Imanol Pradales lehendakaria.

Euskadik indartu egin du Poloniarekin duen lankidetza industriala, euskal esportazioen hamar helmuga nagusien artean

Imanol Pradales: “Kontinentearen lehiakortasun industriala bermatzea posible izango bada, gure indarrak batuta, sinergia berriak bilatuta eta norabide berean eginda izango da”
-
  • SATLANTISek eta Creotech-ek aliantza estrategikoa bultzatu dute Lurra behatzeko hurrengo belaunaldiko sateliteak garatzeko, eta lehenengoa 2026an abiarazteko aukera izango dute.
  • Polonia euskal esportazioen lehenengo hamar helmugen artean dago, batez ere automobilgintzan, ekipamendu-ondasunetan eta fabrikazio aurreratuan. Gaur egun, 40 euskal enpresak 52 inplantazio dituzte Polonian, horietatik 23 produktiboak dira eta 29 komertzialak.
  • Topaketaren esparruan, SPRI Taldeko BT&I-k eta Poloniako Inbertsio eta Merkataritza Agentziak (PAIH) elkar ulertzeko memorandum bat ere sinatu dute.

Imanol Pradales Lehendakariak, Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburuarekin batera, Euskadi-Polonia 2025 Foroari amaiera eman dio gaur goizean. Bi lurraldeetako erakundeetako eta enpresetako ordezkariak bildu dira, harreman ekonomiko eta industrialak sendotzeko eta aldebiko lankidetzarako aukera berriak sustatzeko.

Poloniako ordezkaritza batek parte hartu du foroan: Andrzej Domański Ekonomia eta Finantza ministroa, Olgierd Geblewicz West Pomerania Eskualdeko presidentea, Monika Krzepkowska Poloniak Espainian duen enbaxadorea; eta Andrzyej Poloniako Inbertsio eta Merkataritza Agentziako (PAIH) presidentea.

“Kontinentearen lehiakortasun industriala bermatzea posible izango bada, gure indarrak batuta, sinergia berriak bilatuta eta norabide berean eginda izango da”, nabarmendu du Imanol Pradales Lehendakariak topaketan zehar. Alde horretatik, Euskadik eta Poloniak berretsi egin dute aspalditik indartzen ari den lankidetza, eta gaur beste aurrerapauso bat eman dute bi lurraldeen arteko lankidetza-bideak aztertzeko hiru mahai-inguru antolatuta.

Horrez gain, Poloniako Creotech Instruments enpresak eta Euskadiko Satlantis enpresak lankidetza komertziala indartuko dutela iragarri dute. Lankidetza hori duela hilabete batzuk hasi zuten, eta Europako Espazio Agentziaren eta Europar Batasunaren zenbait programatarako sateliteak eraikitzeko hitzarmena sinatu dute. “Polonia eta Euskadiren arteko harreman komertzial horiek guztiek helburu argi bati erantzuten diote: Europako berrindustrializazioaren bidetik jotzea eta Kontinente Zaharreko erresilientzia estrategiarekin bat egitea, aurrean ditugun funtsezko eraldaketei aurre egiteko”, gaineratu du Pradalesek.

Satlantis-Creotech akordioa

Hala, ekitaldian zehar, SATLANTIS (Euskadi) eta Creotech Instruments S.A. (Polonia) enpresek iragarri dute espazio-eremuan aldebiko lankidetza indartzeko asmoa dutela, Lankidetza Memoranduma (MoU) sinatuta.

Hitzarmenaren helburua da Lurra behatzeko etorkizuneko sateliteak garatzea, bereizmen handiko gaitasun elektrooptiko eta termikoekin, hala, bi enpresek espazio-teknologia aurreratuen Europako merkatuan duten posizioa finkatzeko. Lehenengo satelitea 2026an abiaraziko da.

Era berean, Lankidetza Memorandumaren helburua da lankidetza hispano-poloniarra sustatzea Europako Espazio Agentziaren (ESA) programen esparruan, hala nola European Resilience for Space (ERS-EO) eta European Exploration Envelope Programme-en (E3P), Europako espazio-ekosistema indartzen laguntzeko.

Hitzarmenaren beste alderdi garrantzitsu bat da Polonian SATLANTIS taldeko sozietate bat eratzea eta negoziatzea. Creotech-ek (CTI) bazkide estrategiko gisa parte hartuko du, eta bi herrialdeen gaitasun industrialak eta teknologikoak integratuko ditu.

Topaketan izan dira Grzegorz Brona, Creotech-eko CEOa, eta Juan Tomás Hernani, SATLANTIS-eko CEOa. Biek azpimarratu dute aliantza hori oso garrantzitsua dela Lurraren behaketaren eta espazio-esplorazioaren arloan Europaren lehiakortasuna sustatzeko. Mikel Jauregi sailburua eta Andrzej Domański Poloniako Ekonomia eta Finantza ministroa izan dira sinatze-ekitaldiaren buru.

Euskadi-Polonia foroa

Inaugurazio-ekitaldian, Jauregi sailburuak Euskadik Europako eskualde industrialen arteko lankidetzarekin duen konpromisoa nabarmendu du, bai eta lankidetza-eremu berriak identifikatzen lagunduko duen erakunde- eta enpresa-elkarrizketa izatearen garrantzia ere.

Eusko Jaurlaritzak Europaren autonomia estrategikoa bultzatzearen aldeko apustua egin du, Europar Batasunaren industria- eta berrikuntza-politika berriarekin bat etorriz. Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuaren hitzetan, “Eusko Jaurlaritzak apustu irmoa egiten du Euskadik Europako autonomia estrategikoaren garapenean egiten duen ekarpena bultzatzeko”. Horrek esan nahi du, Jauregik gaineratu duenez, “gure gaitasuna eraikitzen ari garela modu independentean jarduteko, beharrezkoa denean, industria, energia eta teknologia bezalako funtsezko arloetan, eta, betiere, munduko beste eskualde eta herrialde batzuekin lankidetzan aritzeko irekita”.

Bere ustez, gaur sinatutako akordioak, horien artean Satlantis euskal enpresak, teknologia espazialean puntakoa denak, Creotech Instruments poloniarrari hainbat satelite saldu izana edo Eusko Jaurlaritzak Europan instalatutako lehen ordenagailu kuantikoa inauguratu izana, “2030 Industria Planarekin markatutako norabidearen bi adibide argi dira, industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago”.

Euskadi eta Poloniaren arteko harreman ekonomikoei dagokienez, areagotu egin dira azken urteetan. Polonia euskal esportazioen lehenengo hamar helmugen artean dago, batez ere automobilgintzan, ekipamendu-ondasunetan eta fabrikazio aurreratuan. Gaur egun, 40 euskal enpresak 52 inplantazio dituzte Polonian, horietatik 23 produktiboak dira eta 29 komertzialak.

Lankidetza-esparru horretan sakontzeko, hiru mahai sektorial egin dira aldi berean, gai hauei buruzkoak: itsasoko energia berriztagarriak eta teknologia garbiak, teknologia aeroespazialak eta erabilera bikoitzekoak, eta azpiegitura adimendunak eta logistika berdea. Era berean, topaketan parte hartu duten enpresei B2B bileretan eta networking espazioan parte hartzeko aukera eskaini zaie.

BT&I-PAIH Lankidetza Memoranduma sinatzea

Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko SPRI Taldearen barruan dago) eta Polish Investment and Trade Agency (PAIH), PFR Taldeko agentzia publikoaren barruan, Poloniako Altxor Publikoaren Garapenerako Funts Poloniarrak Euskadiren eta enpresen arteko lankidetza indartzeko memoranduma sinatu dute.

Nagore Bonilla Basque Trade & Investmenteko presidenteordeak eta Andrzej Dycha PAIHeko presidenteak sinatu dute hitzarmena, eta helburua da enpresak nazioartekotzean, inbertsioak sustatzean eta garapen ekonomiko jasangarrian harreman estrategikoa eta elkarrekiko onuragarria sustatzea. Mikel Jauregi sailburua eta Andrzej Domański Poloniako Ekonomia eta Finantza ministroa izan dira ekitaldian.

Lankidetzarako lehentasunezko eremuak

Memorandumak ibilbide-orri bat ezartzen du bi agentzien arteko lankidetza areagotzeko balio erantsi handiko funtsezko sektoreetan, hala nola hauetan:

  • Industria aurreratua, automobilgintza, aeroespaziala eta erabilera bikoitzeko teknologiak.
  • Energia eta ekonomia berdea, arreta berezia jarrita itsasoko energia eolikoari.
  • 4.0 industria, adimen artifiziala, digitalizazioa eta zibersegurtasuna barne.
  • Bioteknologia eta osasuna, zahartze aktiboari, balioan oinarritutako osasun-arretari eta telemedikuntzari lotutako ekimenekin.
  • Hiri adimendunak eta azpiegitura jasangarriak, hala nola tren-sistemak, portuak eta aireportuak.
  • Konputazio kuantikoa eta teknologia emergenteak.
  • Talentua erakarri eta garatzea.
  • Atzerriko inbertsio zuzena sustatzea.

Halaber, akordioak Poloniako eta Euskadiko enpresen artean informazioa eta jardunbide egokiak trukatzea, bisita instituzionalak eta enpresa-misioak antolatzea eta sektore estrategikoetan lankidetza sustatzea ere aurreikusten du.

Nazioartekotzea eta berrikuntza bultzatzea

Aliantza honen bidez, Basque Trade & Investment-ek eta PAIH-ek nazioarteko irekierarekin, lankidetza publiko-pribatuarekin eta berrikuntzarekin duten konpromisoa berresten dute, bi lurraldeen hazkunde ekonomikoa eta lehiakortasuna bultzatzeko funtsezko oinarriak baitira.

Lankidetza Memorandumak elkarlanerako esparrua finkatzen du, proiektu bateratuak garatzeko eta Euskadiren eta Poloniaren arteko lotura ekonomikoak eta teknologikoak sendotzeko aukera emango duena.

Lotutako albisteak

Euskadik  bere  energia-ekosistema  aurkeztu  die  Japoniako  eta  Kanadako  ordezkaritzei

Euskadik bere energia-ekosistema aurkeztu die Japoniako eta Kanadako ordezkaritzei

Bi herrialdeetako erakunde- eta enpresa- ordezkaritza bat Euskadin izango da aste honetan, itsasoko energia eolikoaren sektorean euskal ekosistemak dituen gaitasunak aztertzeko eta industria-lankidetzarako aukera berriak aztertzeko.

Europako  Batzordeak  ‘Raw  Materials  Mechanism’  aktibatu  du  lehengai  estrategikoak  modu  bateratuan  erosteko
22/04/2026 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak ‘Raw Materials Mechanism’ aktibatu du lehengai estrategikoak modu bateratuan erosteko

Plataforma berri honi esker, enpresek beraien eskaria agregatu ahal izango dute nazioarteko hornitzaileekin harremanetan jartzeko eta material kritikoen hornidura bermatzeko, besteak beste lur arraroak edo baterietarako osagaiak.

Euskal  automozio-sektoreak  Txinan  duen  posizionamendua  indartu  du  fabrikatzaile  elektriko  berrien  gorakadaren  aurrean
21/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal automozio-sektoreak Txinan duen posizionamendua indartu du fabrikatzaile elektriko berrien gorakadaren aurrean

Basque Trade & Investment-ek, Shanghaiko bere bulegoaren bitartez eta ACICAErekin elkarlanean, 18 euskal enpresaz osatutako misio komertzial bat koordinatu du, BYD, Geely edo NIO bezalako fabrikatzaile liderren proiektuak aztertzeko.

Euskal  enpresak  negozio  eta  hornikuntza-aukera  berriak  identifikatu  ditu  Poloniako  merkatu  aeroespazialean
17/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak negozio eta hornikuntza-aukera berriak identifikatu ditu Poloniako merkatu aeroespazialean

Euskadiko hamahiru enpresa Poloniako Podkarpackie eskualdera joan dira aste honetan, BasqueTradek buru eta HEGAN eta AFM klusterrekin lankidetzan egindako misio baten esparruan; gainera, Aviation Valley-ren eta PAIH inbertsio-agentziaren tokiko laguntza izan dute.

Europar  Batasunak  esparru  berri  bat  proposatu  du  altzairuaren  inportazioetarako

Europar Batasunak esparru berri bat proposatu du altzairuaren inportazioetarako

Europako Batzordeak merkatu siderurgikora sartzeko baldintzak gogortzea proposatu du, gehiegizko ahalmen globalari aurre egiteko

AEBek  epea  ireki  dute  nazioarteko  enpresek  bidegabeko  muga-zergen  itzulera  eskatzeko
16/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek epea ireki dute nazioarteko enpresek bidegabeko muga-zergen itzulera eskatzeko

Estatu Batuetako Aduana eta Mugak Babesteko Bulegoak (CBP, ingelesezko sigletan) CAPE tresna jarri du abian, aduana-eskubideen itzulketak modu taldekatuan kudeatzeko aukera ematen duen prozedura zentralizatua.

Třinecké  železárny  talde  siderurgiko  txekiarrak  bertatik  bertara  ezagutu  du  euskal  enpresen  eskaintza  teknologikoa
14/04/2026 Nazioartekotzea

Třinecké železárny talde siderurgiko txekiarrak bertatik bertara ezagutu du euskal enpresen eskaintza teknologikoa

Euskadiko hamaika enpresak euren soluzio teknologikoak korporazioko zuzendaritzari aurkezteko aukera izan dute bakarkako bileren jardunaldi batean.

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.