Euskara industrian
Albisteak 14 Marzo, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.
-
Euskara Sarean: ARTEZek garatutako gunea euskara erabiltzen laguntzeko baliabideak biltzen dituena. Sarean dauden euskara erabiltzen laguntzeko baliabideak webgune bakar batean bildu ditu ARTEZ euskara zerbitzuak eskaintzen dituen konpainiak. Espazio honen helburu nagusia euskara erabiltzeko baliabide terminologikoak eskuragarri jartzea da, hizkuntzarekin lan egiten duten profesionalentzat zein erabiltzaile orokorrentzat. Guneak sei atal ditu: Hiztegiak, Kontsultak, Gaika, Itzultzaile Automatikoak, Hizkuntzaren Teknologia eta Euskal Ondarea. Atal bakoitzak berari dagokion edukia gordetzen du, adibidez Gaikako atalaren barruan Sektorekako hiztegiak jasota daude, besteak beste Industria Berriaren Spri Hiztegia.
ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin. Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean, Aitor Aldasororen (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburua), Sonia Rodriguezen (Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria), eta Mikel Amundarainen (Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia) gidaritzapean. Azken hilabeteetan hiru enpresa berri batu dira Industriaren Euskal Plataformara eta gaurkoan euren burua aurkeztu dute Indeuskideen aurrean: Alberdi Mekanizatuak, Biolan eta Mitxelena kooperatiba.
INSTAGRAM II: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko onlineko ikastaroa datorren martxoaren 24an. Instagram I ikastaroaren jarraipena, Instagramek enpresetarako duen profilaren kudeaketan oinarrituta. Ikastaroan erabilera eta nobedade guztiak landuko ditugu, horien artean egonik Instagram Stories eta sare sozial horren azken eguneraketak, gure marka edo negozioari nabarmentasun handiagoa emateko. Ikastaro osoak lau orduko iraupena izango du; hortaz, bi ikastaroetan (lehenengo zatia eta bigarren zatia) eman beharko da izena ikuspegi orokorragoa lortzeko, bigarrena lehenengoaren jarraipena baita. Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresei edo autonomoei zuzendutako ikastaroa.
“Geruza digital” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Negozio fisiko bati ezartzen zaion osagarri analogikoa. Negozio hori ez du produktu edo zerbitzu digital batek ordezkatuko, baizik eta bere horretan mantenduko du. Geruza digital hori beharrezkoa da markak egungo denboratara egokitzeko, sarean dauden tresnak erabiliz eta negozioa birdefinitu, ikuspegia/misioa aldatu, produktuak birmoldatu eta berriak sortuz. Geruza digitala gehitzean litekeena da negozio-ereduak aldaketak pairatzea eta etekinei eta efizientziari esker dagokion merkatua handitzea, baina oinarrizko elementu fisikoak ez dira aldatzen.Honen adibide bat Skype da: telefonoa ordezkatzen duen komunikaziorako software bat da, hots, deiak egiteko aukera ematen duena.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Industriaren  Eraldaketa  Digital  Segurua  jardunaldia  antolatu  dute  INDEUSek  eta  CYBASQUEk  euskaraz  BeDigital  azokarako

Industriaren Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute INDEUSek eta CYBASQUEk euskaraz BeDigital azokarako

Ekainaren 4an egingo da, 'Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorrago eta seguruago bat eraikitzeko' izenburupean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifiziala eta irudiak sortzea, ChatGPT ikastaroak, Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte eta Txartel adimendun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifizialaren inguruko ikastaro bat, Euskaraldia, Ekintzaile eta Barnekintzaile laguntza-programak, Udaltop eta Blockchain laborategi.

EUSKARALDIA  iritsi  da  SPRI  Taldera

EUSKARALDIA iritsi da SPRI Taldera

SPRI Taldeko erakundeekin batera Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako gainerako erakunde publikoek elkarrekin ospatu dute Euskaraldiaren hasiera.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ChatGPT ikastaroa, INDEUSeko Lantaldeak, EnpresaBIDEA, Euskal Bideokojoak, Udaltop eta Hiztegi-eraso

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA eta Enkriptatze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Bideojokoen industria Euskal Herrian, ChatGpt eta Konbergentzia teknologiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.