Talleres Mitxelena, pieza handien mekanizazioko espezialista

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta balio erantsi handiko proiektu industrialak egiten ditu
-

 

Talleres Mitxelena pieza handien mekanizazioan espezializatuta dagoen Hernaniko enpresa bat da. Enpresaren jarduera balio erantsi handiko proiektu industrialei lotuta dago, eta proiektu bakoitza modu pertsonalizatuan lantzen da. Enpresak Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun industrialaren programaren laguntza jaso du. Programa horrek zibersegurtasuna sustatzen du Euskadiko enpresetan, gai horri buruzko egitura ekonomikoa sortuz, SPRIk antolatuta.

Konpainia 1957an sortu zen Hernanin, zilindro hidraulikoen fabrikatzaile gisa, tradizio metal-mekaniko handiko ingurune industrial batean. Urteak igaro ahala, enpresa aldatzen joan da, eta pieza bakar handien doitasun-mekanizazioan espezializatu da. Alde horretatik, “ezagutza teknikoaren, taldeko esperientziaren eta bezeroekiko gertutasunaren alde egin du. 2000. urtean, Mitxelenak aurrerapauso handia eman zuen, kooperatiba gisa eratu baitzen. Modu horretan, pertsonen partaidetza eta enpresa-proiektuan duten inplikazioa indartu da”, adierazi du konpainiak.

Azken urteotan, aurrera egiten jarraitu du digitalizazioan, konektagarritasunean, zibersegurtasunean, prozesuak hobetzeko lanean eta jasangarritasunean, gero eta proiektu industrial zorrotzagoei eta konplexuei erantzuteko helburuarekin.

Oso askotarikoak diren sektore industrialetarako lan egiten du; adibidez, hauetarako: aeronautika, ontzigintza, papergintza, siderurgia, prentsak, offshore eolikoa, petrokimikoa eta pieza berezi eta handiak behar dituzten beste batzuetarako. “Enpresak pieza bakar eta handien mekanizazioa eskaintzen du, baita beste zerbitzu batzuk ere: aholkularitza teknikoa, mekanizazio-prozesuen ingeniaritza, Laser Tracker bidezko 3D neurketa eta konponketa. Proiektu bakoitza modu pertsonalizatuan bideratzen da, bezeroarekin elkarlanean eta arreta berezia jarrita kalitatea lortzeko eta epeak betetzeko”.

40 langile dira, “inplikazio handiarekin eta partaidetza kooperatibo handiarekin. Langileen % 85 inguru kooperatibako bazkide dira, eta horrek proiektuarekiko eta ingurunearekiko konpromisoa indartzen du”. Fakturazioa 6,6 milioi eurotik gorakoa izan zen iaz, “eta jarduera balio erantsi handiko proiektu industrialei lotuta egon zen batez ere”.

Berrikuntza

Mitxelenan uste dute berrikuntza “oso lotuta dagoela prozesu produktiboen etengabeko hobekuntzari, digitalizazioari, konektagarritasunari, zibersegurtasunari eta pieza konplexu eta bakarrak egiteko gaitasunari”. I+G-ko atal espezifikoa eduki ez arren, berrikuntza zeharka lantzen dute arlo teknikoan, ekoizpenean, kalitatean eta kudeaketan.

2024an, 136.000 euro bideratu zituen zibersegurtasunari, konektagarritasunari eta kontrol- zein azterketa-programa berriei lotutako inbertsioetara, hau da, urteko fakturazioaren % 2 inguru. 2025ean, 18.196 euro bideratu zituzten zibersegurtasunera, hots, fakturazioaren % 0,27, gutxi gorabehera.

Zibersegurtasun industrialeko programaren SPRI Taldearen laguntza segurtasun digitala indartzera bideratu zen.  “Proiektuaren barruan, zibersegurtasuneko auditoretza egin zen enpresaren azpiegitura teknologikoari buruz, nola kanpoan hala barruan. Orobat, sarearen, ekipoen eta jarduera industrialari lotutako sistemen babesa hobetzeko ekintzak egin ziren”.

Datozen urteei begira, Mitxelenaren erronka nagusietako bat bazkide industrial gisa sendotzea da, bezeroen ondoan egoten dena piezaren bizi-ziklo osoan. “Balioa eman nahi dugu diseinuaren fasetik bertatik aurrera, mekanizazioaren ikuspegia txertatuz fabrikagarritasuna, kostuak eta epeak optimizatzeko, prototipoen garapenean parte hartzeko eta doitasun eta kalitate handi-handiko fabrikazioa bermatzeko. Era berean, ekonomia zirkularraren alde dihardugu, konponketa- eta birmanufaktura-zerbitzuak eskaintzen baititugu osagaien bizitza erabilgarria luzatzen laguntzeko”.

Horretarako, digitalizazioan, zibersegurtasunean eta prozesuen etengabeko hobekuntzan aurrera egiten jarraituko dute, “kalitate-estandar handienekin, epeak betez eta, aldi berean, talentu espezializatua txertatuz eta garatuz. Horren guztiaren oinarria, gainera, ESG (Environmental, Social & Governance) irizpideen aldeko apustu irmoa da. Kooperatiba bat garen aldetik, gure bezeroentzako, pertsonentzako eta ingurunerako balioa sortzen jarraitu nahi dugu, eta industria lehiakorragoa, jasangarriagoa eta etorkizunerako prest dagoena bultzatu”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

 

Lotutako albisteak

Geogramak  3D  laser  eskanerra  duten  fabrikak  digitalizatzen  ditu,  erreformak  edo  zabalkuntzak  ekoizpena  gelditu  gabe  aurreikusteko

Geogramak 3D laser eskanerra duten fabrikak digitalizatzen ditu, erreformak edo zabalkuntzak ekoizpena gelditu gabe aurreikusteko

Gasteizko konpainiak zehaztasun handiz atzematen du errealitatea, eta 3D modelatua aplikatzen du industriaren ‘biki digitala’ datu fidagarrien bidez sortzeko. “4.0 Industriaren arloan zerbitzu aitzindaria” da.

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

ADI  Revolutionek  Egia  sortu  du,  B2B  influencer  marketineko  lehen  plataforma

ADI Revolutionek Egia sortu du, B2B influencer marketineko lehen plataforma

Euskal enpresak B2B enpresak beren sektoreetako erreferentziazko profesionalekin konektatzen dituen tresna bat merkaturatu du, LinkedInen dituzten edukien sinesgarritasuna eta irismena indartzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.