Repçublica Checa Siderurgia
Nazioartekotzea Basque Trade & Investment
Albisteak 14 apirila, 2026

Třinecké železárny talde siderurgiko txekiarrak bertatik bertara ezagutu du euskal enpresen eskaintza teknologikoa

Euskadiko hamaika enpresak euren soluzio teknologikoak korporazioko zuzendaritzari aurkezteko aukera izan dute bakarkako bileren jardunaldi batean.
-

Třinecké železárny talde txekiarrak Euskadi bisitatu du aste honetan, prozesu siderurgikorako teknologia eta ekipamenduen euskal fabrikatzaileekin bilerak egiteko helburuarekin. Basque Trade & Investmentek, Euskadiko Siderurgia Klusterren Elkartea den SIDEREXekin elkarlanean, antolatutako misio komertzial honek, gaur egun energia-kostu altuek eta politika arantzelarioen esparruak baldintzatutako sektore bati laguntza emateko beharrari erantzuten dio.

Lan-jardunaldi tekniko bati esker, talde txekiarreko ordezkariek Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoei buruzko informazio zehatza jasotzeaz gain, bertako industria siderurgikoaren espezializazioari buruzkoa ere eskuratu zuten. Testuinguratze horren ostean, Euskadiko hamaika enpresak bakarkako bileretan parte hartu zuten Erdialdeko Europako konpainia horren zuzendari nagusiarekin eta Inbertsioen zuzendariarekin.

Topaketa horietan, Euskadiko konpainiek euren soluzio teknikoak aurkezteko eta Třinecké železárny-ren inbertsioen plangintza aztertzeko aukera izan zuten; izan ere, talde honek, urtero, baliabide ugari bideratzen ditu bere prozesuen deskarbonizaziora bideratutako ekipamenduak erostera.


Třinecké železárny taldeari buruz

Třinecké železárny – Moravia Steel Txekiar Errepublikako altzairu-fabrikatzaile handiena da, eta urtean 2,5 milioi tona ekoizten ditu. Taldearen egitura operatiboak balio-kate osoa hartzen du bere baitan, labe garaien bidezko hasierako ekoizpenetik hasi eta produktu finalen ijezketa zein fabrikazioraino. Bere katalogoan palankillak, desbasteak, produktu lauak, barrak, hodiak, alanbreak eta errailak daude, bai eta doitasuneko osagai mekanizatuak ere.

Taldeak presentzia finkatua du Erdialdeko Europan, Txekiar Errepublikan, Polonian eta Hungarian kokatutako 20 enpresen bitartez. Guztira 15.000 langile ditu, eta horietatik 7.000k dibisio siderurgikoan jarduten dute. Topaketa honi esker, euskal enpresek euren eskaintza teknikoa zuzenean helarazi ahal izan diote korporazioko zuzendaritzari, baita haren industria-ekipamenduko eskakizun espezifikoak ezagutu ere.

Lotutako albisteak

Europako  eolikoa  304  GWra  iritsi  da  urtebetez  inbertsio-  eta  merkataritza-jarduera  handia  izan  ondoren,  baina  erregulazio-trabekin
12/05/2026 Nazioartekotzea

Europako eolikoa 304 GWra iritsi da urtebetez inbertsio- eta merkataritza-jarduera handia izan ondoren, baina erregulazio-trabekin

Hala erakusten du Basque Trade & Investmentek apirilean Madrilen egindako Wind Europe kongresuan lortutako informazioan oinarrituta egindako azken txostenak

Finantzen  Euskal  Institutuak  eta  Cofides-Ek  NBI  konpainia  Indian  hedatzea  bultzatu  dute
06/05/2026 Finantziazioa

Finantzen Euskal Institutuak eta Cofides-Ek NBI konpainia Indian hedatzea bultzatu dute

Bi milioi eurorekin finantzatuko dute beste planta bat abian jartzea eta gainerako kapitalaren % 35 eskuratzea, NBI konpainiak tokiko filialaren % 100 kontrola dezan.

Brasilgo  automozio  sektorea:  Euskadirentzat  dauden  erronkak  eta  sarbideak  aztertzeko  jardunaldia
05/05/2026 Nazioartekotzea

Brasilgo automozio sektorea: Euskadirentzat dauden erronkak eta sarbideak aztertzeko jardunaldia

Basque Trade & Investmentek antolatutako webinar baten bidez, euskal enpresek Hego Amerikako herrialdearen merkatu-egituran, arau-esparruan eta elektrifikaziorako joeretan sakontzeko aukera izan dute.

Euskadik  bere  energia-ekosistema  aurkeztu  die  Japoniako  eta  Kanadako  ordezkaritzei

Euskadik bere energia-ekosistema aurkeztu die Japoniako eta Kanadako ordezkaritzei

Bi herrialdeetako erakunde- eta enpresa- ordezkaritza bat Euskadin izango da aste honetan, itsasoko energia eolikoaren sektorean euskal ekosistemak dituen gaitasunak aztertzeko eta industria-lankidetzarako aukera berriak aztertzeko.

Europako  Batzordeak  ‘Raw  Materials  Mechanism’  aktibatu  du  lehengai  estrategikoak  modu  bateratuan  erosteko
22/04/2026 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak ‘Raw Materials Mechanism’ aktibatu du lehengai estrategikoak modu bateratuan erosteko

Plataforma berri honi esker, enpresek beraien eskaria agregatu ahal izango dute nazioarteko hornitzaileekin harremanetan jartzeko eta material kritikoen hornidura bermatzeko, besteak beste lur arraroak edo baterietarako osagaiak.

Euskal  automozio-sektoreak  Txinan  duen  posizionamendua  indartu  du  fabrikatzaile  elektriko  berrien  gorakadaren  aurrean
21/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal automozio-sektoreak Txinan duen posizionamendua indartu du fabrikatzaile elektriko berrien gorakadaren aurrean

Basque Trade & Investment-ek, Shanghaiko bere bulegoaren bitartez eta ACICAErekin elkarlanean, 18 euskal enpresaz osatutako misio komertzial bat koordinatu du, BYD, Geely edo NIO bezalako fabrikatzaile liderren proiektuak aztertzeko.

Euskal  enpresak  negozio  eta  hornikuntza-aukera  berriak  identifikatu  ditu  Poloniako  merkatu  aeroespazialean
17/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak negozio eta hornikuntza-aukera berriak identifikatu ditu Poloniako merkatu aeroespazialean

Euskadiko hamahiru enpresa Poloniako Podkarpackie eskualdera joan dira aste honetan, BasqueTradek buru eta HEGAN eta AFM klusterrekin lankidetzan egindako misio baten esparruan; gainera, Aviation Valley-ren eta PAIH inbertsio-agentziaren tokiko laguntza izan dute.

Europar  Batasunak  esparru  berri  bat  proposatu  du  altzairuaren  inportazioetarako

Europar Batasunak esparru berri bat proposatu du altzairuaren inportazioetarako

Europako Batzordeak merkatu siderurgikora sartzeko baldintzak gogortzea proposatu du, gehiegizko ahalmen globalari aurre egiteko

AEBek  epea  ireki  dute  nazioarteko  enpresek  bidegabeko  muga-zergen  itzulera  eskatzeko
16/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek epea ireki dute nazioarteko enpresek bidegabeko muga-zergen itzulera eskatzeko

Estatu Batuetako Aduana eta Mugak Babesteko Bulegoak (CBP, ingelesezko sigletan) CAPE tresna jarri du abian, aduana-eskubideen itzulketak modu taldekatuan kudeatzeko aukera ematen duen prozedura zentralizatua.

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.