Albisteak 2025eko apirilaren 16a

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko

Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.
-

Herrialde garatuetako biztanleriaren zahartzeak, bizi-itxaropenaren handitzeak bultzatuta, erronka sozial, zientifiko eta ekonomiko garrantzitsuak planteatzen ditu. Erronka horiei aurre egiteko ITTHACA proiektua (ITT: Healthy Aging and Care Autonomy) sortu da, SPRI Taldearen Elkartek programak finantzatua. Lankidetza-ekimen honetan, Euskal Herriko sei ikerketa-erakunde ari dira parte hartzen: Tecnalia, AZTI, CITA -alzhéimer, Mondragon Unibertsitatea, Achucarro eta Biobizkaia. 

Zahartze osasungarria hobetzeko helburu nagusiarekin, proiektua narriadura kognitiboaren prebentzioan zentratzen da. Horretarako, hainbat estrategia erabiltzen ditu, hala nola zahartzearekin lotutako biomarkatzaileak identifikatzea, adinarekin lotutako emaitzak iragartzeko ereduak garatzea eta sentsoreak erabiltzea osasun-parametroak zuzenean monitorizatzeko. Azken batean, proiektuak Euskal Herrian pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. 

ITTHACA narriadura kognitiboaren prebentzioari buruzko azterlan multimodal batean oinarritzen da, CITA GO-ON izenekoa. Finlandiako eredu batetaz baliatuta euskal testuinguru kultural, sanitario eta sozialera egokitzen da, eta bizi-estilo osasungarriko bost neurri biltzen ditu: ariketa fisikoa, estimulazio mentala, jarduera sozialak, dieta bihotz-osasungarri eta arrisku-faktoreen kontrola. 

Proiektua iaz hasi zen eta 2025ean amaituko da. Dementzia-arriskua duten 60 eta 85 urte bitarteko 246 parte-hartzaile biltzen dituen azterlan bat egingo da ere. Biomarkatzaileak identifikatzeko prozesuan dago, proteomika (proteinen azterketa), odoleko metabolomika eta hesteetako mikrobiomaren metagenomika (gorozkiak) tekniken bidez, zahartze-markatzaileak zuzenean detektatzeko. Modelizazio prediktiboak datu horiek integratzen ditu, zahartze biologikoa monitorizatzeko eta adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko tresna diagnostikoak bilatuz. 

Proiektuaren lehen urtean, lehenengo parte-hartzaileak bildu dira eta biomarkatzaileen karakterizazioan aurrera egin da, hasierako emaitza pozgarriekin. Gainera, hainbat iturritako informazioa txertatu da iragarpen-ereduetan, eta diziplinarteko lankidetza sustatu da, azterketaren diseinua eta aplikagarritasuna optimizatuta. 

Proiektuaren hurrengo faseetan, hurrengo hilabeteetan garatuko direnak, jarraipen-saioak egingo dira esku-hartzeek azterketa-parametroetan duten eragina ebaluatzeko. Halaber, biosentsoreen balidazioa zabaltzea aurreikusten da, benetazko inguruneetan probak eginez, eta bideragarritasuna eta zehaztasuna ziurtatuz. Iragarpen-ereduak lehen urtean bildutako datuekin findu eta baliozkotuko dira. Gainera, lantaldeak aurretiazko emaitzak biltzar zientifikoetan eta argitalpen espezializatuetan zabaltzeko asmoa du, eskuratutako ezagutza partekatzeko eta zahartze osasuntsuan lankidetza sustatzeko. 

ITTHACAk diziplina arteko ahalegina eskatzen du, ikerketa eta berrikuntza teknologikoaren bidez zahartze osasungarria hobetzea bilatzen duena, eta oinarri sendoa ezartzen du estrategia pertsonalizatuak garatzeko, Euskal Herriko adinekoei mesede egingo dietenak eta etorkizuneko ekimenetarako eredu izan daitezkeenak. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

Ingenersun  ingeniaritzak  automobilgintzarako  AA  eta  Deep  Learning  dituen  zelula  automatizatu  bat  entregatu  du

Ingenersun ingeniaritzak automobilgintzarako AA eta Deep Learning dituen zelula automatizatu bat entregatu du

Akatsak detektatzea eta pieza anodizatuen kalitate-kontrola automatizatzen ditu sistemak, eta lerro amaierako eragiketa guztiak integratzen ditu

Wisel,  enpresen  prestakuntza  digitala  adimen  artifizialaren  bidez  automatizatzen  duen  tresna

Wisel, enpresen prestakuntza digitala adimen artifizialaren bidez automatizatzen duen tresna

Zallako startup batek lehendik dauden edukiak ikastaro egituratu eta interaktibo bihurtzen dituen proiektu berritzailea jarri du abian

Areto  garbien  iraunkortasuna  neurtzeko  zigilu  propioa  plazaratu  du  Albianek

Areto garbien iraunkortasuna neurtzeko zigilu propioa plazaratu du Albianek

Bilboko konpainia areto garbietan eta ingurune kritiko kontrolatuetan espezializatuta dago, eta bere indize propioarekin neurtzen du proiektu bakoitzaren ingurumen-portaera, eta hiru mailatan sailkatzen du: Eco, Prime eta Elite.

GO4IT  Solutions-ek  legacy  aplikazioak  modernizatzeko  prozesu  osoa  bizkortzen  du:  migrazioa  eta  probak

GO4IT Solutions-ek legacy aplikazioak modernizatzeko prozesu osoa bizkortzen du: migrazioa eta probak

GO4IT Solutionsek Echo garatu du, legacy aplikazioek modernizazioaren ondoren funtzionaltasuna mantentzen dutela baliozkotzeko testing tresna berritzailea.

Jesus  Oñateren  IT  azpiegitura  modernizatu  du  Irontec-ek  Proxmox-ekin,  ekoizpena  gelditu  Gabe

Jesus Oñateren IT azpiegitura modernizatu du Irontec-ek Proxmox-ekin, ekoizpena gelditu Gabe

Proxmox VE kode irekiko birtualizazio-plataforma bat da, eta aukera ematen du hainbat zerbitzari erabilgarritasun handiko kluster batean biltzeko.

Gastecom:    enpresa  babesteko,  automatizatzeko  eta  errentagarriagoa  egiteko  zibersegurtasuna  eta  adimen  artifiziala

Gastecom: enpresa babesteko, automatizatzeko eta errentagarriagoa egiteko zibersegurtasuna eta adimen artifiziala

30 urteko esperientziarekin eta 1.000 bezero baino gehiagorekin, Gastecomek enpresei eta erakundeei laguntzen die eraldaketa teknologikoan, ikuspegi integral bat eskainiz.

Europako  sektore  bioteknologikoan  duen  potentzia  aurkeztu  du  Euskadik  BioSpain  Bioteknologiaren  Nazioarteko  Topaketan
2026/09/29 I+G+B

Europako sektore bioteknologikoan duen potentzia aurkeztu du Euskadik BioSpain Bioteknologiaren Nazioarteko Topaketan

Gaur inauguratu dute azoka Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko foru-diputatuak; Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak

Vasco  Asturiana:  industria-desegitean  adituak

Vasco Asturiana: industria-desegitean adituak

Konpainia betidanik kalitatearekin eta ingurumenarekin konprometituta dago, hori dela eta, ISO 9001 Kalitatea Kudeatzeko Sistemen Ziurtagiria eta ISO 14001 Ingurumen Kudeaketako Ziurtagiria ditu.

BATTIA  startupak  8 M€  lortu  ditu,  ibilgailu  elektrikoen  baterien  birziklapena  Gipuzkoatik  bultzatzeko
2026/09/16 I+G+B

BATTIA startupak 8 M€ lortu ditu, ibilgailu elektrikoen baterien birziklapena Gipuzkoatik bultzatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente diren Ceit eta Tekniker ikerketa-zentroen spin-offak teknologia propioa garatu du litioa, nikela, kobaltoa eta manganesoa berreskuratzeko.

Boehringer  Ingelheimek  Basque  Health  Clusterrekin  duen  konpromisoa  berritu  du,  Business  Partner  gisa,  Euskaditik  osasun  arloko  berrikuntza  bultzatzen  jarraitzeko
2026/09/10 I+G+B

Boehringer Ingelheimek Basque Health Clusterrekin duen konpromisoa berritu du, Business Partner gisa, Euskaditik osasun arloko berrikuntza bultzatzen jarraitzeko

Konpainia biofarmazeutikoak eta klusterrak aliantza estrategiko bat indartzen dute, bioosasunaren euskal ekosistemaren lankidetza, berrikuntza eta garapena sustatzen jarraituko duena, baterako ekimenen, sektoreko topaketen eta eragin handiko proiektuen bidez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.