Albisteak 9 maiatza, 2025

Euskadiko enpresek nazioartekotzeari buruzko aholkularitza jaso ahal izango dute 23 herrialdetan

Basque Trade & Investment erakunde publikoko profesionalek bilera pertsonalizatuak egingo dituzte maiatzaren 26an, 27an eta 28an.
-

Euskadiko enpresek Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziako profesionalekin elkartzeko aukera izango dute 23 herrialdetan, atzerrian negozioak sustatzeko. Topaketak 30 minutukoak izango dira eta maiatzaren 26an, 27an eta 28an egingo dira hiru lurraldeetan.

Hala, 26an Bizkaiako Parke Teknologikoan, 27an Donostiako Tabakalera eraikinean eta 28an, Miñaoko Arabako Parkean.

Basquetrade International Meetings izeneko topaketak nazioartekotzean interesatuta dagoen edozein enpresari daude zuzenduta, haien etapa edozein izanik ere. Aholkularitzaren xedea izango da negozioaren eskaintza atzerriko merkatuetan txertatzea, tokiko arauak azaltzea, herrialde horietan proiektu berriak hastearen bideragarritasuna lantzea, kontaktu garrantzitsuak egitea esaterako bezeroekin, agente komertzialekin edo hornitzaileekin eta negozio-aukerak aztertzea.

Herrialde hauei buruzko informazioa eta aholkularitza eskainiko da: Alemania, Argentina eta Uruguai, Brasil, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Korea, Estatu Batuak, Frantzia, India, Italia, Mexiko, Japonia, Polonia, Txekiar Errepublika eta Eslovakia, Erresuma Batua eta Irlanda, Singapur (ASEAN) eta Turkia.

Sektore hauei buruz hitz egingo da besteak beste: automobilgintza eta eraldaketa metalikoa, makina-erreminta eta sektore aeroespaziala, biozientziak, osasuna eta elikadura, energia eta ingurumena, teknologia elektronikoa eta ezagutza aplikatua.

Euskadiko enpresek aukera izango dute beren intereseko nazioarteko merkatuetan jarduten duten profesionalei zuzenean hitz egiteko eta, hala, zalantzak argitu eta beren produktuen edo zerbitzuen nazioartekotzeari buruzko interes espezifikoak planteatu ditzakete. Adituekin harreman zuzena izateak abantaila estrategikoa ematen du hedapen sendo eta arrakastatsua planifikatzeko.

20 urtetik gorako esperientziari eta bulegoen eta sektoreko adituen sare globalerako sarbideari esker, Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin egiten diren bilerak ingurune ezin hobea dira funtsezko harremanak ezartzeko eta negozio-aukera berriak ezagutzeko.

Lotutako albisteak

AEBk  muga-zerga  berriak  jarri  dizkie  232  Sekzioko  ibilgailu  ertain  eta  astunei
27/10/2025 Nazioartekotzea

AEBk muga-zerga berriak jarri dizkie 232 Sekzioko ibilgailu ertain eta astunei

Estatu Batuetako Gobernuak muga-zergen neurri berri bat iragarri du Trade Expansion Act of 1962ren baitan.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

Lehendakariak  konpromiso  eta  bizkortasun  handiagoa  eskatu  die  Europari  eta  Estatuari,  euskal  altzairuaren  etorkizuna  bermatzeko
21/10/2025 Kluster politika

Lehendakariak konpromiso eta bizkortasun handiagoa eskatu die Europari eta Estatuari, euskal altzairuaren etorkizuna bermatzeko

Imanol Pradales Lehendakariak ‘Steel Tech 2025’ inauguratu du, BECen, urriaren 21etik 23ra izango den siderurgia-sektorearen nazioarteko elkargunea

Euskadik  indartu  egin  du  Poloniarekin  duen  lankidetza  industriala,  euskal  esportazioen  hamar  helmuga  nagusien  artean

Euskadik indartu egin du Poloniarekin duen lankidetza industriala, euskal esportazioen hamar helmuga nagusien artean

Imanol Pradales: “Kontinentearen lehiakortasun industriala bermatzea posible izango bada, gure indarrak batuta, sinergia berriak bilatuta eta norabide berean eginda izango da”

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

Euskadik  itsasoko  energia  eolikoan  duen  nazioarteko  posizionamendua  indartu  du  Japonian
16/10/2025 Nazioartekotzea

Euskadik itsasoko energia eolikoan duen nazioarteko posizionamendua indartu du Japonian

Euskadik eta bere industria sareak GOWS 2025ean duten parte hartzea sektoreko enpresa liderrekin eta nazioarteko erakundeekin lankidetza esparru batean garatzen da

Voon  Sports,  teknologia  adimenduna  duen  kirol  entrenamenduaren  irtenbidea
13/10/2025 Nazioartekotzea

Voon Sports, teknologia adimenduna duen kirol entrenamenduaren irtenbidea

Donostiako konpainiak kirolarien entrenamendu teknikoa eta kognitiboa hobetzen duten gailuak eta app propioa garatzen ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.