Enpresentzako laguntza
Kaixo! Hau da euskal enpresentzako arreta- eta laguntza-gunea
Gune honek euskal enpresentzako informazioa eta harremanetarako bideak zentralizatzen ditu, SPRIren baliabideetara errazago iristea helburu.
Ohiko galderak kontsultatuz hasi zaitezke, edo gurekin harremanetan jar zaitezke lehen laguntza-gune gisa, zure kontsulta konpontzeko edo bideratzeko.
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Ekintzaile programa-ri buruzko ohiko galderak
Programak pertsona fisikoek edo enpresa sortu berriek zuzendutako ekintzailetza proiektuak eta existitzen diren enpresetatik jarduera dibertsifikatzeko sustatutako proiektuak laguntzen ditu. Kasu guztietan, proiektu berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoa, industriala edo industriako ekoizpen-prozesuekin lotutako zerbitzuetakoa dutenak izan beharko dira.
Bai. Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden eta programaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituen enpresa-proiektu baterako ideia bat duten pertsona fisikoak aurkez daitezke programara, nahiz eta oraindik enpresarik ez izan eratuta.
Bai. Helbide soziala eta/edo jarduera-zentroren bat gutxienez EAEn duten eta jarduera dibertsifikatzeko enpresa-proiektu berri bat sustatzen duten pertsona juridikoek aurkez ditzakete proiektuak.
Bai. Ekintzaile programak ideia heltzen eta Enpresa Plana egiten laguntzen du. Ez da beharrezkoa behin betiko proiektu batetik abiatzea, diruz lagunduko den laguntzaren helburua baita proiektuaren bideragarritasuna aztertzea eta martxan jartzeko prestatzea, Business Innovation Center (BIC) baten tutoretzarekin.
Pertsona edo talde sustatzaileari ideia heltzeko, Enpresa Plana egiteko eta proiektua martxan jartzeko prozesuan laguntzea finantzatzen da.
Dagoeneko existitzen diren enpresek barneko sustatzaile talde baten bitartez sustatutako proiektuak dira, enpresaren egungo jarduera dibertsifikatu ahal izateko enpresa-proiektu berri bat sortzeko.
Talde sustatzaileari ideia heltzen, Enpresa Plana egiten eta proiektua martxan jartzen laguntzea da dirulaguntzaren xedea. Proiektua Business Innovation Center (BIC) baten tutoretzapean garatu behar da eta enpresa berri bat eratzeak dirulaguntzaren intentsitate maximoa eskuratzeko aukera ematen du.
Ekintzaile programak 30.000 €-ko muga maximo absolutua du proiektu bakoitzeko.
Dirulaguntzaren intentsitatea desberdina da proiektu motaren eta sustatzen duenaren arabera.
Ekintzailetza-proiektuetan (1. lerroa):
- Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100era arteko dirulaguntza.
- Gehieneko zenbatekoa: 30.000 € proiektu bakoitzeko.
Barne mailako ekintzailetza-proiektuetan (2. lerroa):
- Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70era arteko dirulaguntza.
- Intentsitate hori % 100era handitu daiteke exekuzio-epean zehar enpresa berri bat eratzen bada.
- Zenbateko maximoa kasu guztietan: 30.000 € proiektu bakoitzeko.
Ekintzaile programak 3.500.000 euroko aurrekontua du guztira 2026an, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontutik finantzatuta.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira, betiere 100 eurotik gorakoak badira, proiektuarekin, aholkularitzarekin, kanpo-laguntza teknikoarekin, prospekzio-azterketekin eta dokumentazioarekin, azoketara joatearekin eta prospekzio komertzialerako bidaiekin, eta maketak eta prototipoak egiteko prozesuarekin lotutakoak, bai eta beste gastu osagarri batzuk ere.
Bai. Maketekin eta prototipoekin lotutako gastuak ezingo dira proiektuan onartutako aurrekontu osoaren % 25 baino handiagoak izan.
Oro har, fakturako BEZa ez da diruz lagundu daitekeen gastua. Autonomoak ez diren pertsona fisikoen kasuan soilik lagundu ahal izango da diruz.
Kanpoko enpresak ezingo dira sektore publikokoak izan eta ezingo dute sozietate- eta administrazio-harremanik izan erakunde eskatzailearekin, proiektua hasten denetik proiektua amaitu eta hurrengo hiru urteak igaro arte.
Ez. Erakunde eskatzaile propioak eta taldeko enpresek edo harremana dutenek zuzenean zein zeharka egindako produktuak, zerbitzuak edo lanak ez dira diruz lagundu daitezkeen gastuak izango.
Oro har, gastuek dirulaguntza eskatu ostekoak izan beharko dute eta esleipena egin eta gehienez ere 18 hilabeteko epean exekutatu beharko dira.
Salbuespen gisa, diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira 2026ko urtarrilaren 1aren ostean egindakoak, betiere ebazpenean berariaz adierazten bada.
Bai. Proiektu guztiek izan beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Business Innovation Center (BIC) baten tutoretza ideia heltzeko eta martxan jartzeko fasean zehar.
Dirulaguntzak segidako prozeduraren bidez esleituko dira, oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaeren aurkezpen-ordenaren arabera.
Oinarri arautzaileen arabera gauzatzen bada proiektua, dirulaguntza jaso daiteke. Hala ere, enpresa berri bat sortzea dirulaguntzaren intentsitate maximoa jasotzeko baldintza da.