Enpresentzako laguntza
Kaixo! Hauxe da euskal enpresari arreta eta laguntza emateko zerbitzua
Informazioa, aholkularitza eta harremanetarako bitartekoak biltzen ditugu hemen, Euskadiko enpresei dirulaguntzak, programak eta lehiakortasuna sustatzeko zerbitzuak eskuratzen laguntzeko.
Erantzun azkarrak aurkitzeko, zalantzak planteatzeko edo aholkularitza jasotzeko pentsatuta dago espazio hau, zure enpresak bizi duen unearen arabera.
Informazio zehatza behar baldin baduzu edo aurrera egiteko orientazioa behar baduzu, interakzioa izateko eta laguntza jasotzeko hainbat modu aurkituko dituzu hemen.
Argitu zalantzak zure kabuz
Ohiko galderak
Erabili laguntzen arkitektoa
industrIA
Jar zaitez harremanetan arreta-taldearekin
Gomendagarria zure kasua espezifikoa bada
industrIA · zure laguntzen arkitektoa
Informazio argia, antolatua eta zure enpresari egokitua elkarrizketa gidatu baten bitartez
industrIA adimen artifizial sortzailean oinarritutako laguntzailea da, eta laguntza-programei buruzko informazioa azkar, egituratuta eta modu koherentean jasotzeko aukera ematen du, dokumentu edo araudi askotatik nabigatu beharrik gabe.
industrIAk zure enpresaren beharren arabera antolatzen du informazioa elkarrizketa baten bitartez, eta zer aukera dauden, zuri zein komeni zaizun eta zure kasuan zer alderdi diren garrantzitsuak ulertzen lagunduko dizu.
Galderak erantzuteaz gain, ezagutza antolatzen dizu, argitasun handiagoarekin egin dezazun aurrera.
Une honetan, dirulaguntzen programetan dago espezializatuta industrIA eta pixkanaka eboluzionatzen ari da bere laguntza-gaitasuna handitzeko.
industrIArekin hau lortuko duzu:
- Informazio fidagarria eta dirulaguntzen programen eduki ofizialekin bat datorrena.
- Sarbide azkarra, ibilbide konplexurik gabe eta dokumentu asko irakurri beharrik gabe.
- Elkarrizketa bidezko orientazioa, elkarrizketa gidatuak zatitutako bilaketen ordez.
- Informazioa zure enpresaren profilaren eta beharren arabera ordenatua eta lehenetsia.
- Kontsulta espezifikoak edo izapide formalak hasi aurretik erabakiak hartzeko argitasuna.
industrIA denbora aurrezteko eta argitasuna emateko elkarrizketa-tresna da, eta zure kasu zehatzerako informazioa antolatuko dizu
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Ohiko galderak
Zibersegurtasun industriala programa-ri buruzko ohiko galderak
Bai, baldin eta urteko deialdi bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen badira eta, hiru urteko tartean, minimis laguntzen 300.000 €-ko muga gainditzen ez bada. Ekitaldi bakoitzean, enpresa bakoitzeko gehieneko laguntza 100.000 €-koa da.
Ez. 2026ko Zibersegurtasun Industrialaren araudiak berariaz ezartzen du bulegoko ekipamendua ez dela diruz laguntzeko modukotzat joko, hala nola erabilera orokorreko ordenagailu pertsonalak, eramangarriak, monitoreak, inprimagailuak edo periferikoak.
Zibersegurtasun-proiekturako behar-beharrezkoak diren eta oinarrietan deskribatutako diruz lagun daitezkeen jarduerei zuzenean lotuta dauden ekipoak bakarrik aukeratu ahal izango dira.
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 100.000 eurokoa da urtean enpresa onuradun bakoitzeko, ekitaldian proiektu bat edo batzuk aurkeztu ala ez. Proiektuaren gastu hautagarrien % 60ra arte estaltzen du laguntzak.
Hardware eta softwareko inbertsioetara bideratutako aurrekontua diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren % 80 izan daiteke gehienez, eta eskabide guztiek aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastuaren % 20 jaso beharko dute gutxienez.
Bai. Enpresa bakoitzeko 100.000 euroko gehieneko dirulaguntza ekitaldian zehar diruz lagun daitezkeen jarduera bat edo gehiago egiteko erabili ahal izango da.
Bai, proiektuan beti egon beharko da aholkularitzara eta/edo ingeniaritzara bideratutako aurrekontuaren % 20 gutxienez.
Ez dira onartuko hardwarea eta software-lizentziak erostea bakarrik jasotzen duten proiektuak.
Laguntza-programaren proiektua gauzatzeko memoriak informazio hau jaso behar du:
- Konpondutako arazoa/premia. Lortutako helburuak.
- Aurkeztutako proiektuaren gaineko desbideratzeak eta haiek justifikatzea.
- Egindako ingeniaritza- edota aholkularitza-lanak eta proiektuan sortutako dokumentuak.
- Aholkularitza-zerbitzuaren barruan egindako lanen deskargu zehatza, bertan adieraziz eskaini zaion ordu kopurua (aholkulariaren/teknikariaren izena, data, zeregina, eskainitako denbora…).
- Dirulaguntzaren xede den proiektuarekin lotutako hardware eta software arloko inbertsioen azalpena eta frogak (pantaila atzemateak, argazkiak…). Azaldu erlazioa eta zergatik diren beharrezkoak.
- Fakturatutako zenbatekoak banakatuta, orobat adieraziz aholkularitza- edo/eta ingeniaritza-kostuak, sistemaren lizentziak eta mantentze-lanak eta hardwarea (hala badagokio).
- Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturen kopia, banakatuta ageriko direlarik aholkularitza edota ingeniaritzako gastuak eta hardware eta software kostuak.
- Finantza-erakundeak ordaindu izanaren egiaztagirien kopia.
- Entitate hornitzaileak proiektua gauzatu ondoren egindako lanak frogatzen dituen memoria teknikoa.
- Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN).
90 egun natural, proiektua gauzatzeko gehieneko 12 hilabeteko epetik aurrera.
12 hilabete, eskaera aurkeztu den datatik aurrera.
Eskaintzak informazio hau eduki behar du:
- Enpresaren jarduera eta egungo egoera (teknologiari dagokionez).
- Detektatutako arazoa / premia. Proiektuaren helburuak.
- Egin beharreko ingeniaritza edota aholkularitza lanen, eta produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena.
- Dirulaguntza jasoko duen proiektuaren bidez egingo diren hardware eta software inbertsioen azalpena. Argitu proiektuarekin duen lotura eta zergatik den beharrezkoa.
- Ezarriko den zibersegurtasuneko soluzioaren azterketa zehatza. Proiektuan erabiliko diren teknologiak.
- Aurrekontu banakatua, bere baitan hartuz aholkularitza edo/eta ingeniaritza kostuak, sistemaren lizentziak eta mantentze-lanak, eta hardwarea (hala badagokio).
- Egin behar den zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu kopurua (dedikazioak).
- Proiektua gauzatzeko egutegia.
- Erantzukizunpeko adierazpena gehitu behar da Oinarri Arautzaileen Eranskin gisa.
- Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta laguntza eskatzen den ekitaldi fiskalean jasotako dirulaguntzen zerrenda.
- Proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzen zerrenda.
- Legezko ordezkariaren notario-ahalordea. Langile autonomoa izanez gero, Ogasunaren edo Udalaren ziurtagiria, jarduera ekonomikoa ziurtatzen duena.
- Erakunde onuradunaren IFZ.
- Proiektuaren eskaintza teknikoa eta ekonomikoa.
- Kontratu txikiaren zenbatekoa gaindituz gero, hainbat hornitzaileren eskaintza.
- Enpresaren Negozio Plana, eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eratu baldin bada.
- % 5eko gehigarria eskatzen bada euskararen eta berdintasunaren aldeko ekintzak sustatzeagatik:
- Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren kopia
- Berdintasun Plana, 50 pertsona edo gehiagoko enpresen kasuan soilik.
- Softwarea euskaraz erabiltzen dela egiaztatzen duen dokumentua.
Diru-laguntzaren xede den proiektuaren jarduketa eremuetan espezializatutako enpresak izango dira, antzeko proiektuetan esperientzia dutela frogatu dezaketenak.
Kanpoko enpresa aditutzat hartuko da dirulaguntzaren xede den proiektuaren esparruan jarduera ekonomikoa erregulartasunez gauzatzen duen erakunde pribatu oro, edozein forma juridiko dutela ere.
DEALen 30.3 artikuluan aurreikusitakoa betez, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditu egiten baditu sektore publikoko kontratazioaren arloan indarrean dagoen araudiak kontratu txikirako ezarritako kopuruak (15.000€), eta betiere, hirugarrengoen kontratazioren bat baldin badago, onuradunak gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik.
Kasu hauetan ez da beharrezkoa izango eskaintza horiek aurkeztea:
- Merkatuan, ezaugarri bereziak direla-eta, behar beste erakunde ez dagoenean zerbitzu horiek egiteko, mailegatzeko edo hornitzeko.
- Gastu osoa dirulaguntza eman aurretik egin bada, eskatutako zenbateko osoaren fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira.
Aurkeztutako eskaintzen artean (dirulaguntzaren eskabidean aurkeztu beharko dira), proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez bada, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, eta memoria hori enpresaren legezko ordezkariak sinatu beharko du.
Urteko 100.000 €-ko gehieneko zenbatekoa enpresa onuradun bakoitzeko da, eta proiektu bat baino gehiago har ditzake barnean.
- Laguntza horiek ezin izango dira metatu SPRIren beste programa batzuetako beste laguntza batzuekin, gastu hautagarri berberetarako.
- Hala ere, laguntza horiek bateragarri diren beste laguntza batzuekin edo Erkidegoko beste finantzaketa-modu batzuekin metatu ahal izango dira, baldin eta gastu hautagarri berberetarako gehieneko laguntza-intentsitatea errespetatzen bada.
Bai. Minimis laguntzen erregimenera biltzen da, eta 36 hilabeteko edozein alditan jasotako minimis laguntzen 300.000 €-ko mugaren mende dago.
2026an hasitako proiektuak onartuko dira deialdi osoan, laguntza-eskaera aurkezten den eguna edozein dela ere.
Programa honetako enpresa onuradunek industria-enpresak edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu-enpresak izan behar dute; Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentroa izan behar dute eta proiektuak bertan izan beharko du eragina eta han bideratu beharko da diruz lagundutako jarduketa; eta Euskadiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egon behar dute.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari edo antzeko izaera duten I+G sareei atxikita daudenek ezingo dute dirulaguntzarik jaso.
Ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita. Aipatutako epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.