Enpresentzako laguntza
Kaixo! Hau da euskal enpresentzako arreta- eta laguntza-gunea
Gune honek euskal enpresentzako informazioa eta harremanetarako bideak zentralizatzen ditu, SPRIren baliabideetara errazago iristea helburu.
Ohiko galderak kontsultatuz hasi zaitezke, edo gurekin harremanetan jar zaitezke lehen laguntza-gune gisa, zure kontsulta konpontzeko edo bideratzeko.
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Zerbitzuak Invest in the Basque Country-ri buruzko ohiko galderak
Lehen bilera bat egingo dugu, eta bertan azalduko dizkiguzue proiektuak dituen premiak. Ondoren, organismo publikoek eskaintzen dizkizueten laguntza-tresnak aurkeztuko dizkizuegu, eta baita ere zuen proiektuaren garapena erraztuko duten figura guztia.
Jakina, azaltzen dizkiguzun premien arabera, kokaleku onena bilatuko dugu zure negozioa Euskadin garatzeko.
Jar zaitez harremanetan Invest in the Basque Country-rekin, konta iezaguzu zein premia dituzun zure enpresa Euskadin garatzeko, eta zuretzat egokiena den laguntza-tresna bilatuko dugu.
Jar zaitez harremanetan Invest in the Basque Country-rekin, eta konta iezaguzu nolako bazkideak aurkitu nahi dituzun. Zure proiekturako partner onena aurkitzen lagunduko dizugu.
Bai, Invest in the Basque Country-ren zerbitzuak ez du inolako kosturik.