioak daude jasota.
Zibersegurtasun arloko joerei eta egoerari buruzko informazioa jasotzeko interesa duten enpresa publikoei edo pribatuei eta partikularrei bideratuta dago. Gainera, ziberdelinkuentziaren aurrean defendatzeko mekanismoak eskaintzen dituzten erakundeek ere bertan sartzeko aukera dute.
Topatu ekosistemako bi tresna horietakoren batean erabilgarri dauden zerbitzu eta soluzioak

2024eko Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuria
SPRIk Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren hirugarren edizioa argitaratu du. Hori egiteko, sektorea eta horren joerak bildu eta aztertu dira, mundutik hasi eta erkidegoraino. Aztertu ostean, Euskadiko enpresen zibersegurtasunaren ekosistema osatzen duten eragileak definitu, identifikatu, aztertu eta sailkatu ditu, eta, aldi berean, eskaintzen dituzten produktuak edo zerbitzuak zerrendatu. Zibersegurtasunaren merkatua zorrotz aztertu ostean, liburu zuriaren 3. edizioak ondorioztatu du...Irakurri gehiago
2024eko Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuria
Azken eguneratzea:
2025eko urrian
2024eko Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren Laburpen Exekutiboa
Azken eguneratzea:
2025eko urrian
Sartu zeure burua ziberbabesteko duzun modua eraldatuko duen katalogo interaktiboan
Arakatu agenteen sarea katalogo interaktibo honetan haien zerbitzu eta produktuak, zein zibersegurtasun arloan eskuragarri dauden ikastaro eta prestakuntza-saioak ezagutzeko.
Sendotu Ekosistema zure soluzioekin eta ikusi zein den zuretzat egokiena
Edozein kontsulta egin nahi baduzu hurrengo formularioaren bidez egin dezakezu.