Enpresentzako laguntza
Kaixo! Hau da euskal enpresentzako arreta- eta laguntza-gunea
Gune honek euskal enpresentzako informazioa eta harremanetarako bideak zentralizatzen ditu, SPRIren baliabideetara errazago iristea helburu.
Ohiko galderak kontsultatuz hasi zaitezke, edo gurekin harremanetan jar zaitezke lehen laguntza-gune gisa, zure kontsulta konpontzeko edo bideratzeko.
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Inplantalariak-ri buruzko ohiko galderak
Hauek dira zuentzat aukeratu ditugun teknologien ezaugarriak:
- Berehala erabiltzen hasteko modukoak.
- Funtzionaltasun errazekoak eta enpresa eskatzaileen profil teknologikoei aplikatzeko modukoak.
- Gaikuntza-, instalazio- eta egokitzapen-ahalegin txikia behar dutenak.
- Kosturik gabekoak edo kostu oso txikikoak.
- Inguruko erabilpen-eredu eta erreferentzien arabera ezarritakoak.
Zerbitzua urte osoan zehar dago zabalik.
Gehiago saltzea (eskaeren % 37ak hala esan du).
Gehiago aurreztea, barne kudeaketa optimizatuz (eskaeren % 45ak hala esan du).
Bezeroarentzako arreta zerbitzuaren kalitatea hobetzea (eskaeren % 50ak hala esan du) eta, beraz, bezero gehiago leialtzea (eskaeren % 20ak hala esan du).
Bezero berri gehiago atzematea (eskaeren % 60ak hala esan du).
Markaren irudia hobetzea (eskaeren % 75ak hala esan du).