Zerbitzua amaitzean, zure enpresak honako hauek izango ditu:
Diagnostiko integraleko eta ekintza-planeko txosten batek sakon aztertzen du zure egoera, arriskuak, indarguneak eta aukerak identifikatzen ditu. Gainera, ibilbide-orri argi bat definitzen du, lehenetsitako neurriekin, helburuekin, egutegiarekin, baliabideekin eta jarraipen-adierazleekin.
Proiektua gauzatzeari buruzko memoria, egindako laguntza, lortutako aurrerapenak eta enpresak abiapuntuari dagokionez izan duen bilakaera jasotzen dituena, hasitako ekintzei jarraipena emateko gomendioak barne.
Dokumentu horiek gida praktiko gisa erabiliko dituzu erabakiak hartzeko eta zure enpresaren bideragarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko.