Albisteak 4 apirila, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Bideojokoen industria Euskal Herrian, ChatGpt eta Konbergentzia teknologiko.
-
Bideojokoen industriaren egoera Euskal Herrian jardunaldia, euskaraz, Enpresa Digitalaren eskutik. Bideojokoen industria nabarmen hazi da azken urteotan. Euskal Herrian, baina, zer da aurki genezakeena? Zeintzuk dira gurean sortutako eta argitaratutako bideojokoak? Gaur egun, hiru gaztetik bik jokatzen dute bideojokoetan, egunero, Euskal Herrian. Kontsumo joeretatik hasiko gara industria honek eskaintzeko daukana ikertzeko. Enpresak zein estudioak eta bertan aurkitzen diren garatzaileak ezagutzeaz gain, bideojokogintzaren munduan barneratzeko ikasketak non burutu daitezkeen zein euskarak bideojokoen munduan daukan lekua aztertuko ditugu. Horrez gain, Game Erauntsia euskal bideojokozaleen elkarteak egiten duen lana agerian jarriko dugu.
Arabako Enpresen Foroak aurtengo lehen topaketa egin zuen atzo Gasteizen. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarlanean antolatuta egin zen atzo Arabako Enpresen Foroa. Foroan 40 bat enpresa eta eragile sozioekonomiko bildu ziren lan munduan euskararen presentzia sustatzeko, hizkuntzen kudeaketaren inguruko praktika onak partekatzeko eta enpresa eta hezkuntza zentroetan praktikak euskaraz egiteko erronkak ezagutzeko. Ekitaldia Lanabes programaren baitan kokatzen da, Araban euskara lanean sustatzeko 2020tik martxan dagoen ekimen estrategikoaren barruan. Jardunaldiak hainbat hitzaldi eta dinamika parte-hartzaile izan ditu, besteak beste: LanHitz eta Gasteizko Merkataritzako diru-laguntzak: Hizkuntza Politika Sailak eta Gasteizko Udalak euskara sustatzeko dituzten laguntzen berri eman zuten.
CHATGPTri buruzko bi ikastaro eskainiko ditu SPRIk euskaraz maiatzaren 8an eta 12an. CHATGPT aukerak, arriskuak eta praktika onak izenburupean eskainiko ditu Mikroenpresa Digitalak bi ikastaro datorren maiatzean. AAk denean eragin du iraultza. Zeharkako teknologia da, gure lan egiteko modua eta prozesuak erabat aldaraziko dituena. ChatGPT da iraultza horren adierazle nagusia. Izan ere, gure eskuetara iritsi zen elkarrizketarako txateko lehen tresna izan zen. GPT lengoaia-ereduan oinarritutako elkarrizketarako txat honi esker, denbora aurreztu, ideiak lortu eta hainbat zereginetan produktiboagoak izan gaitezke. Baina baditu berezitasun eta arrisku batzuk ere, eta baita ezagutu beharreko hainbat erronka ere.
“Konbergentzia teknologiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Hasiera batean zerikusi handirik ez duten teknologiak elkarrengana hurbiltzea edo, are, sistema bakar batean biltzea, garatuz eta aurreratuz doazen neurrian. Kontzeptu hau telekomunikazioen industrian eta komunikabideetan erabiltzen da, zerbitzuak, edukiarekin lotutako eskaintzak eta komunikabideak teknologia edo ekosistema zentral bakarrean bateratzen direla adierazteko. Internet da, ziurrenik, konbergentzia teknologikoaren bultzatzaile nagusia.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.