ISAUKI
Albisteak 31 urria, 2022

Isauki Seafoodek ozeanoak zaintzen ditu bere %100 ‘plant-based’ elikagaiekin

Foodtech eremuan espezializatua dagoen euskal startupak, itsasoko produktuen ordezko alternatibak garatzen ditu, mikroz eta makro algaz egindako nutrizio-balio handia dutenak.
-

Isauki Seafood-ek berrikuntzan erreferente izan nahi du Foodtech sektorean. Horretarako, euskal startup honek arraina eta plant-based (landare-iturrietatik datozen elikagaiak) itsaskiak ekoizten ditu; hauek nutrizio-balio handikoak dira eta mikro eta makro algez eginda daude.

ISAUKI gamnbas rebozadas

Elikagaien jasangarritasunaren aldeko apustu horrek bere aintzatespena izan du enpresak Summit Startup Awards 2022ko ftalks Food sarietan lortu zuen sariarekin. “Alternatiba osasungarri bat eskaintzen dugu, animaliarik sakrifikatu gabe eta ingurumena kaltetu gabe; Gure helburua mundu hobe bat eraikitzen laguntzea da, elikadura jasangarri baten bidez”, azlatzen dute bere arduradunek enpresako web orrialdean.

Bere sekretua nutrizio-balio handiko osagaien erabileran oinarritzen da. “Osagai horiek hainbat prozesuren bidez tratatzen dira, hala nola testurizazioa eta hartzidura, baita sukaldaritzako artea ere, eta produktu osasungarri eta funtzionalak bihurtuz”, describatzen dute.  Prozesu berritzaile honetan funtsezkoa da I+Gko taldearen parte hartzea, beste berrikuntza gastronomikoko zentro batzuekin elkarrekin lan egiten duena. “Ahalegin hori algen munduaren ikerketa liluragarri batean islatzen da, eta, ondoren, plater gozo eta nutrizional bihurtzen da, bere osasunaz eta planetakoaz arduratzen diren pertsonentzat pentstautak dagoena”.

ISAUKI burgerStartup foodtech honek sortutako elikagaiek eskaintzen dituzten alderdi erakargarri nagusien artean, hauek osagai naturalekin eginda daudela eta landare-jatorrikoak direla esan daiteke. “Gure gorputzak behar duen guztia eman nahi diogu zure platerari: proteinak, D bitamina, omega 3, kaltzioa eta beste elementu osasungarri batzuk”, azpimarratzen dute. Horren harira, enpresak dioenez, “hori duen zapore gustagarria kendu gabe. Gure produktuak pertsona aktibo eta osasuntsu jan nahi duten pertsonentzat pentsatuta daude”, adierazten dute.

ISAUKI

Bere produktu eskaintza zabala da eta bertan bere gamba empanatua nabarmendu daiteke. “%100 ‘plant-based’ Iberiko lehen ganba da. Ehundura eta zapore berdineko ganba bat sortzea lortu dugu, itsas ekosistema eta zure gorputza kaltetu gabe”, azpimarratzen dute Isaukitik. itsas elikagai berritzaile honekin batera Burger surfaalgamba krugentea edo iparraldeko algamba agertzan dira bere menuan.

ISAUKI

Ildo horretan, produktu gastronomiko hauek itsas eremuko ingurumen-iraunkortasunari ere irtenbideak ematen dizkiote; izan ere, alde batetik “elikagai alternatibo gisa, gehiegizko arrantza eta tamaina txikiko arrainak harrapatzeko beharra murrizten laguntzen dute”. Bestalde, elikagai hauen kontsumoak “Itsas hondoa suntsitzen laguntzen duten arraste-ontzien presentziak eragindako inpaktu negatiboa murriztea ere sustatuko luke”, bere ardudunen esanetan.

Itsas algak planetako baliabide jasangarrienetako bat dira: arrain osoaren % 60 bakarrik erabiltzen da giza kontsumorako, gainerako % 40a baztertu egiten da edo animaliak elikatzeko erabiltzen da”, diote Isaukitik.

+info: www.isauki.com

ISAUKI logo

Lotutako albisteak

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

TramoIAk  logistika  automatizatzeko  robot  kolaboratiboak  eskaintzen  ditu
22/09/2025 Ekintzailetza

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Toribio  Echevarría  Sariek  35.  edizioa  betetzen  dute  aurten,  hainbat  berritzasunekin
15/09/2025 Ekintzailetza

Toribio Echevarría Sariek 35. edizioa betetzen dute aurten, hainbat berritzasunekin

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  882  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  70  enpresarekin  lan  egiteko
15/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko

Startupek edizio honetan parte hartu duten 70 enpresek planteatutako 12 erabilera-kasuei erantzuteko hautagaitzak aurkeztu dituzte.

Habitakek  AA  teknologiaren  laguntzarekin  higiezinen  zerbitzuak  iraultzen  ditu
09/09/2025 Ekintzailetza

Habitakek AA teknologiaren laguntzarekin higiezinen zerbitzuak iraultzen ditu

Plataformak adimen artifiziala erabiltzen du jabeak, erosleak, agenteak eta sektoreko profesionalak konektatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.