Indeusberri bannerra_ Iraila 2023
Euskara industrian
Albisteak 21 iraila, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Zibersegurtasun Industriala, Gaitasun Digitalen urte europarra, Bilbo Zientzia plaza eta IT/OT konbergentzia
-

Irailaren 22.egun honetako IndeusBerrik Zibersegurtasun Industriala izeneko laguntza programa nabarmendu nahi izan du, aste bete baino ez delako gelditzen eskaerak aurkezteko epea betetzeko. Gaitasun Digitalen europar urteari ere erreparatu dio gaurko agerraldiak, enpresei zuzendutako jardunaldia egingo baita urriaren 3an gai honen inguruan, baita Bilbo Zientzia Plaza ekitaldiari ere, azken egunetan sartu baita erakusketa eta Bidebarrieta Zientifikoa ekimenarekin. Eta amaitzeko, ohi denez, Industria berriaren hiztegiari hartutako berba berri bat: IT/OT konbergentzia.

Bilbao Zientzia Plaza logoa

Bilbo Zientzia Plaza: Erakusketek eta Bidebarrieta Zientífikoak irailaren 30era arte izango dute jarraipena.EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekitaldia irailaren 11an hasi zen eta irailaren 30era arte izango ditu ekitaldiak hiriko toki desberdinetan. Ezagutza zientifikoak transmititu, gai zientifikoei buruz hitz egin, zientzia ikasi eta zientziaz gozatzea da antolatzaileen nahia, Bilbon zientzia izan dadila protagonista. Adin guztietako publikoari zuzendutako ekitaldi ugarik osatzen dute aurtengo egitaraua, Bilboko gune desberdinetan egingo diren ekitaldiak, besteak beste Euskalduna Jauregia, Bidebarrieta liburutegia edota Bizkaia Aretoa.

Indeusberriren ikonotipoa

Nola egin dezakete aurrera euskal enpresek Gaitasun Digitalen Europako Urtean? jardunaldia.Urriaren 3an, Bilboko Itsas Museoan egingo da galdera honi erantzuteko jardunaldia. Helburua da euskal enpresei laguntza ematea beren langileen gaitasun digitalak hobetu ditzaten eta hobekuntza hori eraldaketa teknologiko-digitaleko estrategiara egokitu dezaten. Besteak beste parte-hartzaileak gaitasun digitalen garrantziaz kontzientziatzeko eta gaitasun horiek berrikuntzan eta laneko produktibitatean eragin positiboa izan dezaketela ulertarazteko.
Gaitasun digital garrantzitsuei buruz gogoeta egin eta haien hobekuntza nola aktibatu hausnartzeko esparru praktiko bat ematea parte-hartzaileei.

zibersegurtasun industriala

Urriaren 2an bukatuko da Zibersegurtasun Industriala laguntza programara eskaerak aurkezteko epea.Euskadiko industria-sektorearen zibersegurtasuna eta lehiakortasuna bermatzeko, Zibersegurtasun Industriala programak itzuli beharrik gabeko 18.000 € diru-laguntzak eskaintzen ditu enpresa eta urte bakoitzeko. Industria adimendunerantz egindako eraldaketak eta honek dakarren konektibitateak agerian uzten dute zibersegurtasuna funtsezko tresna dela Euskadiko industria-enpresak gero eta hobeto prestatuta egon daitezen eraso zibernetikoei aurre egiteko, eta mehatxu hauen aurrean beren datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izan ditzaten.

Industria Berriaren Hiztegiaren irudia

“IT/OT konbergentzia” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Informazioaren teknologiako sistemak (IT) teknologia operatiboko sistemekin (OT) integratzeko prozesua. IT sistemak datuen eta informazioaren tratamendu automatikoaz arduratzen dira; OT sistemak, berriz, hardwareari eta softwareari dagozkio, hau da, aldaketak detektatu edo eragiten dituzte industriaren alorreko prozesu fisikoetan, zuzenean monitorizatuz edo gailu fisikoak kontrolatuz.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Euskarazko Wikipediaren 24.urteurrena, Euskrowd ekimena, Adimen Artifizialari buruzko jardunaldi interesgarri bat eta Proba-datu dira gaur bildutako albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen urteko azken batzarra, LANDUE, Enpresa Digitalaren ikastaro bat eta Gailu.

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.