Albisteak 2026ko apirilaren 16a

AEBek epea ireki dute nazioarteko enpresek bidegabeko muga-zergen itzulera eskatzeko

Estatu Batuetako Aduana eta Mugak Babesteko Bulegoak (CBP, ingelesezko sigletan) CAPE tresna jarri du abian, aduana-eskubideen itzulketak modu taldekatuan kudeatzeko aukera ematen duen prozedura zentralizatua.
-

Estatu Batuetako Aduana eta Mugak Babesteko Bulegoak mekanismo berri bat jarri du martxan: CAPE (Consolidated Administration and Processing of Entries). Tresna Nazioarteko Larrialdiko Ahalmen Ekonomikoen Legearen (IEEPA), harira ezarritako muga-zergen itzulketa errazteko diseinatu da, besteak beste. Sistema hori joan den apirilaren 20an jarri zen martxan, eta, horri esker, enpresek modu bateratuan kudeatu ahal izango dituzte orain arte banaka izapidetu behar ziren hainbat itzulketa-eskaera.

Prozedura operatibo berria ACE (Automated Commercial Environment) atari elektronikoaren bidez bideratuko da, eta, bertan, interesdunek aitorpen digital bat aurkeztu beharko dute CSV formatuko datu-fitxategiak erabiliz. Hala ere, AEBko araudia oso zorrotza da izapide hori egiteko legitimazioari dagokionez; izan ere, sarbidea Erregistroko Inportatzaileari (IOR), salgaiak herrialdean sartzearen arduradun gisa ofizialki agertzen den erakundeari, edo jatorrizko eragiketak kudeatu zituen aduana-agenteari (customs broker) baino ez zaio baimenduko.

Estatu Batuetan presentzia fisiko propiorik gabe jarduten duen euskal enpresa-sarearentzat, egitura horrek esan nahi du jarduteko biderik arinena helmugetako aduana-ordezkariekin zuzenean koordinatzea izango dela, horiek baitute gobernu-plataforman jarduteko gaitasun teknikoa.

Eragiketen irismenari dagokionez, CAPE sistema aduana-zikloko egoera oso zehatzetara mugatzen da hasierako fase honetan. Alde batetik, likidatu gabeko inportazioak sartzen dira, aduanaren behin betiko ebazpenaren zain daudenak. Bestetik, duela gutxi likidatutako eragiketei atea irekitzen zaie, betiere itxiera administratibotik 80 egun natural baino gehiago igaro ez badira. Itzulketa bakoitzaren hautagarritasuna bidalketa bakoitzerako banan-banan zehazten da eta ez esportazio-data orokorren bidez, beraz, ezinbestekoa da muga-zergen partida bakoitzaren egoeraren jarraipen tekniko zehatza egitea eskaeraren arrakasta ziurtatzeko.

 

Euskal enpresentzako inplikazioak

Agertoki berri horren aurrean, Basque Trade & Investment (BasqueTrade), SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, bakoitzaren eredu logistikoaren eta komertzialaren arabera egoera zein den aztertzeko gomendatu die Euskadiko enpresa esportatzaileei.

DDP baldintzetan saltzen duten enpresek (ordaindutako eskubideak dituzten entregak) inportatzaile arduradun gisa jarduten dute normalean, eta, beraz, AEBetan dituzten agenteekin egiaztatu behar dute itzulketarako sarrera egokiak daudela eta beharrezko dokumentazio teknikoa prestatu behar dute. Aitzitik, bezero estatubatuarrak inportatzaile gisa jarduten duen kasuetan, euskal enpresak izapidea zuzenean kudeatu ezin duen arren bere bazkide komertzialei erraztasun berri horri buruzko informazioa emateko aukera du, batez ere muga-zergen kostuek iraganean beren prezioen lehiakortasunean eragina izan bazuten.

Lotutako albisteak

Euskadi  All  International  2026:  Euskadiko  industriaren  nazioartekotzeari  buruzko  urteko  hitzordua  sortu  da
2026/11/11 Nazioartekotzea

Euskadi All International 2026: Euskadiko industriaren nazioartekotzeari buruzko urteko hitzordua sortu da

Lehenengo edizioa abenduaren 2an egingo da Bilbon, eta nazioarteko merkatuen azterketa, Euskadiko enpresen esperientziak eta Basque Trade & Investmenten Kanpo Sareko arduradunekin egindako banakako bilerak bateratuko ditu.

Basque  Trade  &  Investment-ek  WOMEXeko  bazkide  europarrak  bildu  ditu  Euskadin,  enpresen  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek WOMEXeko bazkide europarrak bildu ditu Euskadin, enpresen nazioartekotzean genero-berdintasuna bultzatzeko

SPRI Taldearen agentziak Europako proiektuaren eskualde arteko laugarren topaketa antolatu du, Bilbon eta Aretxabaletan, politika publikoak, enpresa-jardunbide egokiak eta ETEen nazioarteko jardueran emakumeen parte-hartzea indartzen lagunduko duten ekimenak partekatzeko.

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Mikel  Jauregi:  “industria  aeroespaziala  kalitatezko  lanpostuak  sortzen  dituen  hazkunde  handiko  sektorea  da,  eta  teknologikoki  oso  aurreratuak  diren  lanpostuak  sortu  nahi  ditugu”
2026/10/20 Nazioartekotzea

Mikel Jauregi: “industria aeroespaziala kalitatezko lanpostuak sortzen dituen hazkunde handiko sektorea da, eta teknologikoki oso aurreratuak diren lanpostuak sortu nahi ditugu”

Euskal sektore aeroespazialak, 3.400 milioi euroko fakturazioarekin eta 6.500 enplegu ingururekin, Europako elkargune teknologiko eta aeronautiko nagusietako batean duen presentzia sendotu nahi du

Lehendakariak  merkataritza-misio  bat  gidatuko  du  Okzitaniako  Tolosara,  euskal  industriak  Europako  sektore  aeroespazialean  duen  presentzia  indartzeko
2026/10/19 Nazioartekotzea

Lehendakariak merkataritza-misio bat gidatuko du Okzitaniako Tolosara, euskal industriak Europako sektore aeroespazialean duen presentzia indartzeko

Bidaiaren helburua negozio, berrikuntza eta lankidetza industrialerako aukera berriak bultzatzea da, eta aeronautikako fabrikatzaileak, klusterrak eta erreferentziako zentro teknologikoak bisitatuko dituzte

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Esportatzea  nahikoa  ez  denean,  Nazioarteko  Gauzatu  2026  programak  beste  merkatu  batzuetan  produzitzen  hasteko  aukera  ematen  dizu
2026/10/16 Finantziazioa

Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu

5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren...

Txekiar  Errepublikako  lehen  ministroak  euskal  industria  bertatik  bertara  ezagutu  du  Brnoko  MSV  azokan
2026/10/09 Nazioartekotzea

Txekiar Errepublikako lehen ministroak euskal industria bertatik bertara ezagutu du Brnoko MSV azokan

Euskadiko hamar enpresak eta bi teknologia-zentrok parte hartu dute Txekiar Errepublikara egindako enpresa-misio batean, sektore aeronautikoan, industrialean eta energetikoan negozio- eta lankidetza-aukera berriak aztertzeko. Basque Trade & Investmentek (SPRI Taldea) antolatu du misioa, Txekiar Errepublikak Madrilen duen Enbaxadarekin batera, HEGANen eta AFM Cluster-en laguntzarekin.

EBren  eta  Indiaren  arteko  merkataritza-akordioak  aukera  berriak  irekitzen  dizkie  euskal  automobilgintza-sektoreko  hornitzaileei
2026/10/07 Nazioartekotzea

EBren eta Indiaren arteko merkataritza-akordioak aukera berriak irekitzen dizkie euskal automobilgintza-sektoreko hornitzaileei

Arantzelak pixkanaka murrizteak Indiako merkatura sartzeko baldintzak hobetuko ditu Europako automobilgintzako osagaientzat.

Basque  Trade  &  Investmentek  Australiako  sare  elektrikoaren  eraldaketak  euskal  enpresentzat  eskaintzen  dituen  aukerak  ezagutarazi  ditu
2026/10/05 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek Australiako sare elektrikoaren eraldaketak euskal enpresentzat eskaintzen dituen aukerak ezagutarazi ditu

Hogei euskal enpresa inguruk parte hartu dute Australiako elektrizitate-transmisioaren eta -banaketaren arloko aukerei buruzko webinarrean.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.