MESAko langileen % 29 emakumezkoak dira

SPRI Taldeak egin berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte enpresak
-

Manufacturas Eléctricas SA (MESA) Bizkaiko enpresa, erdi- eta goi-tentsioko energia arloko soluzioetan espezializatuta dagoena, eta Schneider Electric taldean sartuta dagoena, izan da orain gutxi SPRI Taldeak egindako “Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina” ikerlanaren erreplikan emaitza onenak lortu dituen enpresetako bat. Azken urteotan, emakumeen presentziak hazkunde iraunkorra izan du langileen artean, 2021ean % 17 izatetik 2025ean % 29 izatera igaro baita. Aurrerapen horrek enpresak berdintasunarekin eta aniztasunarekin duen konpromisoa islatzen du eta hori guztia Taldearen estandar globalekin bat datorren berdintasun arloko ikuspegi integralaren bidez finkatu da.

Konpainiak onartzen du politika globalen bidez berdintasuna eta aniztasuna modu aktiboan sustatzen duen multinazional bateko kide izateak erraztasunak ematen dizkiela gai horiek oraindik hain presente ez dituzten beste enpresa batzuen aurrean.

Bulegoei dagokienez, enpresaren helburua da emakumeen % 50eko ordezkaritza lortzea. Tailerrean, aldiz, emakumeen presentzia txikia da oraindik ere, eta helburua da lantaldea gaztetzea eta emakume eta gizon gazteei sarbidea erraztea, Lanbide Heziketako zentroekin lankidetzan arituta. Ekimen horri esker, produkzio arloan 4 emakume izatetik 20 baino gehiago izatera pasatu dira.

Emakumeei enpresarako sarbidea erraztu ahal izateko, MESAk diskriminazio positiboko neurriak aplikatzen ditu eta, hala, emakumezko hautagaitzen azterketa lehenesten du. Era berean, hutsik dauden plazen baldintzak malgutu dituzte, eta lehen espezifikoegiak ziren eskakizun akademikoak edo esperientzia mailakoak zirela eta baztertuta geratzen ziren profilak gehitzeko aukera eman du horrek. “Konturatu ginen esklusiboak izaten ari ginela ikasketekin eta ibilbidearekin lotutako irizpide zorrotzegiak eskatzen ari ginelako”, dio Ana Garcia MESA enpresako Giza Baliabideetako arduradunak. Malgutze horrek handitu egin du talenturako sarbidea, eta hona hemen horren erakusgarri bat: orain gutxi, Psikologiako prestakuntza duen pertsona bat kontratatu dute lehen ingeniarientzat gordetzen zuten postu komertzialerako.

Talentu gazte femeninoa gehitzeko, Young Graduate programa korporatiboa ere badute. Programak lanpostu hutsak izateko aurreikuspenak dituzten sail teknikoetara graduatu berriak sartzea ahalbidetzen du. Programa eraginkorra izan da, parte-hartzaile asko kontratu mugagabera pasatu baitira.

Lidergoari dagokionez, MESAk Schneider Electric Taldearen helburu korporatiboa betetzeko egiten du lan: tarteko aginte-postuetan eta zuzendaritza-batzordeetan emakumeen % 30 izatea. Horretarako, Women in Leadership taldearen programetako batean oinarritzen dira. Programa horren helburua da emakumeen talentua erantzukizuneko posizioetara bideratzea eta sustatzea.

Lana eta bizitza pertsonala uztartzea da beste zutabe estrategikoetako bat. MESAk legeak ezarritako baimenak nabarmen gainditzen dituzten baimenak ditu, 20 astera arteko jaiotza-lizentziak barne. Kontziliazio-neurri horiek eta beste batzuk, hala nola malgutasuna edo lanaldi-egokitzapenak, berdin hartzen dituzte gizonek eta emakumeek, eta aldizkako inkesten bidez osatzen dira, langileen gogobetetzea ebaluatzeko. Gainera, telelana bereziki estimatzen dute (kontziliazio-baliabide gisa beharrean, produktibitaterako tresna gisa ezarrita dago).

Gainera, enpresak soldataz kanpoko onura ugari eskaintzen ditu, hala nola, jatetxe-txartelak, fisioterapia lantokian, ongizate-programak eta edoskitze-gela bat, amatasun-baimenaren ondoren emakumeak lanera itzultzea errazteko.

Kultura inklusibo horren erakusgarri gisa, MESAK aniztasuna lantzeko lantaldeak ditu. Bulegoetako eta lantegiko langileek osatzen dituzte, eta jarduerak antolatzen dituzte egun seinalatuetan, hala nola Emakumearen Nazioarteko Egunean edo LGTBI Harrotasunaren Egunean.

MESAk ikerketa horretan parte hartzea B·WOMENIN Industry ekimenaren barruan kokatzen da, SPRI Taldeak bultzatuta. Horren helburua da emakumeak Euskadiko industrian betetzen duen zeregina ikusarazi eta bultzatzea.

 

Lotutako albisteak

Ingenersun  ingeniaritzak  automobilgintzarako  AA  eta  Deep  Learning  dituen  zelula  automatizatu  bat  entregatu  du

Ingenersun ingeniaritzak automobilgintzarako AA eta Deep Learning dituen zelula automatizatu bat entregatu du

Akatsak detektatzea eta pieza anodizatuen kalitate-kontrola automatizatzen ditu sistemak, eta lerro amaierako eragiketa guztiak integratzen ditu

Wisel,  enpresen  prestakuntza  digitala  adimen  artifizialaren  bidez  automatizatzen  duen  tresna

Wisel, enpresen prestakuntza digitala adimen artifizialaren bidez automatizatzen duen tresna

Zallako startup batek lehendik dauden edukiak ikastaro egituratu eta interaktibo bihurtzen dituen proiektu berritzailea jarri du abian

Areto  garbien  iraunkortasuna  neurtzeko  zigilu  propioa  plazaratu  du  Albianek

Areto garbien iraunkortasuna neurtzeko zigilu propioa plazaratu du Albianek

Bilboko konpainia areto garbietan eta ingurune kritiko kontrolatuetan espezializatuta dago, eta bere indize propioarekin neurtzen du proiektu bakoitzaren ingurumen-portaera, eta hiru mailatan sailkatzen du: Eco, Prime eta Elite.

GO4IT  Solutions-ek  legacy  aplikazioak  modernizatzeko  prozesu  osoa  bizkortzen  du:  migrazioa  eta  probak

GO4IT Solutions-ek legacy aplikazioak modernizatzeko prozesu osoa bizkortzen du: migrazioa eta probak

GO4IT Solutionsek Echo garatu du, legacy aplikazioek modernizazioaren ondoren funtzionaltasuna mantentzen dutela baliozkotzeko testing tresna berritzailea.

Jesus  Oñateren  IT  azpiegitura  modernizatu  du  Irontec-ek  Proxmox-ekin,  ekoizpena  gelditu  Gabe

Jesus Oñateren IT azpiegitura modernizatu du Irontec-ek Proxmox-ekin, ekoizpena gelditu Gabe

Proxmox VE kode irekiko birtualizazio-plataforma bat da, eta aukera ematen du hainbat zerbitzari erabilgarritasun handiko kluster batean biltzeko.

Gastecom:    enpresa  babesteko,  automatizatzeko  eta  errentagarriagoa  egiteko  zibersegurtasuna  eta  adimen  artifiziala

Gastecom: enpresa babesteko, automatizatzeko eta errentagarriagoa egiteko zibersegurtasuna eta adimen artifiziala

30 urteko esperientziarekin eta 1.000 bezero baino gehiagorekin, Gastecomek enpresei eta erakundeei laguntzen die eraldaketa teknologikoan, ikuspegi integral bat eskainiz.

Eusko  Jaurlaritzak  programa  pilotu  bat  abiatuko  du  emakume  gehiago  euskal  industriako  ekoizpen-lanpostuetara  erakartzeko
2026/09/22 Berdintasuna

Eusko Jaurlaritzak programa pilotu bat abiatuko du emakume gehiago euskal industriako ekoizpen-lanpostuetara erakartzeko

Programa “Emakumea Industriara” beste sektore batzuetan lan-esperientzia duten emakumeei zuzendutako Proiektu Eraldatzaile berri bat da, eta hiru helburu ditu: emakumeak erakartzea, formatzea eta industriako ekoizpen-lanpostuetara txertatzea

Vasco  Asturiana:  industria-desegitean  adituak

Vasco Asturiana: industria-desegitean adituak

Konpainia betidanik kalitatearekin eta ingurumenarekin konprometituta dago, hori dela eta, ISO 9001 Kalitatea Kudeatzeko Sistemen Ziurtagiria eta ISO 14001 Ingurumen Kudeaketako Ziurtagiria ditu.

Ingeseak  roboten  kalibraziorako  sistemak  integratzen  ditu  prozesu  industrialetan  geldialdiak  murrizteko
2026/07/03 I+G+B

Ingeseak roboten kalibraziorako sistemak integratzen ditu prozesu industrialetan geldialdiak murrizteko

Elgoibarko enpresa automatizazio industrialean eta robotikoan dago espezializatuta, eta robotaren posizionamenduaren neurketa automatizatua hobetu du

Basque  Trade  &  Investment  aurrera  doa  Euskadik  2026ko  urrian  antolatuko  duen  WOMEX  europar  topaketaren  antolaketan
2026/07/02 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment aurrera doa Euskadik 2026ko urrian antolatuko duen WOMEX europar topaketaren antolaketan

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko Eskualde Taldea bildu du WOMEX Europako topaketaren programa definitzen jarraitzeko. Topaketa horren helburua da genero-berdintasuna ETEen nazioartekotzean lehiakortasun-faktore gisa sustatzea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.