Enpresentzako laguntza
Kaixo! Hauxe da euskal enpresari arreta eta laguntza emateko zerbitzua
Informazioa, aholkularitza eta harremanetarako bitartekoak biltzen ditugu hemen, Euskadiko enpresei dirulaguntzak, programak eta lehiakortasuna sustatzeko zerbitzuak eskuratzen laguntzeko.
Erantzun azkarrak aurkitzeko, zalantzak planteatzeko edo aholkularitza jasotzeko pentsatuta dago espazio hau, zure enpresak bizi duen unearen arabera.
Informazio zehatza behar baldin baduzu edo aurrera egiteko orientazioa behar baduzu, interakzioa izateko eta laguntza jasotzeko hainbat modu aurkituko dituzu hemen.
Argitu zalantzak zure kabuz
Ohiko galderak
Erabili laguntzen arkitektoa
industrIA
Jar zaitez harremanetan arreta-taldearekin
Gomendagarria zure kasua espezifikoa bada
industrIA · zure laguntzen arkitektoa
Informazio argia, antolatua eta zure enpresari egokitua elkarrizketa gidatu baten bitartez
industrIA adimen artifizial sortzailean oinarritutako laguntzailea da, eta laguntza-programei buruzko informazioa azkar, egituratuta eta modu koherentean jasotzeko aukera ematen du, dokumentu edo araudi askotatik nabigatu beharrik gabe.
industrIAk zure enpresaren beharren arabera antolatzen du informazioa elkarrizketa baten bitartez, eta zer aukera dauden, zuri zein komeni zaizun eta zure kasuan zer alderdi diren garrantzitsuak ulertzen lagunduko dizu.
Galderak erantzuteaz gain, ezagutza antolatzen dizu, argitasun handiagoarekin egin dezazun aurrera.
Une honetan, dirulaguntzen programetan dago espezializatuta industrIA eta pixkanaka eboluzionatzen ari da bere laguntza-gaitasuna handitzeko.
industrIArekin hau lortuko duzu:
- Informazio fidagarria eta dirulaguntzen programen eduki ofizialekin bat datorrena.
- Sarbide azkarra, ibilbide konplexurik gabe eta dokumentu asko irakurri beharrik gabe.
- Elkarrizketa bidezko orientazioa, elkarrizketa gidatuak zatitutako bilaketen ordez.
- Informazioa zure enpresaren profilaren eta beharren arabera ordenatua eta lehenetsia.
- Kontsulta espezifikoak edo izapide formalak hasi aurretik erabakiak hartzeko argitasuna.
industrIA denbora aurrezteko eta argitasuna emateko elkarrizketa-tresna da, eta zure kasu zehatzerako informazioa antolatuko dizu
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Ohiko galderak
Basque Enterprise Europe Network-ri buruzko ohiko galderak
- Merkatu globalen deskonexioa
- Tokiko merkatuekiko mendekotasun esklusiboa
- Digitalizazioari eta iraunkortasunari buruzko egungo joeretara ez egokitzea
- Enpresa erresiliente ez bihurtzea, ikusten dugun bezala, merkatuak eta ekonomia globalizatuak ustekabean astintzen dituzten larrialdi-egoeretan eta egoera asaldatuetan .
- Enpresa resilientea ez izatea larrialdi egoera eta egoera asaldatuen aurrean, ikusten dugunez, egoera hauek merkatuak eta ekonomia globalizatua ustekabean astintzen baitituzte
Ziurrenik bai, baina aztertu beharra dago enpresaren gaitasunak, esperientzia eta I+G+B-ko estrategia, eta gero informazio hori gurutzatu behar da Europako Batzordeak abiatutako ildo eta programekin. Europatik sustatu diren finantzaketa-tresnetara iristeko, ondo ulertu behar da zein elementu diren beharrezkoak maila guztietan, eta enpresak plan bat izan behar du epe ertain-luzera, horrela bermatzeko lanean jarraituko duela Europako lehentasunekin bat datozen proiektu eta aliantzak eraikitzen.
BEENren Euskadiko adituek analisi bat egingo dute jakiteko zenbateraino den berritzailea enpresaren produktu/zerbitzu edo teknologia, eta ekintza-plan pertsonalizatu bat proposatuko diote nazioarteko proiekzioaren eskakizunak betetzeko.
Zerbitzuak doan dira euskal enpresentzat, Europako Batzordeak finantzatzen dituelako (Single Market programa).
- Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, euren bidez bultzatzeko atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa (nagusiki Europan).
- Laguntza Euskal ETEei erakunde erresiliente bihur daitezen eta aurrera egin dezaten trantsizio bikoitzerantz (berdea eta digitala).
- Parte-hartze eta lidergo handiagoa izatea Horizonte Europa (HE) programako eta I+G+B bultzatzera bideratutako Europako Batzordearen beste programa batzuetan, eta batez ere ETEen parte-hartzea sustatzea I+G+B bultzatzeko Europako proiektu eta tresnetan.
- Areago haztea nazioartean Berrikuntza Sistema gisa, Euskadik Europan I+G+B arloan duen aitortza eta posizionamendua hobetuz.
- Lagundu egiten diete euskal ETEei euren I+G+B nazioartekotzeko oztopoak gainditzen.
- Lagundu egiten diete euskal ETEei nazioarteko merkatuetako lehiakortasuna hobetzen, digitalizazioa eta jasangarritasuna bultzatuz.
- Lagundu egiten diete ETEei aurrera egiten euren digitalizazio prozesuan, bai eta enpresa barruko prozesuak teknologia digitaletara egokitzen produktu eta zerbitzu berriak garatu ahal izateko
Horixe da, hain zuzen, BEENek Euskadin eskaintzen duen zerbitzu garrantzitsuenetako bat. BEENeko langileek lagundu egingo diete enpresei bazkide aproposena bilatzeko profil bat egiten, eta harremanetan jarriko dituzte Sareko herrialde guztietako erakundeekin.
Badago beste aukera bat ere: enpresak posible du interes-adierazpen bat aurkeztea nazioarteko beste antolakunde batzuek argitaratu dituzten lankidetza-aukerei erantzunez. Estatuz gaindiko bazkideak bilatzeko beste tresna bat da B2B topaketak antolatzea. Azkenik, BEENeko adituek Sareko foroen eta kontaktuen bitartez lagundu dezakete bazkideak bilatzen.
BEENren Euskadiko adituek analisi bat egingo dute horretaz eta ekintza-plan pertsonalizatu bat proposatuko diote enpresari, bete ditzan atzerriko merkatu batean sartzeko ezarritako eskakizun guztiak.